Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
  4.  
  5. Etxebizitza sektorea
  6.  
  7. Lurzorua eta urbanizazioa

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa. Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika - EEEBE (122411)

DATUAREN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA

1. Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

2. Datuen babesari buruzko informazio osagarriak

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak "Lurralde plangintzari, etxebizitzari eta garraioei buruzko estatistika-ikerketak eta inkestak (leiho berri batean irekitzen da)" izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Epigrafea:

Oinarrizko informazioa 

Informazio osagarria

Tratamendua:

 Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika - EEEBE (122411)

Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika -EEEBE:  8/2019 LEGEA, ekainaren 27koa, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzkoa. Eragiketa-kodea: 122411

Tratamenduaren arduraduna

Eusko Jaurlaritza. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila. Zerbitzu Zuzendaritza

Harremanetarako: Eusko Jaurlaritza. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Datuak Babesteko ordezkaria: Harremanetarako: Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, dpd-dbo@euskadi.eus

Web-orria: www.euskadi.eus/datu-babesa

Telefonoa: 945 018 680

Tratamenduaren helburua

EAEko lurralde-plangintzaren, etxebizitzaren eta garraioen egoera ezagutzea.

Inkesta honi dagokionez, Euskal AEn zenbat, zer eta non eraikitzen, zaharberritzen eta eraisten den jakitea, alokatzeko etxebizitzen udal parkea kuantifikatzea, eta babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko udal lurzoruaren erosketa ezagutzea.

Tratamenduaren xedea:

EAEko lurralde-plangintzaren, etxebizitzaren eta garraioen egoera ezagutzea.

Inkesta honi dagokionez, Euskal AEn zenbat, zer eta non eraikitzen, zaharberritzen eta eraisten den jakitea, alokatzeko etxebizitzen udal parkea kuantifikatzea, eta babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko udal lurzoruaren erosketa ezagutzea.

Gordetzeko irizpideak:

Datu pertsonalak bildu zireneko helburua betetzeko behar den denboraz gordeko dira.

Legitimazioa

Interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko beharrezko tratamendua. 4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Oinarri juridikoa:

“Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika-EEEE” izeneko eragiketa estatistikoan (2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzko ekainaren 27ko 8/2019 Legean 122411 kodearekin aurreikusita dago), datuen tratamendua 2016/679 EB Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren babesean egingo da, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak baliatuz egindako misio bat betetzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

8/2019 LEGEA, ekainaren 27koa, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzkoa (EEP)

Datuak emateko betebeharra:

Informazio estatistikoa eskatzen zaien subjektuak informazio hori egiazki ematera behartuta daude, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko 4/1986 Legearen 10. eta 14. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Emandako epean informazioa ez helaraztea zigortu ahal izango da, aipatutako legearen I. tituluko bosgarren kapituluan ezarritakoaren arabera.

Lagapen edo transferentzien hartzaileak

 Datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legeak hala behartu ezean.

Kategoriak:

Herri-administrazioak, estatistika-xedeetarako, legez aurreikusitako kasuetan.

Datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legeak hala agintzen ez badu.

Nazioarteko transferentziak:

Ez dago aurreikusita nazioarteko transferentziarik.

 Interesdunen eskubideak

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita datuok tratatzeko mugak jartzeko edo haien aurka egiteko eskubidea ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

Eskubideak:

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean jasotakoak. Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 25.3 artikuluarekin eta 2016/679 EB Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 89.2 artikuluarekin bat etorriz, salbuespenak ezartzen zaizkie datuak helburu estatistikoetarako eskuratzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko eta tratatzeko eskubideei.

Eskubideak baliatzea:

Eusko Jaurlaritzaren eta herritarren arteko komunikaziorako ohiko edozein bitartekoren bidez (aurrez aurre, telefonoz edo Internet bidez) baliatu ahal izango dituzu zure eskubideak (Zuzenean zerbitzua: https://www.zuzenean.euskadi.eus). Eskubideak egikaritzeko bide hori erabilita egindako eskaerari, lehenik eta behin, tratamenduaren arduradunak erantzungo dio. Arduradunaren ebazpenarekin ados ez bazaude, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko ordezkariaren (DBO) aurrean edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) aurrean.

Eskubidea duzu datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko, eta zure datuen tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko. Eskubide horiek erabiltzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo behar duzu: Donostia, 1 –  01010 Vitoria-Gasteiz. Datuak Babesteko ordezkaria dpd-dbo@euskadi.eus - www.euskadi.eus/datu-babesa. Eskubidea duzu, halaber, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamatzeko www.avpd.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)

Datuen jatorria

 Obra handiko lizentzia bat eskatzen duten sustatzaileak eta udalak

 Obra handiko lizentzia bat eskatzen duten sustatzaileak eta udalak

Segurtasun-neurriak

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala erregulatzen duena).

