|
2018-2020 Aldirako Etxebizitzaren Gida Plan berria
Etxebizitzari buruzko Legearen (ekainaren 18ko 3/2015) barruan egindako lehena da 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana. Jakina denez, Legeak etxebizitza duina eta egokia ez dutenei berariaz aitortzen die, eskubide subjektibo gisa, etxebizitza bat legez modu iraunkorrean okupatzeko eskubidea, etxebizitza eskuratzeko diru-baliabiderik ez badute.
|
|
|
Zein da helburu nagusia?
Etxebizitza-merkatuaren gainean zuzenean eta zeharka jardutea herritar guztien bizitegi-egoera hobetzeko eta, bereziki, eragozpen handien duten pertsonek etxebizitza eskuratzeko aukerak handitzeko (horien artean daudela, besteak beste, gazteak, adinekoak, gizarte-egoera ahuleko taldeetan daudenak, utzarazpen-egoerek eragindakoak, pobrezia energetikoa pairatzen dutenak, genero-indarkeriaren biktima izandako emakumeak, etxegabeak eta abarrak).
|
|
Partaidetza, ezinbestekoa Planaren eraketarako
Prozesu partizipatiboaaren prestakuntzan etxebizitzaren arloan nahastuta dauden eragile publikoez eta pribatuez gain, beste eragile batzuek, sektoreko adituek, Udalek eta Eusko Jaurlaritzako Sailek ere esku hartu dute. Eragile eta erakunde horiek guztiek beste ikuspegi batzuk ekarri dituzte eta guztien artean lagundu dute datozen urteetarako Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza-politiken estrategia, jarduketa-ildoak eta lehentasunak diseinatzen.
Planak 2.300 pertsona baino gehiagoren iritzia jasotzen du
|
Herritarren ekarpenak Planera “Etxebizitza” Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren komunikaziorako eta herritarren partaidetzarako plataformaren bidez, 2.300 pertsona baino gehiagoren iritziak jasotzea baimendu duen herritarrei zuzendutako prozesu partizipatiboa jarri zen abian. |
|
|
Nola egituratzen da Plana, eta zer gai lantzen ditu?
Hurrengo gaiak proposatzen dituzten 6 ardatz estrategikoetan egituratzen da Gida Plana.:
- 1. Ardatza: Etxebizitza-parkea alokairuan bultzatzea
- 2. Ardatza: Babestutako etxebizitza parkearen kudeaketa eraginkorra
- 3. Ardatza: Esleipen-prozedurak eta sarbide-baldintzak ikuskatzea
- 4. Ardatza: Birgaitzea sustatzea. eskuragarritasun eta eraginkortasun energiakoa.
- 5. Ardatza: Etxebizitzen berrikuntzan aurrera egin, modelo ezberdinak ezarriz herritar gazteen eta kolektibo ezberdinen beharrei egokitzen direnak.
- 6 . Ardatza: Kolaborazio sareak. politika sektorialeko koordinazioa
140.250 ekintza 2018 eta 2020 bitartean
Etxebizitzaren planak, gai desberdinetan 140 mila ekintza baina gehiago landu nahi ditu, jarraian azaltzen den moduan:
2018-2020 ALDIRAKO PLANAREN HELBURUAK
Babes publikoko etxebizitzak
|
Bizitegi-lurzoruak
|
Etxebizitza eskubidea
|
- 2.950 alokairuko babes publikoko etxebizitza berri - 3.400 erosteko eta alokairuko babes publikoko etxebizitza berri
|
- Bizitegi-lurzoruak 2.000 etxebizitzetarako
|
- 7.000 familiak etxebizitza eskubidea onartuarekin
|
EPO/EPE jasotzen duten familiak
|
Programa zehatzak
|
Ikuskatutako etxebizitza babestuak
|
- 28.750 Etxebizitzaren Prestazio Osagarria/Etxebizitzaren Prestazio Ekonomikoa jasotzen duten familia
|
- Bizigune programarentzako erakarritako 6.400 etxebizitza
- ASAP programarentzako erakarritako 800 etxebizitza
|
- 28.500 Ikuskatutako etxebizitza babestu
|
Birgaitzea
|
Irisgarritasun unibertsala
|
Gaztelagun programa
|
- 55.530 birgaitze jarduna izan duten etxebizitza
|
- 420 Irisgarritasun unibertsal proiektu
|
- 4.500 gazte programaren onuradun
|
|
|
1.119 milioi euro, Planaren erabateko presupuestoa
|
- 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planeko Sendotutako Aurrekontua 1.119 milioi eurora igotzen da.
- Bere aldetik, EPO-EPE-ari buruzko zenbatekoa deskontatuz sendotutako aurrekontua 839 milioi euro da.
- Hain zuzen ere, EPO-EPEri dagokion zenbatekoa 280 milioi eurokoa da.
|
|
|
Planaren jarraipena eta ebaluaketa egiteko tresnak
Planaren balioetako bat, gardentasunarekin gobernatzea da, honek koherentziarekin, ekitate, eraginkortasun, efizientzia eta jasangarritasun oinarriekin garatzen ari diren politika publikoen parte hartzea eta ebaluazioa dakar. Planaren helburuak betetzen direla ziurtatzeko jarraipen eta ebaluaketa bat egingo da, eta emaitza eta ondorio hauek Urteroko ebaluaketa txostenen bidez eta Amaierako ebaluaketa txostenaren bidez azalduko dira.
|
|
|
|
|