Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa

Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartzea, autonomia-erkidegoan arlo garrantzitsu horri buruz egin den lehendabiziko araua dena, mugarri garrantzitsua da gizarte eskubideetan sakontzeko. Berrikuntza nagusia, zalantzarik gabe, etxebizitza bat legez eta modu egonkorrean okupatzeko eskubide subjektiboa esplizituki aitortu izana da.

Eskubide hori izango dute etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikorik ez dutenek.

Halaber, babes publikoko etxebizitza-parkea eta zuzkidura-bizitokiak ez direnez aski behar horri aurre egiteko, Legeak eskubide hori modu subsidiarioan gauzatzeko aukera eskaintzen du, prestazio ekonomiko publiko bat jasotzeko aukeraren bitartez, prestazio horren onuradunek merkatu babestuaz kanpoko errentamendua ordain ahal izan dezaten.

Euskadi, auzolana