Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Irisgarritasuna sustatzeko diru-laguntzen lerro berezirako laguntzak

Esku-hartze horiei esker, birgaitzeko laguntzen 1., 2. eta 3. lerroetan jasotako irisgarritasun-obrei ekin dakieke. Hau da, obra partikularretara nahiz komunitarioetara iristen da.

Lerro honek birgaitzeko laguntzen 1., 2. eta 3. lerroetan jasotako irisgarritasun-obrei dagozkien gastuak ordaintzeko aukera ematen du. Hau da, obra partikularretara nahiz komunitarioetara iristen da.

Tabla 26: porcentajes de la línea subvencional especial para el fomento de la de accesibilidad.
Número de miembros de la unidad convivencial
Ingresos ponderados 1 Miembro 2 Miembros 3 o más Miembros
Hasta 9.000 euros 100% 100% 100%
Desde 9.001 euros hasta 12.000 euros 100% 100% 100%
Desde 12.001 euros hasta 15.000 euros 25% 50% 100%
Desde 15.001 euros hasta 18.000 euros 0% 25% 50%
Desde 18.001 euros hasta 25.000 euros 0% 0% 25%

Lerro hau 65 urtetik gorakoentzat edo mugikortasun murriztua edo sentsoriala duten desgaituentzat da, haien bizikidetza-unitateekin batera. Baita 12.000 eurotik beherako urteko diru-sarrera haztatuak dituzten bizikidetza-unitateak ere. Beste lerroetan jasotako finantza-neurrien onuradunak badira aukeratu ahal izango dute.

Erkidegoko laguntzetan kalkuluak egiteko erabiliko den aurrekontu babesgarria lortzeko, irisgarritasunari egotz dakiokeen aurrekontu babesgarritik kenduko dira emandako laguntza orokorrak. Ondoren, jabetza horizontaleko partaidetza-kuotaren ehunekoa aplikatuko da.

Itzuli beharrik gabeko laguntza: lerro honek irisgarritasunari egotz dakiokeen aurrekontu babesgarriaren % 100 estaltzeko aukera ematen du, agindu honetan ezarritako itzuli beharrik gabeko laguntzek edo onuradunek kontzeptu horrengatik jaso dezaketen eta ordaindu behar duten beste edozeinek estaltzen ez dutena. Aplikatu beharreko ehunekoa urteko familia-errenta haztatuaren eta bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren araberakoa izango da, Aginduan jasotako hurrengo taularen arabera.

Bizikidetza-unitateko kideen kopurua
Diru-sarrera haztatuak Kide 1 2 Kide 3 kideo edo gehiago
9.000 euro arte 100% 100% 100%
9.001 eurotik 12.000 eurora 100% 100% 100%
12.001 eurotik 15.000 eurora 25% 50% 100%
15.001 eurotik 18.000 eurora 0% 25% 50%
18.001 eurotik 25.000 eurora 0% 0% 25%

Mailegu kualifikatuak: aurrekontuaren zati horretarako irisgarritasun-obrak dakartzaten jarduketa babesgarrietan, eta kontzeptu horrengatiko laguntzak kenduta, maileguz estal daitekeen zenbateko bat zehaztuko da, irisgarritasuna sustatzeko linea bereziaren onuradunentzat eskuragarri egongo dena. Sorospena halakoa izango da: urteko interes efektiboa % 0 izango da maileguak irauten duen bitartean (tasa aldakorra, finkoa eta mistoa).

Obra partikularren kasuan (1. lerroa) eta komunitateko obren kasuan (2. lerroa), berariaz egin beharko da linea berezi horretara sartzeko eskaera, eta finantza-neurriak eskatzeko unean eta egintzan egin beharko da eskaera, argi eta garbi bereiziz irisgarritasun-obrei dagokien kasua eta gainerako jarduketa babesgarriei dagokien aurrekontua.

Birgaitze integraleko eta efizienteko obra komunitarioen kasuan (3. lerroa), interesdunek egin ahal izango dute eskabidea, jabekideen erkidegoaren aldeko itzuli beharrik gabeko laguntzak aitortzeko administrazio-ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita, eta Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak proiektua teknikoki onartzen duenetik gehienez ere hiru hilabeteko epean.