Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
  4.  
  5. Informazio orokorra

Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleen definizioak

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

EAEn hautatutako eremuan, bizitegi-erabilerarako, jarduera ekonomikoetarako, azpiegituretarako eta ekipamenduetarako kalifikatutako lurzoruaren azalera da, eremu horretan bertan dagoen lurzoru guztiarekiko.

 

Definizioa: Lurzoruaren kalifikazio maila (%), erabilgarri dagoen lurzoru guztiari dagokionez.

Kalkulu-formula:         (Azalera kalifikatua/ azalera guztira) x100

Unitatea: %

 

Lurzoru kalifikatutzat hartzen dira honako hauek: hiri-lurzoru finkatuaren bizitegi-azalera + hiri-lurzoru finkatugabearen bizitegi-azalera + lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren bizitegi-azalera + lurzoru urbanizagarri sektorizatugabearen bizitegi-azalera + hiri-lurzoru finkatuaren jarduera ekonomikoetarako azalera + hiri-lurzoru finkatugabearen jarduera ekonomikoetarako azalera + lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren jarduera ekonomikoetarako azalera +lurzoru urbanizagarri sektorizatugabearen jarduera ekonomikoetarako azalera + ekipamendu-sistema orokorra + azpiegitura-sistema orokorra + bide-sistema orokorra + portu-sistema orokorra + aireportu-sistema orokorra + tren-sistema orokorra + abiadura handiko trenaren sistema orokorra.

Aztertutako populazioaren dentsitatea ikertzen du, kontuan hartuz kasu batean eremuko lurzoru osoa eta bestean lurzoru kalifikatua bakarrik.

2a azpiadierazlea. Populazioaren dentsitatea

Definizioa: Biztanle-kopurua, esparruaren azaleraren km2 bakoitzeko.

Kalkulu-formula: Eremuko populazioa/azalera guztira

Unitatea: Bizt./km2

2b azpiadierazlea. Hiri-populazioaren dentsitatea

Definizioa: Biztanle-kopurua, esparruan lurzoru kalifikatuak duen azaleraren km2 bakoitzeko.

 

Kalkulu-formula: Eremuko populazioa/ azalera kalifikatua

Unitatea: Bizt./km2

Gaur egun dagoen hiri-lurzoruarekin alderatuz, lurzoruaren hirigintza-eraldaketaren zehaztasuna aztertzen du, planeamendu-tresnetan jasotakoari jarraituz. Aztertutako eremuan lurzoru urbanizagarriak hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarriarekiko duen ehunekoa da.

 

Definizioa: Lurzoru urbanizagarriaren proportzioa (%), hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarriarekiko.

Kalkulu-formula: (Lurzoru urbanizagarriaren azalera/(hiri-lurzoruaren + lurzoru urbanizagarriaren azalera)) x100

Unitatea: %

Adierazten du zer-nolako etxebizitza-gehikuntza aurreikusten den, hautatutako esparruan dagoen etxebizitza-kopuruarekiko.

 

Definizioa: Aurreikusitako etxebizitzen proportzioa (%), gaur egun dagoen etxebizitza-kopuruarek.

Kalkulu-formula: (Aurreikusitako etxebizitza-kopurua/gaur egun dagoen etxebizitza-kopurua) x100

Unitatea: %iko.

Egungo hiri-sarea eta aurreikusitakoa hartzen ditu kontuan, bai eta egun urbanizagarria den lurzoruan aurreikusitakoa ere.

 

Definizioa: Etxebizitza kopurua, etxebizitza horiek kokatzen diren lurzoru-hektarea bakoitzeko.

 

5a azpiadierazlea.

Kalkulu-formula: Bizitegitarako hiri-lurzoruan gaur egun dagoen etxebizitza-kopurua / bizitegitarako hiri-lurzoruaren azalera

Unitatea: Etxeb./Ha.

 

5b azpiadierazlea.

Kalkulu-formula: Bizitegitarako hiri-lurzoruan gaur egun dagoen etxebizitza-kopurua / bizitegitarako hiri-lurzoruaren azalera

Unitatea: Etxeb./Ha.

 

5c azpiadierazlea.

Kalkulu-formula: Bizitegitarako hiri-lurzoruan gaur egun dagoen etxebizitza-kopurua / bizitegitarako hiri-lurzoruaren azalera

Unitatea: Etxeb./Ha.

Lurzoru kalifikatu edo artifizializatuko kopuruaren bilakaera isladatzen du.

 

Definizioa: Lurzoru kalifikatuaren azalera guztira, aztertutako urtearen arabera.

Kalkulu-formula: Lurzoru kalifikatua

Unitatea: Ha.

Azken aldaketako data:

  • logo
Rss bidezko harpidetza: 
Euskadi, auzolana