Aste honetan Behatokiko blogean
Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Zerbitzu Publikoari ematen zaion Nazio Batuen Saria (UNPSA) irabazi du Autonomia erkidegoek eta udalek mahai gainera atera dituzte ordaintzeke dituzten fakturak |
||
Berriak
Alokairuko etxebizitzak neurrizko prezioetan bideratzeko Bitartekaritza Programa berria
Eusko Jaurlaritzak abian jarriko duen programa berri honen helburua zera da: etxebizitzak alokatu nahi dituzten jabe eta urtean 7.000 eta 39.000 euro bitarteko diru sarrera dituzten pertsona interesdunen artean bitarteko izatea. Udalerriaren arabera 400 eta 650 euro bitarteko errenta ordaindu beharko da gehienez. Etxebizitza Sailak jabeei bermatu egingo die errenta kobratuko dutela, defentsa juridikoa izango dutela eta kalteak konponduko zaizkiela, kontingentzia horiek estaliko dituzten aseguru polizak kontratatuz. Berme horien trukean Eusko Jaurlaritzak alokairuen gehieneko prezioak finkatuko ditu, eta merkatu librekoak baino errenta txikiago eta lehiakorragoak izango dira. Horrela, euren inguruabar sozioekonomikoengatik merkatu libretik kanpo geratzen diren etxebizitza-eskatzaileek alokairuko etxebizitza eskuratzeko aukera gehiago izango dute. |
|
|
Azalera eskubidean eraikitako etxebizitzen lurzoruaren erosketari buruzko txostena: 1.900 pertsona baino gehiagok etxebizitzaren jabetza osoa eskuratu dute
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak ekimen berria jarri zuen abian 2010ean; horren arabera, azalera eskubidean eraikitako elementu baten jabe ziren pertsonei lurzoruaren jabetza eskuratzeko aukera eskaintzen zitzaien. Ekimen horren eremuan, 21.653 pertsonek lurzoruaren (14.401 erosle potentzialak 2010ean eta 7.252 2011an) eta baita elementu ezberdinen (etxebizitzak -% 77-, etxebizitza batera lotuta ez dauden garajeak -% 16-, lokalak -% 6- eta etxebizitzara lotuta ez dauden trastelekuak -% 1-). jabetza eskuratzeko aukera eduki dute ateratako bi deialdietan. Txostenak jasotzen duenez, azkenik 2.949 salerosketak gauzatu dira, eta, zehazki, 1.918 etxebizitzen salerosketak izan dira. Horrelako eragiketa batek helburu bikoitza betetzen du: alde batetik, jabeek ez diote aurre egin behar etorkizunean etxebizitza galtzeko arriskuari, eta, bestetik, baliabide ekonomikoak lortzen dira alokairuko etxebizitza berriak finantzatzeko. |
|
|
EAEko etxebizitza babestuaren esleipenaren ekitate-azterketa 2011an
Etxebizitza babestuaren esleipenaren ekitate-azterketak ahalbidetzen du etxebizitza babestuen biztanleria eskatzailearen ezaugarriak eta horrelako etxebizitzen esleipendun izan diren pertsonen ezaugarriak alderatzea. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako azterketa honek, .bi ikuspuntutatik egin da: ekitate horizontala eta ekitate bertikala. Lurralde-ikuspegitik (ekitate horizontala), ikerketak erakuste du etxebizitza babestuaren esleipena ez dela proportzionalki euskal familien lurralde-banaketaren arabera egiten, ez eta eskari babestuak Lurralde historiko bakoitzean duen pisuaren arabera ere. Beraz, emaitzek erakusten dute etxebizitza babestu baten esleipendun izan diren biztanleen % 51 Araban bizi zirela % 24 Bizkaian eta % 24 Gipuzkoan. Ekitate bertikalari dagokionez, hau da, sarrera-mailarekin erlazionatutako ekitateari dagokionez, eskura dauden azken datuek erakusten dutenez, 2011an etxebizitza babestuaren biztanleria eskatzaileak (19.151 euro) eta biztanleria esleipendunak (19.236 euro) dituzten sarrera-mailak oso antzekoak dira. Ondorioz, aurreko ekitaldiak ekitate bertikalean emaitza hobeagoak lortu ditu etxebizitza babestuaren esleipenari dagokionez, aurreko urteekin alderatuz. |
|
|
Intereseko bestelako argitalpenak
Etxebizitzaren prezioen bilakaerak 2011ko 4. hiruhilekoan azken hiruhilekoetan erregistratutako joera jarraitzen du. Eraikuntza berriko etxebizitza libreen kasuan, salmentan dauden etxebizitzen batez besteko prezioa 3.770 €/m2koa izan da, azken hamabi hilabeteetan % 2,8ko uzkurdura metatuz. |
Babes publikoko 4.456 etxebizitza eraikitzen hasi da 2011n, eta, modu horretara, 2010-2013 Etxebizitza eta Hiri EraberritzekoPlan Zuzendariaren helburuak bete ditu. Amaitutako etxebizitza babesturen eraikuntza kopurua 5.523 da eta 2010an erregistratutakoaren geroztik lortutako maximo historikoa da. |
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak EAEn birgaitze-jarduerak laguntzeko eman dituen diru-laguntzen guztizko bolumena 15,8 milioi eurora iritsi zen 2011n. Laguntza horiei esker, 16.333 etxebizitza birgaitu dira. |
Eskaintza inmobiliarioaren txostena. 2011ko 4. hiruhilekoa | Babes Publikoko Etxebizitzen Eraikuntzaren Ebaluazioa | Birgaiketaren ebaluazioa 2011 |
Intereseko loturak
Datozen jarduerak eta argitalpenak
- Etxebide-ren ebaluazioa. Eskatzaileei inkesta 2011
- Eraikuntza sektoreko txostena 2011
- Jarduketa babestuen finantziazioa 2011ko 1. hiruhilekoa