Birgaitze-tailerra
Partaidetzarako gunea |
|
|
|
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordetzak lan-programa bati ekin dio, partaidetza-prozesu baten bitartez arakatzeko zer beharrizan sortu den Euskadin eraikinak birgaitzearen eta hiria eraberritu eta berroneratzearen alorrean, krisi ekonomikoa eta finantzaketa eskuratzeko arazoak ikusita. Prozesuari hasiera eman zaio birgaikuntzan zerikusirik duten eragile nagusien zuzeneko partaidetzarekin birgaitzeko laguntzei eta eremu andeatuen erregulazioari buruz egiten ari den araudi berrian,ekarpen eta hausnarketa guztiak ongi etorriak izango direlarik.
|
Helburu horrekin, bi hausnarketa-tailer antolatu dira, bata Gasteizen (ekainaren 16an) eta bestea Bilbon (ekainaren 23an). Guztira, 55 lagunek hartu dute parte. Erakunde hauetakoak ziren parte-hartzaileak: Birgaitzeko Hirigintza Sozietateetakoak, arkitekto-elkargoetakoak, aparejadore-elkargoetakoak, finka-administratzaile elkargoetakoak, Eusko Jaurlaritzako zenbait sailetakoak, eta Eraikune, SEA-UNECA eta Tecnaliakoak. Interes handiko balorazioak eta ekarpenak jasotzeko eta denen artean hausnarketari ekiteko balio izan dute tailerrek.
Horrez gain, beste bi gune bideratu dira partaidetza hori osatzeko asmoarekin:
- web http://etxebizitza.blog.euskadi.net
- gobernu Irekia web bitartez www.irekia.euskadi.eus
|
|
|
elkarrizketa
pedro rodriguez toyos |
Bidebi Basauri, S.L.-ko Zuzendari Kudeatzailea |
8/2013 Legeak, ekainaren 26koa, birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari eta -berrikuntzari buruzkoa, paradigma aldaketa dakar hiri-garapenaren kudeaketan; horrela, hiri-zabalguneko jarduketek protagonismoa galtzen dute aurretik dagoen eraikuntza eta urbanizazioa berreskuratzearen alde, lurralde berrien okupazioa dela medio. Guzti hori, logikoa denez, egungo higiezinen krisiaren zein ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-iraunkortasunerako printzipioen aplikazioaren ondorioa da.
[ elkarrizketa irakurri ] |
[...] Agertoki berri horretan, Udalek eta haien Birgaitzeko Hirigintza Sozietateek bere gain hartu behar dute hiri-ingurunearen berreskuratzea bultzatzeko, kontrolatzeko eta kudeatzeko erronka.[...] |
|
|