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala erregulatzen duena).

 

Informazio gehigarria: datuak babesteari buruzko informazioa zabaldu ahal izango duzu webgune hauetan:

https://www.euskadi.eus/datu-babesa

https://www.euskadi.eus/proteccion-datos

Honako hauek betetzeko:

itzuli 

Datuen babesari buruzko informazio osagarriak

1.- Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Datuen tratamenduaren ardura duen organoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza da.

Helbidea: Donostia kalea 1, PK 01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 018 800

 

Eusko Jaurlaritzako Datuak Babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak honako hauek dira:

Helbidea: Donostia kalea 1, 01013 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 018 680

Posta elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus

Web-orria: www.euskadi.eus/datu-babesa (leiho berri batean irekitzen da)   

 

2.- Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuak EAEko etxebizitza-premia eta -eskaria zein etxebizitzaren egoera ezagutzeko erabiltzen ditugu, ekainaren 27ko 8/2019 Legearen bidez onartutako 2019-2022 Euskal Estatistika Planaren barruan.

 

Ez ditugu datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki automatizatuak lantzen. Profilak ere ez ditugu egiten.

 

3.- Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Zure datuak iraunkorki gordetzen ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

 

4.- Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari honako lege hauek emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko:

 

Eskatzen zaizun informazioa emateko betebeharra duzu, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 10. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Funtsezko informazio osatugabea ematea edo ez hornitzea lege horren 24. eta 25. artikuluetan aurreikusitako arau-hauste administratibo zehagarritzat jotzen da.

  

5.- Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

 Inola ere ez zaizkie datuak lagako hirugarrenei. Zure datuak Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 19. artikulutik 23.era araututako sekretu estatistikoak babesten ditu.

 

6.- Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Interesdun orok eskubide hauek ditu:

  • Sarbidea: tratamenduaren erantzulearengandik zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez berresteko eskubidea, eta, hala badagokio, datuok eskuratzeko eskubidea. 
  • Zuzenketa: zuri dagozkizun datu pertsonal zehaztugabeak zuzentzeko eskubidea, eta osatu gabeko datu pertsonalak osatzekoa, adierazpen gehigarri baten bidez barne. 
  • Ezabatzea (ahazteko eskubidea): zuri dagozkiozu datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
    • Edo datu pertsonalak jada ez badira beharrezkoak datu horiek biltzeko edo beste modu batera tratatzeko helburuei dagokienez;
    • Edo interesdunak tratamenduaren oinarri den adostasuna kentzen badu eta tratamendua beste oinarri juridiko batean oinarritzen ez bada;
    • Edo interesdunak tratamenduaren aurka egiten badu eta tratamendurako bestelako arrazoi legitimoak gailentzen ez badira;
    • Edo datu pertsonalak legez kontra tratatu badira;
    • Edo datu pertsonalak ezabatu egin behar dira legezko betebehar bat betetzeko;
    • Edo datu pertsonalak Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 26ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluko 1. paragrafoan aipatutako informazio-gizartearen zerbitzu-eskaintzarekin lotuta lortu badira.

Datu pertsonaletarako edozein esteka ezabatzeko eskubidea, horiek ezabatzeko betebeharra dagoenean.

  • Muga: datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:
    • Edo datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, arduradunak datuok zehatzak direla egiaztatzeko aukera ematen duen epe batean;
    • Edo tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datu pertsonalak ezabatzearen aurka egiten badu eta, horren ordez, erabilera mugatzeko eskatzen badu;
    • Edo arduradunak jada ez baditu datu pertsonalak behar tratamenduaren helburuetarako, baina interesdunak behar baditu erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko;
    • Edo interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, erantzulearen arrazoi legitimoak interesdunarenak baino gehiago diren egiaztatzen den bitartean.
  • Eramangarritasuna: zure datu pertsonalak formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatuan, eta beste arduradun bati helarazteko eskubidea, baldin eta tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.
  • Tratamendu automatizatua: gainera, eskubidea duzu soilik tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, profilak egitea barne, baldin eta horrek zuregan ondorio juridikoak eragiten baditu edo antzeko eragin nabarmena badu.

Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean: "datuen babesarekin lotutako eskubideak baliatzea" (leiho berri batean irekitzen da) .

Era berean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edozein erreklamazio egiteko ahalmena duzu, eta aldez aurretik Datuak Babesteko ordezkariari zuzendu ahal izango diozu erreklamazioa: https://www.euskadi.eus/web01-a2datuba/eu/contenidos/arbitraje_denuncia_reclamacion/recl_10842/eu_def/index.shtml (leiho berri batean irekitzen da)

 itzuli 

Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika - EEEBE (122411) itzultzea

 

 

Azken aldaketako data:

  • logo
Rss bidezko harpidetza: 
Euskadi, auzolana