Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitzak Birgaitzeko Aldirako RENOVE Plana

Etxebizitzak Birgaitzeko aldirako Renove Planaren helburu nagusiak hauexek dira: etxebizitza eta eraikinetako energia-eraginkortasuna areagotzea, irisgarritasun baldintzak hobetzea, gizarte-kohesioa indartzea eta enplegua sortzeko pizgarriak ematea.

Gaur egun, hiria oin berriko eraikinak eginez handitzearen eta zabaltzearen kultura urbanistikoa aldatzeko adostasun sozial zabala dago, bai eta horren ordez dagoeneko existitzen diren eraikinak eta espazio finkatuak birgaitzea, berritzea eta zaharberritzea bultzatzeko beharrari buruzkoa ere.

Etxebizitza multzoaren gabezia nagusietako bat energia-eraginkortasunaren arlokoa da. Arazo horri aurre egiteko, Etxebizitzak Birgaitzeko aldirako Renove Plana 2020rako Europa Estrategian sartzen da. Izan ere, CO2 isurpenak % 20 murrizteko, energia-kontsumoa % 20 murrizteko eta energia berriztagarrien erabilera % 20 handitzeko konpromisoak beteko dituen karbono isurpen txikiko ekonomia bat bultzatzen du.

Existitzen diren etxebizitzen beste gabezietako bat irisgarritasuna da. Existitzen diren eraikinen % 34 bakarrik dira irisgarriak eta igogailua % 24k bakarrik dute, 2011ko erroldaren arabera. Horregatik, hiri-birgaitze politika berri bat ezartzea premiazkoa da, bai etxebizitzak bai eraikinak eta haien ingurua irisgarri egiten laguntzeko, hobekuntza horiek adineko pertsonen eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonen eguneroko bizitzan daukaten eraginaz jabetuta.

Era berean, ezin da ahaztu narriatuta dauden eta sozialki ahulak diren hiri-eremuetan esku hartzeak gizarte-kohesioa sustatzen duela, eremu horiek herrietan edo hirietan barneratuz.

Ondorioz, birgaitze-politika berriak ikuspegi integratua izan behar du; hau da, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasun unibertsala hobetzeaz gain, gizarte-laguntza barne hartu behar du.

Azkenik, birgaitzea, gertuko enplegua eskatzen duenez, mikroenpresentzat eta bertako enpresentzat oso garrantzitsua da eta ekoizpen-ekonomia sustatzeko efektu biderkatzaile handia dauka. Hala, Etxebizitzak Birgaitzeko Renove Plana 2013-2016 aldirako Enplegua Suspertzeko Programan ezarritako sei lerro estrategikoetako bat da.

Aipatutako etxebizitzen gabeziak gainditzen laguntzeko helburuarekin, Etxebizitzak Birgaitzeko aldirako Renove Plana bost programaren bitartez gauzatuko da.

Beraz, Etxebizitzak Birgaitzeko aldirako Renove Planak enplegua sortzeko, energia aurrezteko eta gizarte-kohesioa bultzatzeko estrategia indartuko du, birgaitze jasangarriaren eta integratzailearen aldeko politika baten bitartez.

Helburua

Partikularren eta bizilagunen erkidegoen birgaitze-lanak laguntzea, bizigarritasuna hobetzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbideak egokitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.

Lagundutako jarduerak

  • Eraikina egitura eta eraikuntza aldetik egokitzea eta etxebizitzen eta merkataritza-lokalen bizigarritasun-baldintzak egokitzea.
  • Etxebizitzak eta sarbideak ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzako indarrean den araudira egokitzea.
  • Inguratzaile termikoan lanak egitea, energia aurrezteko.
  • Eraikuntzaren eta etxebizitzaren akabera orokorra eraikuntza onaren irizpideetara egokitzea.

Onuradunak


Partikularrak

Zure etxebizitza berregokitzeko eta ekipo-sanitarioak hobetzeko, instalazio elektrikoaren edo gas-instalazioaren segurtasuna indartzeko, edo igogailua jartzeko lanak egin nahi badituzu, besteak beste, Etxebizitzak Birgaitzeko 2013-2016 aldirako Renove Planak horrek guztiak dakarren gastuari aurre egitea erraztuko dizuten laguntza sorta bat barne hartzen du.

Zure egoera partikularraren eta birgaitu nahi duzun etxebizitzaren egoeraren arabera, baldintza onuragarriak dituen mailegu bat edo itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat eskuratu ahal izango duzu obrak egiteko, eta PFEZ zergan arintze bat izan dezakezu.

