12. zkia. 2016eko Apirila - | eus | es
Apirilak 20: Etxebizitzako Behatokiak antolatutako jardunaldi berria, "EAEko etxebizitza legea: berrikuntzak eta aplikatzeko erronkak" gaiari eskainia.
   

Jardunaldiaren helburu nagusia, esparru arauemaile berriaren aurrean irekitzen diren abaguneak eta haren aplikaziotik ondorioztatutako erronkak aztertzea da. Lege berriaren irismenari eta edukiari buruz, eragindako eragile eta gizartea oro har informatzea eta sentsibilizatzea nahi du, eta bereziki, haren isurialde desberdinetan, legearen abiarazteari eta inplementazioari ekiten saiatuko da: soziala, ekonomikoa eta kudeaketakoa. Kontu honetan adituak diren pertsonek, hainbat ikuspegietatik Lege berri hori aplikatzeko, oinarrizko hainbat gakotan sakonduko dute.

Etxebizitza Euskal araudi eta politikaren analisiari buruz, Europako etxebizitzarako sarbideari buruz, Legearen inpaktu ekonomikoari buruz eta Etxebizitzarako sarbide eskubideari (Frantziaren esperientzia) buruz arituko da. Etxebizitzako Euskal Behatokiaren komunikazio plataforma berria aurkeztuko da. Entitate eta erakundeetako erabile askotarikoek parte hartuko duten eztabaida-mahai interesgarri batekin itxiko da jardunaldia.

Jardunaldia Bilboko itsasadarra itsas museoan izango da apirilaren 20an, 9.30etatik 17.00etara.
>> Izen-ematea

 
 
  BLOG
 

Euribor negatiboaren anabasa

 

Energia eraginkortasunak bizitzak salbatzen ditu

 

Etxebizitzaren lehiakortasunik gabeko gaurko errentagarritasuna

Energia-kontsumorik gabeko eraikinak: Aurreikusitako inpaktuak eta egoera

Europa 2020 Estrategiaren helburu nagusietako bat (enplegurako eta hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzailerako estrategia), energia baliabideen kontsumo eraginkorrari buruz ari da. Estatu kide desberdinek garatutako definizio eta EECN baldintzen aurrerapenen inguruko gogoeta batzuk eskaintzea da txosten horren helburua.

Horri buruz intereseko erreferentziak aurkezten ditu, Danimarkaren kasua besteak beste, energia-eraginkortasuneko kontuetan erreferentea, eta definizioa lantzen duen lehenengo Estatua. Baita Passivahus estandarraren irizpideak sartzen dira ere, Estatu Kide batzuen definizioen garapenerako erreferentzia gisa erabilia izan dena. Erreferentzia gisa, ia energia kontsumo gabeko eraikinen definizio lokal/eskualdekorako balio dezaketen proiektu batzuk garatu dira Euskadin. Adibidez, Birgaitzerako "Plan Renove" jarduerak diru laguntzak jasotzeko gai begiesten du eraikinen energia-eraginkortasunaren hobekuntza.

Euskadiko adibideak

  • Salburuako eraikuntza berriko 171 etxebizitza sozialen esperientzia.
  • Zaramagako etxebizitza bloke baten birgaitze proiektua.
  • Portugalete, BuildSmart Europako programa barruan etxebizitza sozialeko sustapenarekin.
[ info gehiago ]
 

Zer betetze maila du 2013-2016 Etxebizitza Plan Zuzendariak?

2013-2016 Etxebizitzaren Plan Zuzentzailea da etxebizitza-politiken plangintza estrategikoko tresna. Etxebitzitza Behatokiak "Etxebizitza politiken ebaluaziorako txostena 2014" argitaratu du berriki. Hortaz, Plan Zuzentzailea gauzatu den lehen bi urteetan zenbateraino bete den analizatzean zentratzen da.

Plan Zuzentzaileak 72 ekintza barne hartzen ditu, jarduteko 6 ardatz estrategikoren inguruan bilduta. Hurrengo taulak, Etxebizitza Plan Zuzentzailearen aginte-koadroaren betetze-maila eta helburu kuantitatiboak hartzen ditu barnean, lau talde nagusitan sailkatuz: etxebizitza berriak sustatzeko helburuak, birgaitzeko helburuak, lurzoruren alorreko helburuak eta etxebizitzaren alorreko beste jarduketekin lotutako helburuak.

