7. zkia. -Ekaina - 2014 | eus | es
Hiri Solidaritatea.
Janari eta etxebizitza duinerako eskubidea
   

Etxebizitza sailburuordetzak EHUk antolatutako nazioarteko diziplina anitzeko kongresuan " Hiri Solidaritatea. Janari eta etxebizitza duinerako eskubidea", pasa den maiatzean. Bigarren zatian bizitegi-baliabideen ustiapenari buruzko gaia landu zen.

[ dokumentua ireki

 
 

Birgaitze-esperientziak: Hiri-apartzeria Katalunian

Etxebizitza Plan Zuzendaria 2013-2016 prestatzeko esparruan prozesu parte-hartzailea ireki zuen Etxebizitza Behatokiak. Prozesu horri esker jarduketa batzuk identifikatu dira, hasieran planifikatutakoen osagarriak. Horietako bat hiri-apartzeriari lotutako jarduketak EAEn aplikatzeko potentzialari buruzko azterketa egitea da.

 

Partikularren arteko akordioa da hiri-apartzeria, batik bat Katalunian bultzatu dena. Akordio horren bitartez, pertsona batek edo pertsona-talde batek (apartzeroa) bere jabetzakoa ez den etxebizitza bat edo lokal bat (gehienetan egoera txarrean eta hutsik dagoena) birgaitzeko konpromisoa hartzen du, etxebizitza edo lokal hori aldi batez erabiltzeren truke.

Kontratu-mota horren dohaina da jabearen (bere jabetzako etxebizitza birgaitzea behar duena) interesa eta etxebizitza bat behar eta alokairu libreko merkatuan arazo bereziak dituen pertsonaren interesa uztartzen dituela.

Kataluniako instituzioek ekimen berritzaile horren aldeko apustua egin duten arren, ezarpen-maila oso mugatua izan da onartutako proiektuei eta pertsona onuradun zuzenei dagokienez, topatu dituzten zailtasun anitzak direla eta.

Hiri-apartzeria: Kataluniako ereduaren esperientzia 

  Hiri-apartzeriari buruzko azterlanaren esparruan udaletako etxebizitza-arduradunei egindako elkarrizketak
 

Rosa Blasco Vilafranca del Penedéseko udaleko etxebizitza-bulegoko arduraduna

"Jabeek gisa horretako kontratuak aukeratzeko arazoak oinarrizko bi faktorerekin daude lotuta: etxebizitza horiek programan parte hartzeko moduan jartzeko berme eta pizgarrien premia, apartzeroek egin beharreko obren kalitatearen gaineko konfiantzarik eza, haiek, oro har, ez direlako eraikuntzako profesionalak edo gremioak."
(Elkarrizketara joan- BLOG)

 

 

Rosa Bonet de Promusa Sant Cugat del Valléseko udaleko oficina local d'habitage-ko arduraduna

"Etxebizitzaren Tokiko Bulegoak eta udalak hiri-apartzeriari publizitatea egin dioten arren, oraindik ez du fruiturik izan. … Etxebizitzari buruzko araudia funtsezko puntu kritikotzat jotzen da: etxebizitza batean bizitzen jartzeko, beste gauza batzuen artean, bizigarritasun-zedula behar da. Etxebizitza-mota horrek, seguruenik, ez dauka eta ez du lortu ahal izango zedula hori. Beraz, ezin da bertan bizi eta obrak egin aldi berean."
(Elkarrizketara joan- BLOG)

 

 

Etxebizitza soziala: ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-krisia gainditzeko tresna

Europar Batasuneko etxebizitza sozialari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Europar Parlamentuak 2013ko apirilean. Gaia garrantzitsua bada ere, oihartzun murritza izan du komunikabideetan.

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak txosten horren edukiaren balioespena sustatu eta etxebizitza sozialaren sektorearen garrantzia nabarmendu nahi du, bitarteko lagungarria baita Europar Batasunak bizi duen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-krisia gainditze aldera.

Europar parlamentuak proposatzen du, besteak beste: etxebizitza soziala sustatzea, gizarte- eta ekonomia-arloetan duen garrantziagatik, Europar Batasuneko ekintza-esparru bat zehaztea etxebizitza sozialaren arloan, inbertsio sozialen jarraipena egitea inbertsio sozialerako itun baten bidez, herritarren parte-hartzea bultzatzea, inbertsioa handitzea tokiko enplegua nahiz ekonomia berdea sustatzeko, pobreziari aurre egitea eta gizarteratzea nahiz gizarte-kohesioa sustatzea, eta pobrezia energetikoari aurre egitea.