Jabekideen erkidegoak

Zuen jabekide erkidegoa igogailua jartzea, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbide bat egitea, inguratzaile termikoa hobetzea, teilatua edo aurrealdea konpontzea, hezetasunak kentzea edo eraikina kontserbazio-egoera onean egoteko beharrezkoak diren bestelako berritze edo birgaitze lanak egitea aztertzen ari baldin bada, Etxebizitzak Birgaitzeko 2013-2016 aldirako Renove Planak hainbat diru-laguntza izateko aukera ematen dizue.

Erkidegoei zuzendutako mota horretako laguntzak bizilagun bakoitzari, bere diru-sarreren eta gainerako baldintza partikularren arabera, egokitu dakizkiekeen banakako laguntzekin bateragarriak eta osagarriak dira.

Jabekideen erkidegoentzako laguntzen eskaera edozein bizilagunek egin ahal izango du, baina erkidegoko presidenteak sinatu beharko du eta Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan entregatu beharko da, beharrezko dokumentazioarekin batera.

Era berean, hemen, jabekideen erkidegoaren kontu zenbakia egiaztatzen duen banku-frogagiria eskuratu eta bete ahal izango duzue. Agiria betetakoan, finantza-erakundera eraman beharko duzue, zigilua jar diezaioten eta, ondoren, laguntzen eskaerari erantsi, exijitutako gainerako dokumentazioarekin batera.

Banakako laguntzak jasotzeko eskaera bizilagun bakoitzak bete beharko du eta, gainerako dokumentazioarekin batera, hori ere Zuzenean zerbitzuko bulegoetan entregatu beharko da. Hala, erkidegoaren eskaera nola banakako eskaerak espediente beraren parte izango dira; beraz, batera entregatu beharko dira.

Lokalak etxebizitza babestu bilakatzea

Laguntza horiek jasotzeko aukera izateko, ezinbestekoa da udalek aldez aurretik aplikagarria den hirigintzako araudian mota horretako aldaketak baimendu izana.

Laguntzak emateko honako oinarrizko irizpide hauek bete beharko dira: egiten den gaikuntzak lokal bakoitzeko etxebizitza bakarra sortzea ekarri behar du; gainera, horren ondorioz sortzen den etxebizitza Babes Publikoko Etxebizitza gisa kalifikatu beharko da eta haren gehieneko salmenta-prezioak ez du Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxeen salmenta-prezioaren 1,7 gainditu behar.

Obrak etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak moldatzeko obratzat hartuko dira eta horregatik itzuli beharrik gabeko diru-laguntza pertsonal handiagoak jaso ahal izango dira.

Banakako Birgaitze lanetan, diru-sarreren, kide kopuruaren eta obra motaren arabera, diru-laguntzen portzentajeak % 2tik % 30era bitartekoak izango dira. Birgaitze Integraturako, % 5etik % 45era bitartekoak.

Birgaitzeko Hirigintza Sozietateak dituzten udalerrietan, Birgaitze Integratuko obrak egiteko diru-laguntzen eskaerak dagokion Sozietateari aurkeztu beharko zaizkio. Gainerako kasuetan, dagokizun Zuzenean zerbitzuaren bulegora joan beharko duzu.

Eraikinen azterketa teknikoaren txostena

Kontserbazio, irisgarritasun unibertsal edo efizientzia energetikorako obrak egiteko xedez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren dirulaguntzak jaso nahi dituzten eraikinen titularrek eraikinaren ikuskapen teknikoa egin beharko dute dagokion dirulaguntza eskaera formalizatu aurretik , eraikinaren adina edozein izanik ere (uztailaren 24ko 117/2018 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria ). 

Familia bakarreko etxeetan obra partikularrak egiteko zein etxebizitza eraikinetan komunitateko obrak egiteko aurkezten den birgaitze obren dirulaguntza eskaerarekin batera, dagokion EIT aurkeztu behar da paper formatuan, eta horrekin batera CD batean ikuskapena, pdf formatuan. Dokumentu hauek Eusko Jaurlaritzak argitaratutako ITE-Inspección Técnica de los Edificios izeneko aplikazio informatikoaren bidez eta bere eguneratzeen bidez gauzatuko dira, eta higiezina kokatuta dagoen udalerriko udalaren sarrera-erregistroaren zigilua eduki behar du. Gainontzeko dokumentazioarekin batera, ordainsarien zenbatekoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. 

