Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023

2021-2023ko Etxebizitzaren Gida Plana

2021-2023 Etxebizitza Plan Zuzentzailea: arrazoizko prezioko alokairua sustatzearen eta Euskadiko etxebizitza-parkea birgaitzearen aldeko apustu irmoa.

2021-2023 aldirako Etxebizitza Plan Zuzentzaile berriak osasun-krisi disruptiboaren ondoriozko testuinguru sozial eta ekonomikoari aurre egin behar izan dio, eta etxebizitzaren arloan deribatu larriak izan ditu.

Etxebizitza izateko eskubidea benetan aitortzeko bidean aurrera eginez, eta Euskadin alokairu eskuragarriaren eta birgaitzearen aldeko apustu irmoa indartuz gizarte berdinzaleagoa eta iraunkorragoa lortzeko, Planak pertsonak kokatzen ditu hura egituratzen duten helburu eta neurrien erdigunean.

Datozen hiru urteetarako estrategia partekatua da, eta 70 eragile publiko eta pribatuk baino gehiagok hartu dute parte haren eraikuntzan eta diseinuan, bai eta 2.400 euskal herritar baino gehiagoren ekarpenek ere.

Baliabide ekonomikoen mobilizazio handia dakar, 1.237,6 milioi euroko aurrekontu-kostuarekin, aurreko planarekin alderatuta % 10,6ko gehikuntza.

Deskargatu programa hemen(PDF, 1 MB)