30. Zkia. 2022ko Urtarrila |eus | es

Etxebizitzaren Gida Plan Berria 2021-2023

Ardatz estrategikoak

Alokairu eskuragarria sustatzea, bizitegi-eraikinen parkean jarduerak egitea eta erakundeen gobernantza- eta koordinazio-sistemak dira Plan berri honen hiru ardatzak, eta datozen urteetan Euskadiko etxebizitza-politikak bideratzeko gida programatiko gisa erabiliko da.

Parte hartzea

Herritarren, sektoreko adituen, eragile sozial eta ekonomikoen eta arreta berezia eskaini nahi izan zaien kolektiboen ikuspegia bildu da, hala nola, gazteena, dibertsitate funtzionala duten pertsonena edo adineko pertsonena.

 

Aurrekontua

2021-2023 Planaren aurrekontu-kostua 1.237,6 milioi eurokoa da, 2018-2020 Planarena baino %11 handiagoa.

 

Etxebizitza Politiken Ebaluazio Integrala. 2018-2020

Betetze-maila handia etxebizitzen irisgarritasunaren hobekuntzan (% 130,5), birgaitzearen sustapenean (% 105,4), Bizigune Programan (% 100,8), etxebizitza babestuak eraikitzeko lurzoruaren atzipenean (% 98,7), edo erosteko etxebizitzen sustapenean (% 94,5).

35 adierazleetatik 21ek betetze-maila altua lortu dute (>%85), 3k betetze-maila ertaina (%75-85) 11k betetze-maila txikia (%75).

 

Alokairu Merkatua: 56.922 fidantza etxebizitza librearen alokairu-kontratuei lotuta

2020/06/30ean EAEn indarrean dauden fidantzak – ohiko erabilerako etxebizitza kolektiboak- merkatuko prezioetan. Gordailuen kopuru handiena Bizkaiak du (%47,5), ondoren Gipuzkoak (%38,0) eta azkenik Arabak (%14,5). Etxebizitza libreko alokairu-kontratuen batez besteko errenta hilean 672,7€ koa da.

Txostena   Taula estatistikoak

 
 

Higiezinen eskaintza: %6,2 murriztu da EAEko higiezinen merkatuaren dinamismo-indizea

Aurreko hiruhilekoaren aldean, merkatuko dinamismo-indizea %49,6 jaitsi da hiru lurralde historikoetan, higiezinen jabetzako agenteetan eta sustatzaileetan, Salmenten bilakaera-indizea 39,2 puntura jaitsi da (-11,7 puntu gutxiago bigarren hiruhilekoaren aldean).

 

Udalek emandako obra handiko 802 lizentzia (2021eko 3. Hiruhilekoa)

Aurreko hiruhilekoaren aldean, merkatuko dinamismo-indizea jaitsi da hiru lurralde historikoetan, higiezinen jabetzako agenteei eta sustatzaileei dagokienez, eta %49,6 puntutan kokatzen da. Salmenten bilakaera-indizea 39,2 puntura jaitsi da (-11,7 puntu gutxiago bigarren hiruhilekoaren aldean).

Txostena   Taula estatistikoak
 

Informazio estatistikoa

Metro koadroko batez besteko prezioak
(2021eko 3. hiruhilekoa)

Erabilitako etxebizitza librea: 2.766 euro, m2 bakoitzeko batez besteko prezioa. Euro bateko hazkundea aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Etxebizitza libre berria:. 3.577,5 euro m2. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,2ko jaitsiera arina.

Hasitako eta amaitutako etxebizitzak
(2021eko 4. hiruhilekoa)

Amaitutako etxebizitzak: Amaitutako etxebizitzak: amaitutako etxebizitza babestuak 624 dira, proportzio nabarmenarekin Bizkaian ( % 67,8), eta pisu txikiagoa Araban ( % 16,7) eta Gipuzkoan ( % 15,5).

Hasitako etxebizitzak: EAEn hasitako babes ofizialeko 891 etxebizitza, pisu nabarmenarekin Bizkaian ( % 41) eta Araban ( % 38,4).

Higiezinen Eskaintzari buruzko Inkestaren (OFIN) azken argitalpena (182415)
(2021eko 3. hiruhilekoa)

OFIN inkesta amaitu da eta Higiezinen Erosketari buruzko Estatistika eragiketa hasi da, hemendik aurrera ordezkatuko duena. Eragiketa hori ez da eskainitako prezioetan oinarrituko, egindako eta jabetza-erregistroetan inskribatutako salerosketen benetako prezioetan baizik.

 
 
 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia  |   baja eman  | alta egin