Ikusteko dago zenbateraino hartuko dituzten aintzat estatu kideek eta Europako Batzordeak Europako Parlamentuaren gomendioak, lehentasunezko gastuak esleitzean.

Europar Batasuneko etxebizitza sozialari buruzko txostena (Europar Parlamentua)
Etxebizitza Behatokiaren balorazioak

   

Eraikinen birgaitzea, eraikuntza sektorearentzat irtenbidea

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egindako Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko azken azterketak agerian utzi du azken urteotan EAEn egiten ari diren eraikuntza-lanen tipologian eman den joera aldaketa.

2013ko azken hiruhilekoko datuen arabera, eraikinen birmoldaketa da besteengandik nagusitzen den jarduera.

2013ko laugarren hiruhilekoan emandako obra-lizentzien kopuruak aurreko hiruhilekoarekiko eta 2012ko hiruhileko berdinarekiko arinki gora egitearren, emandako obra-lizentzien beherazko joera mantendu da 2013an zehar. Urteko bilakaerari erreparatuta, emandako obra handiko lizentzien kopurua % 9,9 murriztu da, 2012an 2.380 izatetik 2013an 2.145 izatera pasatuz.


Guztira: 592 lizentzia
(2013ko azken hiruhilekoa)

Eraikuntza berria 93 (% 15,7)
Birgaikuntza 488 (% 82,4)
Eraispena 11 (% 1,9)

Lizentzien beherakada lotuta dago eraikuntza berrien joera negatiboarekin. Eraikuntzaren krisia askoz ere gehiago hauteman da eraikuntza berrietan: eraikuntza berrietarako lizentziek % 21,5 egin zuten behera 2012 eta 2013 urteen artean.

Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Txostena 2013

   
   

Etxebizitzari buruzko zifrak, laburrean.
2014ko lehenengo hiruhilekoa
Etxebizitza Hasiak eta Bukatuak

Higiezinen Erregistro-estatistika

Etxebizitza bukatuak: Etxebizitza babestu bukatuen kopurua 443 da. Araba nabarmentzen da 314 etxebizitzekin (BOE- Sailarekin kontzertatuak), Gipuzkoak 80 etxebizitza ditu eta Bizkaiak 49 (azken bi kasu horietan ekimen pribatukoak dira).

Etxebizitza hasiak: babes Ofizialeko 288 etxebizitza hasiak; Bizkaiak kopuru handiena biltzen du (% 73) eta gainerakoak Gipuzkoan kokatuta daude (% 27).

Salerosketak: Etxebizitzen salerosketen kopurua 2.878 izan da 2014ko lehenengo hiruhilekoan, % 32 etxebizitza berria eta % 68 etxebizitza erabilia.

Etxebizitzen batez besteko prezioa: Etxebizitzaren batez besteko prezioa 2.466 € da metro koadroko; kopuru hori pixka bat altuagoa da etxebizitza berriaren kasuan erabiliarekiko (2.562 € dagokio etxebizitza berriari eta 2.425 € etxebizitza erabiliari).

Etxebizitza eta lurzoruaren alorrean jarduketa babestuen finantziazioa. 2014ko 1. hiruhilekoa

Eskaintza inmobiliarioa

Aitortutako diru-laguntza: 3.191.206 euros, correspondientes a un total de 4.539 solicitudes.

Onetsitako maileguak: 10.931.135,35 euro, 166 maileguetarako (162 etxebizitzetara zuzenduak eta 4 lokaletara).

Gauzatutako maileguak: 6.963.174,70 euro, 126 maileguetarako (4 lokaletarako eta 122 etxebizitzetarako).

• 2014ko lehenengo hiruhilekoan 32.826 etxebizitza hauteman dira eskaintzan, % 93 salgai dauden etxebizitza dira eta gainerakoak alokairu sozialekoak/librekoak dira.

• Salgai dauden etxebizitzen kopuru handiena etxebizitza erabiliek osatzen dute (% 76), eta gainerakoa etxebizitza berriek hartzen dute (% 24).

 

Datozen argitalpenak

    • Etxebizitza-programako gastu kontsolidatuaren txostena
    • Enplegua eta birgaikuntza
    • Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailea 2010-2013 Ebaluazioa
 
 
(+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia