Egindako Eraikinen azterketa tekniko kopurua 25.419ra iristen da (2018/10/01 arte). Bizkaian guztien %46a egin dira (11.694). Gipuzkoan %36a (9.073) eta Araban gainerako %18a (4.652).
Patologiak behar duen jardunaren gradua analizatuz, bereziki mantentze lanak egin dira (11.166; %44). Epe ertainera ezinbestekoak (6.358; %25), Presakoak (5.728; %23) eta Oso presakoak (1.099; %4)
Hurrengo 3 eta 10 urteetarako aurreikuspenak hurrengoak dira:
• 3 urtetara aurreikusitako EIT kopurua (2018-2020):
60.325
• 10 urtetara aurreikusitako EIT kopurua (2018-2027):
89.815
|
|
Autonomia-erkidegoek etxebizitzaren arloan jorratutako gastu-politiken bilakaeraren ikuspegi konparatua eskaintzen du EBk. Izan ere, egungo testuinguru ekonomikoa hobea izan arren, aurrekontu-murrizketek oraindik indarrean jarraitzen dute, krisialdian austeritate-politika zorrotza eta gastu publikoaren murrizketa orokorra ezarri ondoren.
Euskadin etxebizitza-alorrean egindako gastua erdira murriztu da 2008tik 2016ra bitartean, nahiz eta urtetik urterako aldakuntzak pixka bat lasaiagoa izan eta, oro har hartuta, bilakaera positiboagoa izan, beste autonomía erkidego batzuetan baino.
2016an 110,7 milioi eurorekin, Euskadi, hiru autonomia-erkidegorik jendetsuenen —Andaluzia, Katalunia eta Madril— atzean kokatzen da.
|
Eraikuntza-sektorearen produkzioak nabarmen egin du gora (+% 4,9) 2017an, eta hirukoiztu egin du 2016an sektorean izandako hazkundea (+% 1,6). Hala, aise gainditu ditu hirugarren sektoreak eta industria sektoreak 2017an izan dituzten hazkundeak (+% 2,6 eta +% 3,7 hurrenez hurren).
Alabaina, enplegu-sorrerari dagokionez, enpleguak ez du aldeko ildorik erakutsi. Izan ere, sektorean enpleguak % 0,8 egin du gora 2017an, 2016n izandako % 1,3tik behera. 2008an baino 35.1000 enplegu gutxiago (-% 42) zeuden sektorean 2017an, atzeraldiak izan duen inpaktu gordinaren erakusle.
Sektorearen jardueraren hobekuntzaren atzean, 2017an etxebizitza berri libreen eraikuntzek izandako portaera ona dago. Ekitaldian 3.380 etxebizitza berri libre bukatu dira, 2016an baino % 80 gehiago.
EBak emaitzen analisi osoa eskaintzen du urteko laburpen txostenean.
|
|
Etxebizitzaren 3/2015 Legearen irizpide zorrotzagoa ezarriz gero, etxebizitza hutsen kopurua 20.840 etxebizitza hutseko da 2017an. Hau da, hamar etxebizitza huts kudeagarritatik sei okupatu gabe egon dira azken bi urteotan, Euskadiko etxebizitzen parkearen % 2koa izango litzateke.
Aitzitik, 13.626 etxebizitza uneren batean okupatuta egon dira, nahiz eta aldika izan, azken bi urteotan.
6.581 etxebizitzek (2 urtez hutsik dirauten etxebizitza kudeagarrien %º31,6a) bizigarritasun baldintza egokiak dituzte; 5.862 etxebizitzek (%º28,1a) konponketa lan arinak behar dituzte. Eta, 4.536 etxebizitzek (%º21,8a) hauen erabilpenerako konponketa lan handiak behar dituzte.
Euskadiko etxebizitza parkearen %2,4 denboraldiko etxebizitza da. Etxebizitza mota honen inzidentzia altuagoa da Araban (etxebizitza parkearen %4,8), Bizkaia eta GIpuzkoari dagokionez (etxebizitzan %1,9).
|