EIT txostenetik ondorioztatzen bada obrek 1., 2. edo 3. mailako eskuhartzea behar dutela (berehalakoa, oso premiazkoa, premiazkoa), hauek zuzendu egin beharko dira; horretarako, aurrekontua, obrak onartzen diren Komunitateko akta, proiektua (beharrezkoa balitz), eta udal lizentzia edota tasak aurkeztu ahal izango dira eskaera espedientean.

Obrak dirulaguntza eskaera baino lehen egin badira, horiek EZ dira babestuko. 

1., 2. eta 3. esku-hartze mailetan (berehalakoa, oso premiazkoa, premiazkoa) jasotako jarduerak amaitu eta gero, dagokion Zuzenketa Ziurtagiria izapidetu beharko da uztailaren 24ko 117/2018 Dekretuko 14. artikuluan xedatutakoaren arabera. Zuzenketa ziurtagiri hau ITE-Inspección Técnica de los Edificios izeneko aplikazio informatikoaren bidez sortuko da eta higiezina kokatuta dagoen udalerriko udalaren sarrera-erregistroaren zigilua izan beharko du. 

EIT egin eta hiru hilabetera edo dagozkion eskuhartzeak aplikazioaren bidez zuzendu ostean, eraikinaren jabeak Erabilera eta Mantentze Plana izan beharko du, uztailaren 24ko 117/2018 Dekretuko V. kapituluan xedatutakoaren arabera. Plana egiaztatzeko, uztailaren 24ko 117/2018 Dekretuko II. Eranskinean dagoen dokumentu eredua bete beharko da, eta dagokion udalaren sarrera-erregistroaren zigilua izan beharko du.

Eskainitako laguntzak

  • Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.
  • Mailegu kualifikatuak.
  • Zerga-arinketa.

Zerga-arinketa (Lurralde Historiko bakoitzeko foru-ogasunari dagokio zerga-arintzea gauzatu eta egitea)

  • % 18,00, desgrabazioaren ehunekoa (hala erosketan inbertitutako zenbatekoen nola kanpoko finantzazioaren bidez ordaindutako interesen gainean)
  • 1.530,300 euro, urteko gehieneko kenkaria (8.500,00 euroren % 18ri dagozkio)
  • 30 urtetik beherakoak eta kide anitzeko familiak: % 23, urteko gehieneko kenkaria 1.955,00 eurokoa izanik (8.500,00 euroren % 23,00): zerga-ordaintze bateratua egiten denean eta pertsonek 30 urtetik behera edo gora dituztenean, % 23ko ehunekoa aplikatzen da, eta 1.955 euroko muga (etxebizitzaren kontuak izan ezik)
  • 36.000,00 euro. Kreditu fiskala zergapeko bakoitzeko (ondoz ondoko zerga-aldietako inbertsioengatik kendutako zenbatekoen batuketaren muga)

Etxebizitzaren kontuak (6 urte). Etxebizitzaren kontua, kontua ireki eta zenbatzen hasita 6 urte bete aurretik, ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabili beharko da.

Familia-unitate tradizionalaren baterako tributazioan, mugak bikoizten dira.

Familia unitatea osatzen dute legez banandu gabeko ezkontideek eta izatezko bikoteko lagunek, bai eta, halakorik badago, hauek ere:

  1. Seme-alaba adingabekoak, gurasoen adostasunez haiengandik aparte bizi direnak izan ezik..
  2. Epaiketa bidez desgaituta dauden seme-alaba adin nagusikoak, luzatu edo birgaitutako guraso-ahalaren menpe daudenean.

Kenkaria kalkulatzeko, jasotako dirulaguntza salbuetsiak kentzen dira.

Espezifikotasun hori, erabaki judizialarengatik, familia-etxebizitzaren erosketa ordaindu beharra ezarri den kasuetan da, eta horrelakoek badute kenkarirako eskubidea.

Araba. %20ko kenkaria eta 1.836 euro/urteko muga, 4.000 biztanletik beherako udalerri batean kokatutako ohiko etxebizitza (%25eko kenkaria eta 2.346 euro/urteko muga, familia ugarientzat eta 30 urtetik beherakoentzat).

Garapen araudia

  • 2006ko abenduaren 29ko Agindua. Etxebizitzak zaharberritzeko finantza-neurriak.
  • 2011ko azaroaren 23ko Agindua. Etxebizitzak zaharberritzeko finantza-neurriei buruzko agindua aldatzea.
  • Agindua, 2014ko azaroaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez bigarren aldiz aldatzen baita etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua. (EHAA 229zk, 2014ko abenduaren 1a)
  • 210/2019 DEKRETUA, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa. (EHAA 12zk, 2020ko urtarrila 20)

Deialdia

Irekia.

Eskaera aurkezteko tokiak

2020ko ekainaren 22tik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren bidez deitzen eta kudeatzen diren jabeen erkidegoentzako edozein laguntza ekonomiko edo finantzarioren birgaitze-arloko eskabideak izapidetzeari eragiten dioten berrikuntzak aplikatzen hasiko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea (leiho berri batean irekitzen da) betez, pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek bitarteko elektronikoen bidez izan behar dituzte harremanak administrazio publikoekin, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko (14. artikulua - Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra). Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren finantza-laguntzak eskatzeko izapide guztiak, edo beste edozein izapide mota, edozein auzo-erkidegoren bitartez egin behar dira.

Praktikan, berrikuntza horiek bi ondorio nagusi dituzte ekainaren 22tik aurrera:

  • Gaur egun birgaitzeko laguntzak eskatzen hasita dauden jabeen erkidegoen espediente guztiak bitarteko elektroniko hutsez izapidetzen jarraituko dira amaitu arte.
  • Birgaitzeko laguntzak eskatzen hasiko diren jabeen erkidegoen espediente guztiak bitarteko elektronikoen bidez bakarrik hasi ahal izango dira.

Testuinguru horretan, garrantzitsua da gogoraraztea udal eta/edo eskualde izaerako Birgaitzeko Hirigintza Sozietateek aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua eskaintzen jarraitzen dutela auzotar eta jabeen erkidegoentzako birgaitze-laguntzak izapidetzeko.

Beraz, datorren ekainaren 22tik aurrera, ezin izango da dokumentazioa paperean aurkeztu Herritarrei Laguntzeko Zuzenean zerbitzuko bulegoetan, jabeen erkidegoentzako birgaitze-laguntzen eskabideak izapidetzeko.

Izapidetze elektronikorako trantsizioa guztiontzat errazagoa izan dadin, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak gida batzuk diseinatu ditu jarraitu beharreko urratsak ahalik eta gehien sinplifikatzeko, izapidetze elektronikoaren abantailak hasiera-hasieratik hauteman ahal izan ditzazun.

Gainera, gauzatzeke dauden administrazio-egintzak dituzten erkidego guztiei posta-komunikazio bat eta jakinarazpen elektroniko bat bidaliko zaizkie, iragarritako datatik aurrera espediente aktiboaren jarraipena egin eta edozein aldaketa edo zuzenketa elektronikoki aurkeztu ahal izan dezaten.

Zer behar duzu elektronikoki izapidetu ahal izateko?

Identifikazio elektronikorako bitarteko onartu bat izan beharko duzu. Zuk, presidente gisa, zure erkidegoaren ordezkari gisa jardungo duzunez, pertsona fisikoek erabil dezaketen edozein identifikazio elektroniko erabil dezakezu. Hala ere, Eusko Jaurlaritzan uste dugu b@kQ, itsasontzi-jokoa, dela identifikatzeko modurik errazena

Non lor dezakezu b@kQ ziurtagiri hau?

  • Osakidetzako osasun-zentroak.
  • KZgunea sareko zentroak.
  • Zuzenean zerbitzuko bulegoak.

Izapideak bitarteko elektronikoen bidez hasi ondoren, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan izango dituzu birgaitze-espedienteak, birgaitze-espedienteen "Nire karpeta" atalaren barruan (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). "Nire karpeta" Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan dauden pertsonen eta erakundeen arlo pertsonalizatua da. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan dago, eta honetarako balio du:

  • Abian dauden edo amaituta dauden espedienteak kontsultatzea.
  • Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzea.
  • Sortutako espedienteei dokumentazioa aurkeztea.
  • Espedientea kontsultatzea.

Zer egin behar duzu hemendik aurrera abisu bat jaso nahi baduzu jakinarazpenak elektronikoki dituzunean?

Zure telefono mugikorraren zenbakia eta/edo helbide elektronikoa eguneratu beharko duzu "Nire Karpeta" atalera bidaltzen zaizkizun jakinarazpen eta/edo komunikazioen abisuak jasotzeko. Horretarako, "Nire profila" aukeran baino ez duzu sartu behar "nire karpeta" atalaren barruan, eta datuak eguneratu/aldatu, SMS eta posta elektroniko bidezko abisuak jasotzeko. Gainera, baimena eman ahal izango du komunikazio- eta abisu-datuak lehenetsita erabil daitezen Eusko Jaurlaritzako sailekiko eta erakundeekiko harremanetan.