Jarduketa Kopurua (etxebizitza kopurua)

2013-2016 guztizko helburua

2013-2014 metatua

Helburua

Egindakoak

Betetze-maila

Etxebizitza berriak sustatzeko jarduketak

Sustapen berriaren helburua guztira

8.000

3.600

3.613

100,4

Etxebizitzaren alorreko beste jarduketa batzuk

Bizigune programa

5.750

5.450

4.590

84,2

ASAP programa

2.330

630

115

18,3

Etxebizitzak erostea alokatzera zuzentzeko

650

50

0

0,0

Hutsik dauden etxebizitzak birgaitzea alokatzera zuzentzeko

650

50

0

0,0

Hiriguneak birgaitzeko eta berroneratzeko prozesuetan sortutako etxebizitza berriak

2.950

700

221

31,6

Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria

106.100

52.100

54.580

104,8

Birgaitzeko jarduketak

Birgaitzerako laguntzak

73.480

32.580

25.311

77,7

Lurzoruaren alorreko jarduketak

Lurzoruaren alorreko helburua guztira

3.000

1.500

465

31,0

Ebaluazioak gomendio batzuk ematen ditu modu laburrean:

A) Sailaren alokairu politikak:
  • Alokairuko etxebizitza babestuak eraikitzeko prozesuari bultzada berria ematea, horretarako aurrekontu baliabideek eta finantzaketak ahalbidetzen duten heinean.
  • Bitartekotza programei buruz gogoeta egitea eta haien dinamikak bultzatzea.
  • Alokairuko etxebizitzen parkearen gizarte eginkizuna bermatzea.
  • Etxebizitzaren gizarte eginkizuna bermatzea.
  • Saldu gabe dauden eraikitako etxebizitza babestuen stocka alokairura bideratzea.
 
B) Birgaitzeko jarduerak bultzatzea:
  • Eskatzaileei prozesu osoan laguntzea, adineko pertsonei batik bat yores.
  • Udalei laguntzak ematea etxebizitzaren gizarte eginkizuna bermatzera zuzendutako plan espezifikoak egin ditzaten, kontserbatzeko, birgaitzeko eta mantentzeko eginbeharrak betetzen ez diren kasuetan.
  • Egun dauden laguntzei buruzko informazioa hobetzea.
  • Laguntzak eskatzeko administrazio izapideak sinplifikatzeko modua analizatzea.
  • Eragileei jabekideen erkidegoen betebeharrei buruzko informazioa eta prestakuntza ematea.

[ info gehiago ]

2015, jarduera bizi eta askotariko urtea EBB-rako

2015ean Etxebizitzaren Euskal Behatokiak hainbat jarduera gauzatu ditu, profesionalek, erabakitzaile polikoek eta hiritarrek oro har etxebizitza kontuetan informazioa eta ezagutza modu sinplean eskura dezaten.

Euskadiko Etxebizitza Legearen onespena EBB-ren lana modu adieazgarrian eragin duen osagarria izan da, eta informazio eta ikerketa gehiago egitea eskatu du, programatu gabeko ekintzak eta jarduerak sortaraziz.

H2020 europar proiektuetan eta Goberu-dokumentu horizontaleetan parte hartzea oso atsegingarria izan da, besteak beste, Bidaia-gida: parte-hartzea, Gardentasunerako gida eta Pprozesu parte-hartzaileak ebaluatzeko eredua. Baita, aipatu behar da irismen eta eduki askotariko berrogei txosten eta ikerlan inguru egiteko egindako ahalegina, egungo gaiak aztertu dituztenak, besteak beste: alokairua sustatzeko politika fiskala, etxebizitza politikak Europan, kooperatibak eta etxebizitza babestuen promozioak, etab. Eta, halaber, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza kontuan gauzatutako jarduketen ebaluazioa eta hiritarrei eskainitako zerbitzuen analisia.

[ info gehiago ]

   
EAEko Jabe erkidegoen % 28,4ean berankortasuna dago kuoten ordainketan

Metatutako jabe ekidegoen guztizko zorra:
3,97 milioi euro

Finantza-erakundeei dagokien zorra:
402.739 euro

EAEko guztizko zorraren estimua:
41,1 milioi euro

Hau da Etxebizitza Behatokiko txostenak aurkezten digun errealitatea "Bankuen Berankortasuna Jabekideen Erkidegoetan. 2015 ".

2014an Jabekideen erkidegoen % 28,4an, jabeetako batek zorra mantentzen zuen erkidegoarekin, zein kuota arruntetan edo ez ohiko isurtzeetan.

Iturria: Finka-administratzaileak,  7.268 komunitate inguru

 

Lurraldeen arabera, Arabako erkidegoan ikus daiteke berankortasun maila handiagoa, % 41,6k jabe berankorra baitute. Ehuneko hori % 28ra jaisten da Bizkaian eta % 22ra Gipuzkoan. Balio horiek Bizkaian eta Gipuzkoan berankortasunaren adierazleen jaitsiera erakusten dute; Araban, aldiz, igoera adierazgarria ikusten da.

