Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
  4.  
  5. Etxebizitza sektorea
  6.  
  7. Etxebizitza hutsa

Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren metodologia-fitxa - EEI


SARRERA

Hutsik dagoen etxebizitzaren arlo honek tradizionalki informazio-gabezia handia izan du, eta aldi berean horren inguruan askotan eztabaida eta espekulazio handiak sortu dira, hutsik dauden etxebizitzen stockaren dimentsioari, ezaugarriei, esku-hartze publikoaren aukerei eta abarri buruz.

Horregatik, garai hartako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak 1993an erabaki zuen gure Erkidegoan hutsik dauden etxebizitzen arazoa aztertzea, eta urte horretan bertan EAEko hutsik dauden etxebizitzei buruzko azterketa egin zuen lehen aldiz; azterketaren emaitzak hurrengo urtean eguneratu ziren.

Eragiketa horrek Sail horren eta beste hainbat ente publikoren inguruan sortu zuen interesa eta lortutako emaitzetatik eratorritako arrakasta kontuan izanik, Sailak berriro barne hartu zuen 1997-2000ko Euskal Estatistika Planean bi urtean behingo eragiketa gisa, eta 1997ko Urteko Estatistika Planarekin jarri zen abian.

Etxebizitzaren erabilerari buruzko estatistika-eragiketaren bi urtean behingo izaerari eusten zaio 2014-2017ko Euskal Estatistika Planean eragiketa horri buruz egiten den definizio operatiboan. Estatistika-eragiketa honek "Etxebizitza hutsen Estatistika" izena izan zuen 2015. urte arte

Eragiketa honek, beraz, lehendik aipatu den helburua du: EAEn ez-ohiko etxebizitzen stocka kuantifikatzea eta ezaugarritzea.

Itzuli

IDENTIFIKAZIOA

Eraginketaren izendapena: Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta (EEI)
 Eragiketa-kodea:  122416 (Euskal Estatistika-Plana)
 Erakunde arduraduna:  Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Maiztasuna:   Bi urtean behin
 Eragiketa-mota:  Laginketa bidezko inkesta
 Metodologia datuen jatorriaren arabera:  Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galde-sorta berariazkoen bidez

Itzuli

HELBURUAK

Eragiketa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan ez-ohiko etxebizitzen fenomenoaren garrantzia ezagutzea, okupatu gabe dauden etxebizitzen kopurua kalkulatuz eta horien egoerari eta ezaugarriei buruzko informazioa eskainiz; hau da, helburu bikoitza proposatzen da: EAEn ez-ohiko etxebizitzen stocka kuantifikatzea eta ezaugarritzea.

Zehazki, honako informazio honi buruzko emaitzak lortu nahi dira:

  • Eraikitako guneen kopurua kalkulatzea eta honako era honetan sailkatzea:

Jendea bizi den etxebizitzak, jenderik gabeko etxebizitzak, bigarren bizitegia, hutsik, lokalak, bizitegi-erabilerarako ez diren etxebizitzak, edo beste batzuk
 

  • Ez-ohiko etxebizitzen egoera merkatuarekiko: eskaintzan (salmentan edo alokairuan) edo merkatutik kanpo.
  • Ez-ohiko etxebizitzen lege-erregimena: etxebizitza sozialak, babes ofizialekoak edo libreak.
  • Ez-ohiko etxebizitzen ezaugarri fisikoak:
     Antzinatasuna
     Azalera erabilgarria
     Gelen kopurua
     Instalazioak eta energia
  • Etxebizitzaren jabea (partikularra, sustatzailea, finantza-erakundea, enpresa, administrazioa, eta abar).

Itzuli

ERAGIKETAREN ESPARRUA

Populazio-eremua: Erkidegoan dauden familia-etxebizitzak.

Geografia-eremua: eragiketaren esparruak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen du, bai zentsu-sekzio hiritarrak, bai landatarrak. 2007ra arte estatistikako eragiketa hau zentsu-sekzio hiritarretara mugatzen zen. Kuantifikazioa egiteko, lurralde historikoa, eremu funtzionalak eta udalerrien neurriko estratifikazio bat moldatu da, erkidegoko hiru hiriburuak eta 10.000 biztanletik gorako udalerriak bereiziz.

Denbora-eremua: Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren denborazko erreferentzia bi urtean behingoa izango da, hala datuak adierazteko nola datu horiek biltzeko. 

Itzuli

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

 Itzuli

GALDE-SORTAK

 Itzuli

LAGINAREN DISEINUA

Lagin hau Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egiten duen eskaera baten emaitza da. Erreferentzia-unibertsoak Euskal Autonomia Erkidegoko zentsu-sekzio guztiak hartzen ditu. Zentsu-sekzio hiritarrak eta landatarrak bereizten dira; hiritartzat, sakabanatuta duten biztanleria % 10etik beherakoa dutenak hartzen dira, eta ehuneko hori gainditzen dutenak berriz, landatartzat.

Atariak eta hutsuneak hautatzeko 2016ko Etxebizitzen Direktorioa eta urte horretako Biztanleria Erregistroaren eguneraketa erabili dira. Guztira, 1.732 sekzio dira; horietatik, 1.509 hiritarrak eta 223 landatarrak.

Estatistika-eragiketa hauek egiteko hautatutako lagina EAE osoko 749 sekziok osatzen dute: 650 zentsu-sekzio hiritarrek eta 99 landatarrek. Lurralde historiko bakoitzean sekzio horiek 4 eremutan sailkatuta daude, aurreko informazioaren arabera pertsona erroldaturik gabeko etxebizitzen proportzioaren arabera, eremu horiek honako hauek dira: 

  • 1. eremua:< % 15
  • 2. eremua: % 15-30
  • 3. eremua: % 31-45
  • 4. eremua: > % 45

Lurraldearen antolaketarako eremu funtzional bakoitzean etxebizitzen guztizkoaren esleipen proportzionala egin da, aurreko informazioaren eta eremu funtzional bakoitzean esku hartzen duen EAEko zentsu-sekzioen tipologiaren arabera, aurreko puntuan adierazitako eremu bakoitzean sekzioak sailkatu eta gero.

Tipologia horiek eskura dauden 2011ko Biztanleria eta Etxebizitzari buruzko Erroldako datuei buruzkoak dira, eta EAEren deskribapen globala egiten dute.

Itzuli

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

EAEko Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren taula estatistikoak

EAEko Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren emaitzen txostenak

Datu-babesa:

Inkestaren datu pertsonalen tratamendu-jarduerei buruzko informazioa

Maiztasuna:

Bi urtean behin

Datu zabaltzeko bestelakoak:

 Eskaera bidez:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Kontaktua: Estatistika Organoa

 

Itzuli

Azken aldaketako data:

  • logo
Rss bidezko harpidetza: 
Euskadi, auzolana