Zer egin daiteke eskabide bat hasteko edo izapidetzen jarraitzeko laguntza behar bada?

  • Udalerriko edo eskualdeko Birgaitzeko Hirigintza Sozietatearen bulegora joatea, eta bertan aholkularitza eta laguntza jaso ahal izango da eskabidea betetzeko, baita hori entregatzeko ere.
  • Zuzenean zerbitzuarekin harremanetan jartzea, 012 telefono-zenbakiaren bidez.
  • Bidali mezu bat euskadi.eus-eko harremanetarako postontzira.

Webgune honetan zure espedienteen izapidetze telematikoari buruzko informazio zehatzagoa eta zabalagoa aurkituko duzu.

Eskaera

Helburua

Pertsona guztiak hiri-inguruan eta espazio publikoetan berdin eta ahalik eta modu askeenean moldatu ahal izatea lortzea; hori horrela, instalazioak Irisgarritasunaren Europako Kontzeptuan zehaztutako diseinu unibertsalaren arabera egokituko dira, pertsonen beharretara egokitzeko.

Lagundutako jarduerak

  • Egungo hiri-inguruneak, gune publikoak, eraikinak, garraiobideak eta informazio-sistemak 1997ko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta horren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara modu progresiboan egokitzea xede duten irisgarritasun-planak egitea eta planak eguneratzea.
  • Udalen eta tokiko erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea.
  • Igogailuak eta plataforma jasotzaileak erostea eta instalatzea, hiri-inguruan, eraikinetan eta espazio publikoetan irisgarritasuna bermatzeko.
  • Xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen hobekuntza-lanak egitea.

Onuradunak

  • Udalak
  • Tokiko erakundeak
  • Xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuak.

Eskainitako laguntzak

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

Garapen araudia

  • 2013ko uztailaren 31ko Agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Horren bidez, hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-obrak egiteko udalentzako, tokiko erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2013ko deialdia egingo da.
  • 2014ko uztailaren 30ekoa Agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2014ko ekitaldirako deialdia egiten da.
  • 2015eko uztailaren 28koa Agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2015eko ekitaldirako deialdia egiten da.
  • Agindua, 2016ko uztailaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako, 2016ko ekitaldirako deialdia egiten da.
  • Agindua, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2017ko ekitaldirako deialdia egiten da.

Diruz lagundutako lanak

Birgaitze integratuko eremuetan eta bizitegi-eremu degradatuetan urbanizatutako eta eraikitako ondarea birgaitzeko planak egiteko lanak.

Onuradunak

Udalak eta hiria birgaitzeko hirigintza-sozietateak.

Eskainitako laguntzak

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

Garapen araudia

  • AGINDUA, 2007ko maiatzaren 2koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duena.
  • AGINDUA, 2007ko maiatzaren 9koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, ondoko agindu honen hutsak zuzentzeko dena: «Agindua, 2007ko maiatzaren 2koa, etxebizitza eta gizarte gaietako sailburuarena, birgaitze integratuko areetan edo bizitegi area degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duena».
  • AGINDUA, 2013ko urriaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, birgaitze integratuko areatan edo bizitegi area degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindua aldatzen da.
  • AGINDUA, 2014ko azaroaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, birgaitze integratuko areetan edo bizitegi-area degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan ezarritako agiriak idazteko laguntzen deialdia egiten duena.
  • Agindua, 2015eko abenduaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan ezarritako agiriak idazteko laguntzen deialdia egiten duena.
  • Agindua, 2016ko abenduaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez agiriak idazteko eta obrak gauzatzeko laguntzetarako deialdia egiten baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan ezarritakoari jarraituz. Agindu horren bidez, Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Helburua

Multzokatuta egonik blokeak edo etxadiak osatzen dituzten eraikinetako irisgarritasun, suteen kontrako segurtasun eta energia-eraginkortasun baldintzak hobetzea, gutxienez horren alde bat barne hartuta; hain zuzen ere, nagusiki bizitzeko erabiltzen dena.

Lagundutako jarduerak

Honako hauei dagokien proiektuak idaztea eta lanak gauzatzea:

  • Eraikinaren energia-portaera hobetzea: eraberritzearen ondoren, gutxienez C energia-ziurtagiria lortu beharko da, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak, eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duenak, zehaztutako prozeduraren arabera. Tankera honetako jarduketak egin beharko dira:
    • Jarduketa pasiboak eraikinen inguratzailean, berokuntzarako urteko energia-eskaria gutxienez % 30 murriztuz, hornitutako energia alferrik galtzea eragoztearren.
    • Eraikineko sistema eta instalazioen errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko jarduketa aktiboak, energia-instalazio komunak eta eguzki-kolektoreak edo energia berriztagarriko bestelako iturriak zentralizatzeko edo horietaz hornitzeko instalazioak ezarriz, betiere horiei esker eraikinaren energia primarioaren urteko kontsumoa gutxienez % 30 murrizten bada, kontsumo apalagoaz konfort-maila berberari eutsiz.
  • Eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza bakoitzera sarbidea izango dela bermatuz, koskadun desnibelak saihesten ibili beharrik gabe.
  • Segurtasun-baldintzak hobetzea: suteen aurka, suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta itzaltzeko ekipamendu eta instalazio orokor egokiak izan beharko ditu eraikinak edo eraikin-multzoak; horrez gain, larrialdiko argiztapena izan beharko du, eraikina hustu behar izanez gero argiztapena bermatzeko eta irteerako seinaleak eta dauden babes-ekipamendu eta -baliabideak ikusi ahal izateko.
  • Eraikitako perimetroa handitzeko jarduketak, bizigarritasun-baldintzak hobetzeko, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzkoak, IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Energia-monitorizazioa. Birgaitutako eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzeko eta kuantifikatzeko, ezinbestean egin beharko dira barneko konfort termikoa eta berokuntzaren energia-kontsumoa neurtzeko jarduketak, birgaitutako eraikinean edo blokean dauden etxebizitzen lagin esanguratsu bat erabiliz. Horri dagokionez, monitorizatuko diren etxebizitzak Etxebizitza Zuzendaritzaren irizpideei jarraiki zehaztuko dira, eraikuntza-tipologiaren, kokapen eta orientazioaren, berokuntza-sistemen eta behar besteko esangura duen lagin bat ateratzen laguntzeko beste edozein irizpideren arabera. 20 etxebizitza edo gutxiagoko eskaeretan, gutxienez etxebizitzen % 20 monitorizatuko dira, eta etxebizitza gehiagoko eskaeretan, berriz, gutxienez % 15; kopurua eskaeran jaso beharko da.

Onuradunak

1980 baino lehen eraiki ziren eta 2002ko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren araberako hirigintza- eta egitura-egokitzapena duten eta multzokatuta egonik blokeak edo etxadiak osatzen dituzten eraikinen jabekideen erkidegoak.

Eskainitako laguntzak

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

Garapen araudia

  • Agindua, 2015eko abenduaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2016rako laguntzen deialdia arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartze proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak egikaritzeko.
  • Agindua, 2016ko abenduaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena; horren bidez, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove programaren 2017ko deialdia egin eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.
  • AGINDUA 2018ko ekainaren 8koa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko diru-laguntzen programa (Renove programaren) 2018rako, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.
  • AGINDUA, 2019ko ekainaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailbu-ruarena, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove programaren) 2019ko deialdia egin eta arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.
  • AGINDUA, 2020ko uztailaren 8koa,Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza integral eta efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove Integral programa) 2020ko deialdia egin eta arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak egikaritzeko.

Helburua

Hiria zaharberritzeko jarduerak berariaz babestea hirigintza- edo gizarte-arazo bereziak dituzten eremuetan.

Lagundutako jarduerak

Hiri-zaharberritzearen alorrean 2013-2016 aldirako hasieran aurreikusitako jarduerak honako eremu hauei dagozkie:

  • Txabarri-El Sol eremua, Sestao.
  • Sarratu eremua, Basauri.
  • Peñascal eremua (Iturrigorri-Gardeazabal), Bilbo.
  • Mariaren Bihotza plazaren eremua, Bilbo.
  • San Juan eremua, Santurtzi.
  • Txomin-Enea eremua, Donostia.
  • Mogel eremua (Ipurua), Eibar.
  • Makatxena eremua, Arrasate.
  • Santa Juliana, Abanto.
  • San Joan erreka-Nerbioi ibaia, Laudio.
  • San Jose auzoa, Amurrio.
  • Osintxu auzoa, Bergara.

Onuradunak

Eskainitako laguntzak

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana