Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
  4.  
  5. Administrazioa
  6.  
  7. Behatokiaren ekintzak

Etxebizitza Politiken graduondokoa

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak hizlari hartuko du parte Etxebizitza Politiken graduondokoan

 

Kataluniako Col-legi d´Arquitectes eskolaren Etxebizitza Politiken graduondokoaren bidez, etxebizitza politiketan teknikari aditua izateko ezagutza teoriko eta praktikoak jaso ahal izango dira. Graduondokoaren bost moduluetan zehar, politikak lantzeko fase guztiak aztertuko dira, plangintzatik ebaluaziora, baita parte hartzen duten beste eragile batzuk eta finantzaketa-metodoak ere. Profesional, teknikari eta Administrazio Publikoko eta/edo Hirugarren Sektoreko arduradunei ez ezik, arkitektura eta hirigintzaren eremuko unibertsitateko ikasleei ere badago zuzenduta. Horietaz gain, etxebizitzarekin lotutako bestelako diziplinetako pertsonei ere badago zuzenduta, hala nola geografia, soziologia, ekonomia, zuzenbide edo zientzia politikoaren arlokoei.

Etxebizitzako Behatokia “etxebizitzaren politika publikoen plangintza” izeneko 1. moduluan eta “etxebizitzaren arloko berrikuntza, ikerketa eta ezagutza” izeneko 5. moduluan da ponentea.

Graduondokoa 2019/03/12tik 2019/07/18ra arte izango da, Bartzelonako Escola Sert COAC eskolan.

Programa (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Txostena (PDF, 18 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Hasiera data - Amaiera data:
-
Carrer dels Arcs, 1 5ª Planta, 08002 Barcelona
BarcelonaBarcelona (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Escola Sert COAC
  • logo
Rss bidezko harpidetza: 
Euskadi, auzolana