Jabeen erkidegoen % 6,3an erkidegoaren etxebizitza bat edo batzuen jabeak diren finantza-erakundeak daude. Finantza-erakundeen kasuan, berankortasuna guztizkoaren % 39,8ra igotzen da, aurreko urtearekiko % 31,6ko gehikuntza ekarriz.

Finka administratzaileek emandako informazioari erreparatuta, ikerketan parte hartzen duten jabe erkidegoen taldearen (7.268 erkidego) metatutako zorra igo egiten da 2014an, 3,97 milioi eurotara hain zuzen.

Finantza-erakundeei dagokien zorra 402.739 eurotan kokatzen zen, hau da, metatutako zorraren % 10,1. Banku-berankortasunaren pisua berankortasun osoarekiko % 10era igotzen da 2014an, 2013ko % 6arekiko. .

[ info gehiago ]

   
   

ZIFRAK
Etxebizitza hasiak eta bukatuak 2015eko 4. hiruhilekoa

Etxebizitza eta luzoruaren alorrean jarduketa babestuen finantziazioa. 2015eko 4. hiruhilekoa

1.925 Etxebizitza bukatuak
Etxebizitza babestu bukatuak 1.925 dira. Lurralde Historikoaren arabera, % 77 Bizkaiari dagokio eta gainerakoa, % 23, Gipuzkoari.

949 Etxebizitza hasiak
BOEko 949 etxebizitza hasiak EAEn, Bizkaiak (ia % 74) eta Gipuzkoak (% 24) pisu adierazgarria dutelarik.

Aitortutako diru-laguntza (datu metatuak): 16.793 eskaerak eta 14.649.695,37euro gordetako diru-laguntzan.

Onetsitako maileguak (datu metatuak): 290 mailegu eta 48.934.397 euro onetsiak.

• Gauzatutako maileguaks
(datu metatuak): 230 mailegu eta 45.033.050 euro gauzatuak.

Higiezinen eskaintza 2015eko 4. hiruhilekoa

Higiezinen Erregistro Estatistika. 2015eko 4. hiruhilekoa

Etxebizitza libre erabilia
Euskadin, etxebizitza libre erabiliaren batez besteko metro koadro erabilgarriaren prezioak, 2.922,9 euro, % 1,9ko murrizketa erakusten du urteko hirugarren hiruhilekoarekiko.

Etxebizitza libre erabiliaren batez besteko prezio osoa 246.000 eurotan kokatzen da Euskadin (% 0,7ko murrizketa azken hiruhilekoan).

Etxebizitza berria
Metro koadroko batez besteko prezioa 3.273,7 eurotan kokatzen da. Zifra horrek % 0,7ko murrizketa erakusten du aurreko hiruhilekoarekiko, eta 2015eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoen artean erregistratutako prezioen egonkortasunarekiko kontrastea erakusten du ere (% 0,0).

Etxebizitzen salerosketa kopurua EAEn 3.366 da; % 19,2 etxebizitza berriari dagokio (646), eta kopuru handiena etxebizitza erabiliari dagokio (2.720). Etxebizitzaren batez besteko prezioa (€/m2) 2.385 euro da (Espainiako batez besteko preziotik askoz ere gorago, 1,482 euro). Prezio hori pixka bat handiagoa da etxebizitza berriaren kasuan (2.603 euro) erabiliaren kasuan baino (2.350 euro). Emaitzen arabera, salerosketek ondorengo banaketa dute:

Berri librea: % 11,5
BOE berria: % 7,7
Erabilia libre: % 72,1
BOE erabilia: % 8,7

Eraikuntza eta Etxebizitza. 2015eko 4. hiruhilekoa

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalek guztira 650 lizentzia eman zituztela obra handietarako. Emaitza horiek 2015eko hirugarren hiruhilekoan erregistratu zirenak baino apalagoak dira, hau da, % 10,5eko jaitsiera.

Bizkaiari lizentzien % 51,4 dagokio (guztira 334), Gipuzkoari % 25,2 (164) Araba hirugarren tokian kokatzen da 152 lizentziekin.

Argi eta garbi nagusitzen dira birgaitzeko obretarako lizentziak. Zehazki, mota honetako lizentziek obra handien % 80,3 osatzen dute (522 lizentzia). % 17,2 eraikuntza berriko eraikinei dagokie eta % 2,5 eraisteei dagokie.

 

Hurrengo argitalpenak

  • 3/2015 Legeari buruzko txostena, Etxebizitzarena
  • Etxebizitza babestuen eraikuntza-kostuak 2012-2014
  • EITak: Panorama, bilakaera eta inpaktuak
  • Birgaitzeak jarduerarekiko eta enpleguarekiko duen inpaktua
eus | es 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana