Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Babes publikoko etxebizitzen kontratuei oniritzia ematea.

Zer da babes ofizialeko etxebizitzaren kontratuari oniritzia ematea?

Kontratuei oniritzia ematea honako hauek arautzen dute: Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 25. artikuluak eta Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 37. artikuluak..

Oniritzia ematearen xedea da egiaztatzea ezen babes publikoko kalifikazioa duten sustapen publikoko etxebizitzak zein haien eranskinak eta lokal edo higiezinak –zuzenbidean onargarri den edozein tituluren bidez– lehenengo edo ondorengo aldietan eskualdatzeko edo erabiltzen lagatzeko egintzak eta kontratuak legearen araberakoak direla, honako alderdi hauei erreparatuz:

  • Eskuratzaileek edo okupatzaileek betetzen dituztela eskuratu edo okupatzeko baldintza orokorrak.
  • Kontratuek badituztela nahitaez ezarri beharreko klausulak eta zehazten dutela kalifikazioaren iraupena eta modalitatea.

Ez da oniritzirik ematen egiaztatzen denean eskuratzaileek edo errentariek ez dituztela betetzen babespeko etxebizitza bat eskuratzeko eskatzen diren baldintzak.

Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzek 3 hilabeteko epea izango dute oniritzia ematen duten ala ez jakinarazteko. Oniritzi-eskaria erregistroan sartu den egunetik hasiko da zenbatzen epe hori. Epe horren barruan ez badute jakinarazpenik egin, oniritzia eman dutela joko da, administrazioaren isiltasunagatik.

Notarioek, eskritura publikoak egin aurretik, egiaztatuko dute kontratuek oniritzia jaso dutela, eta erregistratzaileek uko egingo diote inskribatzeari, oniritzia jaso dutela frogatzen ez bada. Biek etxebizitza-gaietako lurralde-ordezkaritzari jakinaraziko diote kontratuak ez duela oniritzirik jaso.

Kontratuei oniritzia ematearen aplikazio-eremua

Etxebizitza-gaietako lurralde-ordezkaritzen aldez aurreko oniritzia beharko da egintza hauetarako:

  1. "Inter vivos" edo "mortis causa" eskualdatzea babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko kalifikazio urbanistikoa duten lursail, partzela edo orubeen jabetza edo azalera-eskubidea, edo horien gaineko eskubide errealak eratzea, hipotekaren kasuan izan ezik.
  2. "Inter vivos" edo "mortis causa" eskualdatzea babes publikoko etxebizitzaren nahiz eranskin edo lokal kalifikatuen jabetza edo azalera-eskubidea, edo horien gaineko eskubide errealak eratzea, hipotekaren kasuan izan ezik.
  3. Babes publikoko etxebizitzak zein atxikitako eranskinak –zuzenbidean onargarri den edozein tituluren bidez– erabiltzen lagatzeko egintzak.
  4. Sozietateen, ondasun-erkidegoen edo nortasun juridikorik gabeko bestelako erakundeen akzioak, partaidetzak edo kuotak eskualdatzea, gutxienez aktiboen % 50 sustapen bereko babes publikoko etxebizitzek osatzen badute.

Jabe partikularrak errentatzaile dituzten errentamendu-kontratuei tratamendu berezia emango zaie. Jabetzan edota azalera-eskubidean esleitutako babes ofizialeko etxebizitzen titularrek errentan edo prekarioan laga ditzakete aipatu higiezinok, betiere, dagokion lurralde-ordezkariak horretarako baimena eman badu espresuki. Errentamendu-kontratuak ezin izango du 5 urte baino gehiago iraun. Bestetik, errentamendu-kontratua egiteko baimena emango da baldin eta etxebizitzan ez bizitzeko aldi baterako arrazoirik bada, eta etxebizitzaren titularra, titularraren ezkontidea, edota era horretako afektibitate-harremana izanik titularrarekin bizi den pertsona ez badira beste etxebizitza baten jabe. Babes ofizialeko etxebizitza batean ez bizitzea eta hura errentan ematea justifika dezaketen aldi baterako arrazoi dira:

  1. aldi baterako lan-arrazoiak (gutxienez urtebete, eta gehienez ere 5 urte).
  2. aldi baterako osasun-arrazoiak (gutxienez urtebete, eta gehienez ere 5 urte).
  3. senitartekoren batekiko mendekotasuna (gutxienez urtebete, eta gehienez ere 5 urte).
  4. arestian aipatutakoen antzerako beste edozer arrazoik, denbora-muga berberetan.

Nork aurkeztu behar du kontratua, oniritzia eman diezaioten?

Eskualdatzeen edota salerosketen kasuan, etxebizitza eskualdatzen duenak edota azalera-eskubidea edo beste edozer eskubide erreal (hipotekaren eskubide erreala izan ezik) eratzen duen jabeak aurkeztu beharko du kontratua, oniritzia eman diezaioten.

Errentamendu-kontratuen kasuan, babes ofizialeko etxebizitza errentan ematen duenak aurkeztu behar du kontratua, oniritzia eman diezaioten. 

Agiri hauek aurkeztu behar dira oniritzi-eskaerarekin eta behar bezala betetako inprimaki ofizialarekin batera: "mortis causa" eskualdatzearen kasuan, jaraunspena onartzeko eskrituraren zirriborroa, jaraunsle guztiek sinatua, edo onarpen hori jasota uzten duen idazki bat, jaraunsle guztiek sinatua. Agiri horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kalifikatutako etxebizitza, eranskin edo lokala, eta jaraunsle bakoitzari dagokion titulartasun-portzentajea, lagapena jasota gera dadin Babes Publikoko Etxebizitzen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroan. "Inter vivos" eskualdatzearen kasuan, berriz, kontratu pribatua aurkeztu behar da, ezarritako prezioa Etxebizitzaren Legearen 27. artikuluak eta lege hori garatzeko arauek ezarritakoarekin bat datorrela egiaztatzeko.

Adi

Babes ofizialeko etxebizitzak eta horiei atxikitako eranskinak eskualdatzeko nahiz horiek errentan emateko kontratuei oniritzia emateari buruzko informazioa eman dugu orrialde honetan, ez besterik. Hortaz, kasuan kasu aplikatu behar diren arauetan xedatutakoa bete beharko da espedienteak izapidetzeko orduan.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen salerosketa-kontratuak: lehen eskualdatzeak

Eskabide-orria

Salerosketa-kontratuaren oniritzia (lehen eskualdatzeak) (PDF, 136 KB)

Araudi aplikagarria

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Oniritzia emateko eskabide-orriari honako dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

  • Kontratu pribatuaren hiru ale.
  • Eskuratzaileen NANaren kopia.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotearen ziurtagiria.
  • Eskuratzaileen egoera zibilaren egiaztagiria:
    • Dagokion Erregistro Zibilak / Bake Epaitegiak emandako hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, edo, hala badagokio, bizi- eta egoera-agiria.
    • Senar-emazteen edo alargunen kasuan, Familia Liburuaren kopia.
    • Dibortziatuen edo bananduen kasuan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
    • Izatezko bikoteen kasuan, Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko ebazpenaren kopia.
  • Eskuratzaileen PFEZaren aitorpenaren kopia.
  • Horrez gain, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak jasotzen badira (pentsioak, salbuetsitako errentak, zergarik gabeko dietak eta abar), horien ziurtagiria.
  • Aitortzeko betebeharra izan ezean:
    • Aurkezteko nahitaezkotasunik eza egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.
    • Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emana.
  • Hala badagokio, kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztien dokumentu bidezko justifikazioa:
    • 10T.
    • Langabezia.
    • Pentsioak.
  • Foru Ogasunak eskuratzaileen hiri-ondasunen titulartasunari buruz emandako ziurtagiria.

Eskuratzeko baldintzak

  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza-premia

Etxebizitza-premia izatea, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritakoari jarraiki.

  • Erroldatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea (etorkizuneko titularretako bat gutxienez).

  • Diru-sarrerak

Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko den 2011ko irailaren 14ko Aginduan salerosketa-erregimenerako ezarritako gehieneko eta gutxieneko urteko diru-sarrera haztatuak izatea.

Diru-sarreren % 90 lan-etekinetatik eta/edo jarduera ekonomiko, profesional eta artistikoen eta/edo beken etekinetatik lortu beharko da.

Ezkonduta edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonen kasuan, bi bikotekideek izenpetu beharko dute kontratua.

Diru-sarreren mugak erosketetan

Babes ofizialeko etxebizitzak erosketa-erregimenean eskuratzeko urteko diru-sarrera haztatuen gutxieneko eta gehieneko mugak honako hauek dira:

Etxebizitza motaGutxieneko diru-sarrerak

Gehieneko diru-sarrerak

Erregimen berezikoak9.000 €25.000 €
Erregimen orokorrekoak9.000 €39.000 €
Tasatu autonomikoak12.000 €50.000 €

Diru-sarrera konputagarriak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin behar duten pertsonentzat eta, egin behar izan gabe ere, egin dutenentzat, honako hauek konputatuko dira: dagokion PFEZaren aitorpenaren edo aitorpenen zerga-oinarria (oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria), lan-etekinei aplikatutako hobariak eta, hala badagokio, egon litezkeen zergarik gabeko errentak.

Errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, honako diru-sarrerak konputatuko dira:

  • Lan-etekinen eta langabezia-prestazioen kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 95.
  • Pentsioen, langabezia-sorospenen, zergarik gabeko dieten eta administrazio publikoen gizarteratze-politiken ondoriozko errenten kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 100.

Diru-sarreren aldi konputagarria

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondorengo honako data hauen aurreko zergaldia:

  • Etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera emango dion Aginduaren argitalpen-data, esleitzeko prozedura administrazio publiko bati dagokionean.
  • Behin-behineko kalifikazioaren data, esleipena etxebizitzen sustatzaileak egin behar duenean. Etxebizitzen behin betiko kalifikaziotik urtebete igaro bada, salerosketa-kontratua oniritzia jasotzeko zer datatan aurkeztu den hartuko da kontuan.

Diru-sarreren haztapena

Haztatu beharreko elementuak:

  • Diru-sarrerak, arestian adierazitakoari jarraiki.
  • Bizilekua etxebizitzan finkatuko duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
  • Diru-sarreren gutxienez % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena honako formula honen arabera egingo da: DH = DK x N x A, era honetara ulertuta:

  • DH: diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
  • DK: diru-sarrera konputagarriak.
  • N: haztapen-koefizientea, bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera.
  • A: haztapen-koefizientea, gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera.

N eta A haztapen-koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharrekoak, honako hauek izango dira:

NKOEFIZIENTEAAKOEFIZIENTEA
1 kide1,001 hartzaile1,00
2 kide0,952 hartzaile0,90
3 kide0,903 hartzaile edo gehiago0,85
4 kide0,85  
5 kide0,75  
6 kide0,65  
7 kide0,55  
7 baino gehiago0,50  

Kontratuan nahitaez jaso beharreko datuak

  • Erosleen eta saltzaileen datuak, NAN zenbakiak, bizilekuak eta, hala badagokio, jakinarazpenetarako helbideak adierazita. Horrez gain, erosleen egoera zibila zehaztu beharko da, eta, senar-emazteen edo izatezko bikoteen kasuan, erregimen ekonomikoa.
  • Etxebizitzaren eraikuntzaren espediente-zenbakia, eta haren azalera eta deskribapena.
  • Jabetza-titulua eta inskripzio-datuak.
  • Karga-egoera.
  • Etxebizitzaren eta atxikitako elementu erantsien prezioa.
  • Ordaintzeko epeak eta baldintzak.
  • Baldintza suntsiarazleak eta/edo etengarriak.
  • Kontratua Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erosteko duen lehentasun-eskubidea baliatzearen ondorioetarako jakinarazpen fede-emailetzat hartuko den esanbidezko aipamena (103/1997 Dekretua, maiatzaren 6koa, 94. zenbakiko EHAA, 1997ko maiatzaren 20an argitaratua).

Nahitaez agertu beharreko klausulak

Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa-kontratuetan nahitaez agertu beharreko klausulak (lehen eskualdatzeak):

  • Erosketaren xede den etxebizitza horrek babes publikoko etxebizitzen erregimenaren ondorio diren debeku eta mugak bete behar ditu, eta erabilera-baldintzak behin betiko kalifikazioan adierazitakoak izango dira eta salmentaren prezioek ezin izango dituzte ezarritako mugak gainditu.
  • Saltzailea beharturik dago etxebizitzaren giltzak hiru hilabeteko gehienezko epean ematera, behin betiko kalifikazioa ematen den egunetik edo kontratua egiten den egunetik –hori gerokoa balitz– kontatzen hasita, non eta Ordezkaritzak epe hori luzatzen ez duen.
  • Eroslea beharturik dago etxebizitza hori okupatzera sei hilabeteko gehienezko epean giltzak eman zaizkionetik kontatzen hasita, hori ez egiteko arrazoi justuren bat egon ezean.
  • Saltzailea beharturik dago eskuratzaile esku kontratu bat jartzera, Ordezkaritzak behar bezala bisatua
  • Erosleak etxebizitza horretan izango du bere ohiko etxebizitza iraunkorra sei hilabeteko epean, eta hori egiaztatzeko dagokion udal-ziurtagiria aurkeztu beharko du Lurralde Ordezkaritzan, eta halaber, konpromisoa hartzen du etxebizitza horretan bere ohiko etxebizitza iraunkorra finkatzeko.
  • Etxebizitza hori ohiko bizileku iraunkorrerako ez erabiltzeak normalean okupatu gabe edukiz, edo bigarren bizileku izateko edo baimendu gabeko beste xede batzuetarako erabiltzeak, egindako legehauste larri horri dagozkion diru-zigorrez gain, interes sozialarengatik etxebizitzaren desjabetzea eragin dezake.
  • Saltzailea beharturik dago salerosketaren kontratu pribatua eskritura publikoan jasotzera, hiru hilabeteko epean, etxebizitzaren behin betiko kalifikazioaren edo kontratuaren –hura gerokoa balitz– egunetik kontatzen hasita, epe hori Ordezkaritzak luzatu ezea.
  • Obra berriaren adierazpenari eta zatiketa horizontalari buruzko gastuak, baita hipoteka-mailegua eratu eta zatitzeari dagozkionak ere, edonola ere, etxebizitzaren sustatzailearen kontura izango dira.
  • Erosleak kontratua amaiaraztea eskatu ahal izango du, etxebizitzaren behin betiko kalifikazioa ezesten baldin bada.
  • Etxebizitzaren eskualdatzea ekainaren 18ko 3/2015 Legearen preskripzioen eta hura garatzen duten xedapenen menpe dago, erosteko lehentasun-eskubideari buruz.
  • Hitzarmenaren sinatzaileek berariaz onartuko dute 39/2008 dekretuko hamabostgarren artikuluan finkatutako esleipen-prozedura. Azkenean esleipendun suertatzen ez den pertsonari dagokionez, hitzarmen hori zuzenbide osoz ebatziko da.
  • Ekainaren 18ko 3/2015 Legearen babes publikoko erregimenaren ondorio diren gainerako debekuak eta mugak, eta haiek garatzen dituzten gainerako xedapenak bete beharko dira.

Ordainketa geroratuarekin eta jabari-erreserbarekin egindako salerosketa-kontratuak

Kontratu-modalitate honetan, aurreko ataletan adierazitako nahitaezko datu eta klausulez gain, honako alderdi hauei buruzko estipulazioak jaso beharko dira:

  • Prezioaren zati geroratua.
  • Ordaintzeko modua eta epea edo epeak.
  • Geroratzeei aplikatu beharreko interes-tasa.
  • Epe bakoitzeko zenbatekoa.
  • Kitapen aurreratuak egiteko edo geroratutako zatia erabat kitatzeko baldintzak.
  • Ordaintzeko egutegia ez betetzearen ondorioak.
  • Saltzailearen aldeko jabari-erreserbaren inguruko ituna.
  • Kontratua eskritura publikoan jasotzeko eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko ituna.

Garrantzitsua

Kontratuan nahitaezko datuak jaso ezean, ez da oniritzia emango.

Saltzailearen zein eroslearen jakinarazpenetarako helbideak eguneratuta egon behar du.

Legea, ekainaren 18koa, EtxebizitzarenaBabes Ofizialeko Etxebizitzen salerosketa-kontratuak: bigarren eskualdatzeak eta ondorengoak

Eskabide-orria

Salerosketa-kontratuaren oniritzia (bigarren eskualdatzeak eta ondorengoak) (PDF, 80 KB)

Araudi aplikagarria

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Oniritzia eskatzeko inprimakiari honako dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

  • Kontratu pribatuaren hiru ale.
  • Eskuratzaileen NANaren kopia.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotearen egiaztagiria.
  • Eskuratzaileen egoera zibilaren egiaztagiria:
    • Dagokion Erregistro Zibilak / Bake Epaitegiak emandako hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, edo, hala badagokio, bizi- eta egoera-agiria.
    • Senar-emazteen edo alargunen kasuan, Familia Liburuaren kopia.
    • Dibortziatuen edo bananduen kasuan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
    • Izatezko bikoteen kasuan, Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko ebazpenaren kopia.
  • Eskuratzaileen PFEZaren aitorpenaren kopia.
  • Horrez gain, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak jasotzen badira (pentsioak, salbuetsitako errentak, zergarik gabeko dietak eta abar), horien ziurtagiria.
  • Aitortzeko betebeharra izan ezean:
    • Foru Ogasunaren ziurtagiria, aurkeztu beharrik eza egiaztatuko duena.
    • Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emana.
  • Hala badagokio, kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztien dokumentu bidezko justifikazioa:
    • 10T.
    • Langabezia.
    • Pentsioak.
  • Foru Ogasunak emandako ziurtagiria, eskuratzaileen hiri-ondasunen titulartasunari buruzkoa.
  • Etxebizitza eskuratzeko finantza-laguntzak eskatu nahi izanez gero, eskabide-orria, eskuratzaile guztiek sinatua

Jabekideen arteko salerosketa-kontratuen eta trukatzeen kasuan, honako dokumentazio hau baino ez da aurkeztu behar:

  • Kontratu pribatuaren hiru ale.
  • Eskuratzaileen NANen fotokopia.

Eskuratzeko baldintzak

  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza-premia

Etxebizitza-premia izatea, 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritakoari jarraiki. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko agindua da hori.

  • Erroldatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea (etorkizuneko titularretako bat gutxienez).

  • Diru-sarrerak

Salerosketa-erregimenerako ezarritako gehieneko eta gutxieneko urteko diru-sarrera haztatuak izatea. 2011ko irailaren 14ko Aginduak ezarri ditu horiek, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatu baititu.

Diru-sarreren % 90 lan-etekinetatik eta/edo jarduera ekonomiko, profesional eta artistikoen eta/edo beken etekinetatik lortu beharko da.

Ezkonduta edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonen kasuan, bi bikotekideek izenpetu beharko dute kontratua.

Diru-sarreren mugak erosketetan

Babes ofizialeko etxebizitzak erosketa-erregimenean eskuratzeko urteko diru-sarrera haztatuen gutxieneko eta gehieneko mugak honako hauek dira:

Etxebizitza mota Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak
Erregimen berezikoak 9.000 € 25.000 €
Erregimen orokorrekoak 9.000 € 39.000 €
Tasatu autonomikoak 12.000 € 50.000 €

Diru-sarrera konputagarriak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin behar duten pertsonentzat eta, egin behar izan gabe ere, egin dutenentzat, honako hauek konputatuko dira: dagokion PFEZaren aitorpenaren edo aitorpenen zerga-oinarria (oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria), lan-etekinei aplikatutako hobariak eta, hala badagokio, egon litezkeen zergarik gabeko errentak.

Errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, honako diru-sarrerak konputatuko dira:

  • Lan-etekinen eta langabezia-prestazioen kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 95.
  • Pentsioen, langabezia-sorospenen, zergarik gabeko dieten eta administrazio publikoen gizarteratze-politiken ondoriozko errenten kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 100.

Diru-sarreren aldi konputagarria

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondorengo zergaldia, honako data hauen aurrekoa:

  • Etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera emango dion Aginduaren argitalpen-data, esleitzeko prozedura administrazio publiko bati dagokionean.
  • Behin-behineko kalifikazioaren data, esleipena etxebizitzen sustatzaileak egin behar duenean. Etxebizitzen behin betiko kalifikaziotik urtebete igaro bada, salerosketa-kontratua oniritzia jasotzeko zer datatan aurkeztu den hartuko da kontuan.

Diru-sarreren haztapena

Haztatu beharreko elementuak:

  • Diru-sarrerak, arestian adierazitakoari jarraiki.
  • Etxebizitza bizilekutzat hartuko duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
  • Diru-sarreren gutxienez % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena honako formula honen arabera egingo da: DH = DK x N x A, era honetara ulertuta:

  • DH: diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
  • DK: Diru-sarrera konputagarriak.
  • N: haztapen-koefizientea, bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera.
  • A: haztapen-koefizientea, gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera.
  • N eta A haztapen-koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharrekoak, honako hauek izango dira:
N KOEFIZIENTEA A KOEFIZIENTEA
1 kide 1,00 1 hartzaile 1,00
2 kide 0,95 2 hartzaile 0,90
3 kide 0,90 3 hartzaile edo gehiago 0,85
4 kide 0,85    
5 kide 0,75    
6 kide 0,65    
7 kide 0,55    
7 baino gehiago 0,50    

Kontratuan nahitaez jaso beharreko datuak

  • Erosleen eta saltzaileen datuak, NAN zenbakiak, bizilekuak eta, hala badagokio, jakinarazpenetarako helbideak adierazita. Horrez gain, erosleen egoera zibila zehaztu beharko da, eta, senar-emazteen edo izatezko bikoteen kasuan, erregimen ekonomikoa.
  • Etxebizitzaren eraikuntzaren espediente-zenbakia, eta etxebizitzaren azalera eta deskribapena.
  • Saltzaileen aldeko jabetza-titulua eta inskripzio-datuak.
  • Karga-egoera.
  • Etxebizitzaren eta atxikitako eranskinen prezioa.
  • Ordaintzeko epeak eta baldintzak.
  • Baldintza suntsiarazleak eta/edo etengarriak.
  • Beren-beregi aipatu beharko da hau: kontratua Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erosteko duen lehentasun-eskubidea baliatzearen ondorioetarako jakinarazpen fede-emailetzat hartuko dela (Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. EHAA, 119ZK, 2015eko ekainaren 26a).

Nahitaez agertu beharreko klausulak

Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa-kontratuetan nahitaez agertu beharreko klausulak (bigarren eskualdatzeak eta ondorengoak):

  • Erosketaren xede den etxebizitza horrek babes publikoko etxebizitzen erregimenaren ondorio diren debeku eta mugak bete behar ditu, eta erabilera-baldintzak behin betiko kalifikazioan adierazitakoak izango dira eta salmentaren prezioek ezin izango dituzte ezarritako mugak gainditu.
  • Saltzailea beharturik dago etxebizitzaren giltzak hiru hilabeteko gehienezko epean ematera, kontratua egiten den egunetik kontatzen hasita, non eta Ordezkaritzak epe hori luzatzen ez duen.
  • Eroslea beharturik dago etxebizitza hori okupatzera sei hilabeteko gehienezko epean giltzak eman zaizkionetik kontatzen hasita, hori ez egiteko arrazoi justuren bat egon ezean.
  • Saltzailea beharturik dago eskuratzaile esku kontratu bat jartzera, Ordezkaritzak behar bezala bisatua.
  • Erosleak etxebizitza horretan izango du bere ohiko etxebizitza iraunkorra sei hilabeteko epean, eta hori egiaztatzeko dagokion udal-ziurtagiria aurkeztu beharko du Lurralde Ordezkaritzan, eta halaber, konpromisoa hartzen du etxebizitza hori bere ohiko etxebizitza iraunkorra izateko.
  • Etxebizitza hori ohiko bizileku iraunkorrerako ez erabiltzeak normalean okupatu gabe edukiz, edo bigarren bizileku izateko edo baimendu gabeko beste xede batzuetarako erabiltzeak, egindako legehauste larri horri dagozkion diru-zigorrez gain, interes sozialarengatik etxebizitzaren desjabetzea eragin dezake.
  • Etxebizitzaren eskualdatzea ekainaren 18ko 3/2015 Legearen preskripzioen eta hura garatzen duten xedapenen menpe dago, erosteko lehentasun-eskubideari buruz.
  • Hitzarmenaren sinatzaileek berariaz onartuko dute 39/2008 dekretuko hamabostgarren artikuluan finkatutako esleipen-prozedura. Azkenean esleipendun suertatzen ez den pertsonari dagokionez, hitzarmen hori zuzenbide osoz ebatziko da.
  • Ekainaren 18ko 3/2015 Legearen babes publikoko erregimenaren ondorio diren gainerako debekuak eta mugak, eta haiek garatzen dituzten gainerako xedapenak bete beharko dira.

Ordainketa geroratua eta jabari-erreserba duten salerosketa-kontratuak

Kontratu-modalitate honetan, aurreko ataletan adierazitako nahitaezko datu eta klausulez gain, honako alderdi hauei buruzko estipulazioak jaso beharko dira:

  • Prezioaren zati geroratua.
  • Ordaintzeko modua eta epea edo epeak.
  • Geroratzeei aplikatu beharreko interes-tasa.
  • Epe bakoitzeko zenbatekoa.
  • Kitapen aurreratuak egiteko edo geroratutako zatia erabat kitatzeko baldintzak.
  • Ordaintzeko egutegia ez betetzearen ondorioak.
  • Saltzailearen aldeko jabari-erreserbaren inguruko ituna.
  • Kontratua eskritura publikoan jasotzeko eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko ituna.

Garrantzitsua

Kontratuan nahitaezko datuak jaso ezean, ez da oniritzia emango.

Saltzailearen zein eroslearen jakinarazpenetarako helbideak eguneratuta egon behar du.

Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza bat alokatzeko eskakizunak

Kontrato eredua

Babes publikoko etxebizitzaren errentamendu kontratua (DOC, 109KB)

Zein da aplikatu beharreko araudia?

Eskabidea

Erregimen orokorreko etxebizitzak alokatzeko kontratuei oniritzia ematea (PDF, 75KB)

Zein da aplikatu beharreko araudia?

Zer dokumentu aurkeztu behar dira?

Oniritzia eskatzeko orriarekin batera, honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

  • Kontratu pribatuaren hiru ale.
  • Errentarien nortasun-agirien kopia.
  • Errentariak Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldaturik dauden egiaztagiria.
  • Errentarien egoera zibilaren egiaztagiria.
    • Dagokion bake-epaitegi edo erregistro zibileko hitzez-hitzezko jaiotza-agiria edo, bestela, bizi- eta egoera-agiria.
    • Ezkonduek eta alargunek, familia-liburuaren kopia.
    • Dibortziatuek eta bananduek, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
    • Izatezko bikoteetako kideek, Izatezko Bikoteen Erregistroan izena emateko ebazpenaren kopia.
  • Errentarien PFEZaren aitorpenaren kopia.
  • Ordaindutakoaren araberakoa ez den sariren bat kobratzen dutenek, sariaren (pentsioaren, errenta salbuetsien, zergetatik salbuetsitako ordainen…) egiaztagiria.
  • Aitorpena egiteko betebeharrik ez dutenek,
    • Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko betebeharrik ez dutela egiaztatzeko egindako agiria;
    • Gizarte Segurantzak lan-bizitzari buruz egindako agiria.
  • Azalpen guztiengatiko diru-sarrera gordin guztien egiaztagiriak:
    • 10T.
    • Langabezia.
    • Pentsioak.
  • Foru Ogasunak errentarien hiri-ondasunen titulartasunari buruz egindako egiaztagiria.

Zein dira etxebizitza bat eskuratzeko eskakizunak?

  • Adinduna izatea edo emantzipatu izana.
  • Etxebizitza bat behar izatea

Etxebizitza bat behar izatea 2012ko urriaren 15eko Aginduaren, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoaren, arabera.

  • Kontratuaren titular izatea

Ezkondu egin diren edo Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman duten bikoteetan, bi bikotekideek sinatu behar dute kontratua.

  • Erroldatuta egotea

Titular izango direnetako bat gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldaturik egotea.

  • Diru-sarrera jakin batzuk izatea

3.000 eta 39.000 euro arteko urteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.

Zer diru-sarrera hartuko dira kontuan?

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar dutenei eta aurkeztu behar izan ez arren aurkeztu egiten dutenei dagokienez, dagozkion aitorpenetako zerga-oinarriak (orokorra eta aurrezkiena) hartuko dira kontuan, baita laneko irabaziei aplikatutako hobariak eta errenta salbuetsiak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez dutenei dagokienez, berriz, honako diru-sarrerak hartuko dira kontuan:

  • Laneko irabaziengatiko eta langabezia-sariengatiko diru-sarrera gordinen % 95.
  • Pentsioengatiko, langabezia-sariengatiko, zergetatik salbuetsitako dietengatiko eta administrazio publikoen gizarteratze-errentengatiko diru-sarrera gordinen % 100.

Noizko diru-sarrerak hartuko dira kontuan?

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko epea amaitu ondoko eta etxebizitza alokatzeko kontratu pribatua sinatu edo kontratua oniritzia eskatzeko aurkeztu aurre-aurreko zerga-urteko diru-sarrerak. Kontratua oniritzia eskatzeko aurkeztu aurre-aurreko zerga-urteko diru-sarrerak hartzen badira kontuan, interesdunak eskatzen badu, azken hiru zerga-ekitaldietako batez bestekoa hartuko da kontuan.

Nola haztatuko dira diru-sarrerak?

Honakoak hartuko dira kontuan diru-sarrerak haztatzeko:

  • Diru-sarrerak, arestian adierazitakoarekin bat.
  • Etxebizitzan biziko den bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
  • Gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

Diru-sarrerak honako formula honen arabera haztatuko dira: DH = KD x N x A. Honela ulertu behar da formula:

  • DH da diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
  • KD dira kontuan hartu beharreko diru-sarrerak.
  • N da bizikidetza-unitateko kide kopuruaren araberako haztapen-koefizientea.
  • A da gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren araberako haztapen-koefizientea.
  • Honako hauek dira urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharreko N eta A haztapen-koefizienteak:
N KOEFIZIENTEA A KOEFIZIENTEA
Kide 1 1,00 Kide 1 1,00
2 kide 0,95 2 kide 0,90
3 kide 0,90 3 kide edo gehiago 0,85
4 kide 0,85    
5 kide 0,75    
6 kide 0,65    
7 kide 0,55    
7 kide baino gehiago 0,50    

Zein da erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza bat alokatzeko urteko gehieneko errenta?

Hasiera batean, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza bat alokatzeko urteko gehieneko errenta da etxebizitzak eta haiei atxikitako eranskinak saltzeko gehieneko prezioaren ehuneko bat. Ehunekoa zehazteko, etxebizitza alokatzen duen bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak hartuko dira kontuan, honako taularen arabera:

Bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak Azalera-eskubideko etxebizitza Jabetza osoko etxebizitza
3.000 eta 15.000 euro arteko diru-sarrerak % 2,50 % 2,27
15.001 eta 21.000 euro arteko diru-sarrerak % 3,20 % 2,91
21.001 eta 25.100 euro arteko diru-sarrerak % 4,00 % 3,64
25.101 eta 30.000 euro arteko diru-sarrerak % 4,70 % 4,27
30.001 eta 35.000 euro arteko diru-sarrerak % 5,20 % 4,73
35.000 eurotik gorako diru-sarrerak % 5,70 % 5,18

Nola berrikusiko da urteko errenta?

Etxebizitza alokatzeko kontratua edo haren luzapenak indarrean dauden bitartean –luzapenak bost urtekoak izan daitezke gehienez ere–, zenbat aldatzen den Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumoko prezioen indizea, hainbat eguneratuko da urteko errenta. Errenta eguneratzeko, urte arteko azken indize ofiziala hartuko da kontuan.

Nahitaez agertu beharreko klausulak

Babes publikoko etxebizitzen errentamendu-kontratuetan txertatu beharreko nahitaezko klausulak:

  • Transakzioaren xede den etxebizitza ekainaren 18ko 3/2015 Legean eta hori garatzen duten gainerako xedapenetan ezarritako babes publikoko etxebizitzen erregimenaren ondoriozko debekuei eta mugei lotuta dago, eta, horren ondorioz, erabilera-baldintzak behin betiko kalifikazioan adierazitakoak izango dira, eta errenta-prezioek ezin izango dituzte ezarritako mugak gainditu.
  • Errentatzailea behartuta dago kontratuaren ale bat (Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Lurralde Ordezkaritzak behar bezala ikus-onetsia) errentariaren esku jartzera.
  • Errentatzailea behartuta dago etxebizitzaren giltzak hiru hilabeteko gehieneko epean ematera, kontratuaren egunetik aurrera kontatzen hasita.
  • Errentatzaileak konpromisoa hartu behar du etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzeko, eta sei hilabeteko epean okupatzeko, kontratuaren egunetik aurrera kontatzen hasita.
  • Etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa ez erabiltzeak, normalean okupatu gabe edukitzeak edo bigarren bizileku izateko edo baimendu gabeko beste xede batzuetarako erabiltzeak egindako arau-hauste larri horri dagozkion diru-zigorrak ezartzea eragingo du nahitaez.

Erregimen Bereziko Babes Ofizialeko Etxebizitzen errentamendu-kontratuak

Eskabide-orria

Errentamendu-kontratuaren oniritzia (erregimen berezia) (PDF, 75KB)

Araubide aplikagarria

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Oniritzia eskatzeko inprimakiari honako dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

  • Kontratu pribatuaren hiru ale.
  • Errentarien NANaren kopia.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotearen egiaztagiria.
  • Errentarien egoera zibilaren egiaztagiria:
    • Jaiotza-ziurtagiri hitzez hitzekoa, dagokion Erregistro Zibilak/Bake Epaitegiak emana, edo, hala bada, bizi- eta egoera-agiria.
    • Senar-emazteen edo alargunen kasuan, Familia Liburuaren kopia.
    • Dibortziatuen edo bananduen kasuan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
    • Izatezko bikoteen kasuan, Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzio-ebazpenaren kopia.
  • Errentatzaileen PFEZaren aitorpenaren kopia.
  • Horrez gain, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak jasotzen badira (pentsioak, salbuetsitako errentak, kargaren salbuespena duten dietak...), horien ziurtagiria.
  • Aitortzeko betebeharra izan ezean:
    • Foru Ogasunaren ziurtagiria, aurkeztu beharrik eza egiaztatuko duena.
    • Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emana.
  • Hala badagokio, kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztien dokumentu bidezko justifikazioa.
    • 10T.
    • Langabezia.
    • Pentsioak
  • Foru Ogasunak emandako ziurtagiria, errentarien hiri-ondasunen titulartasunari buruzkoa.

Etxebizitza eskuratzeko baldintzak

  • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza-premia

Etxebizitza-premia izatea, 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritakoari jarraiki. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko agindua da hori.

  • Kontratuaren titularrak

Ezkonduta edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dauden errentarien kasuan, bi bikotekideek izenpetu beharko dute errentamendu-kontratua.

  • Erroldatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea (etorkizuneko titularretako bat gutxienez).

  • Diru-sarrerak

Urteko diru-sarrera haztatu hauek egiaztatzea: 3.000 € edo hortik gorakoak eta 25.000 € edo hortik beherakoak.

Diru-sarrera konputagarriak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin behar duten pertsonentzat eta, egin behar izan gabe ere, egin dutenentzat, honako hauek konputatuko dira: dagokion PFEZaren aitorpenaren edo aitorpenen zerga-oinarria (oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria), lan-etekinei aplikatutako hobariak eta, hala badagokio, egon litezkeen zergarik gabeko errentak.

Errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, honako diru-sarrerak konputatuko dira:

  • Lan-etekinen eta langabezia-prestazioen kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 95.
  • Pentsioen, langabezia-sorospenen, zergarik gabeko dieten eta administrazio publikoen gizarteratze-politiken ondoriozko errenten kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 100.

Diru-sarreren aldi konputagarria

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondorengo zergaldia, honako data hauen aurrekoa: errentamendu-kontratu pribatuaren sinaduraren data edo, hala dagokionean, kontratua oniritzia jasotzeko aurkeztu zen data. Azken kasu horretan, interesdunak hala eskatuta, azken hiru zerga-ekitaldien batez bestekoa hartuko da kontuan.

Diru-sarreren haztapena

Haztatu beharreko elementuak:

  • Diru-sarrerak, arestian adierazitakoari jarraiki.
  • Etxebizitza bizilekutzat hartuko duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
  • Diru-sarreren gutxienez % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena honako formula honen arabera egingo da: DH = DK x N x A, era honetara ulertuta:

  • DH: Diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
  • DK: Diru-sarrera konputagarriak.
  • N: haztapen-koefizientea, bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren araberakoa.
  • A: haztapen-koefizientea, gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren araberakoa.
  • N eta A haztapen-koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharrekoak, honako hauek izango dira:
NKOEFIZIENTEAAKOEFIZIENTEA
1 kide1,001 hartzaile 1,00
2 kide0,952 hartzaile0,90
3 kide0,903 hartzaile edo gehiago:0,85
4 kide0,85  
5 kide0,75  
6 kide0,65  
7 kide0,55  
7 baino gehiago 0,50  

Urteko gehieneko errenta: erregimen bereziko BOE

Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzei aplikagarri zaien urteko gehieneko errenta, hasierakoa, aipatu etxebizitzen eta horiei atxikitako eranskinen gehieneko salmenta prezioaren portzentaje bat izango da, zeina bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarreren arabera zehaztuko baita, hurrengo taularen arabera:

Babes Ofizialeko EtxebizitzakSustapen pribatua Sustapen publikoa
 Bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak Etxebizitza, azalera-eskubidean Etxebizitza, jabetza osoanEtxebizitza, azalera-eskubidean Etxebizitza, jabetza osoan
 3.000 €-ra arteko diru-sarrerak  % 1,88 % 1,71   % 2,50  % 2,27
 3.001 €-tik- 9.000 €-ra arteko diru-sarrerak  % 2,63 % 2,39  % 3,50  % 3,18
 9.001 €-tik- 15.000 €-ra arteko diru-sarrerak  % 3,40 % 3,08  % 4,50  % 4,09
 15.001 €-tik- 18.000 €-ra arteko diru-sarrerak  % 3,91 % 3,56  % 5,20  % 4,73
 18.001 €-tik- 22.000 €-ra arteko diru-sarrerak  % 4,50 % 4,10    % 6,00  % 5,45
 22.001 €-tik- 25.000 €-ra arteko diru-sarrerak % 5,45 % 4,96  % 7,25

  % 6,60 

Urteko errentaren errebisioa

Errentamendu-kontratuak iraun bitartean edo luzapenetan (bost urtera arte), urteko errenta automatikoki eguneratuko da, Kontsumorako Prezioen Indizeak Euskadin izandako portzentaje-aldaketaren arabera, hain zuzen ere. Errenta urtero eguneratzeko, urte batetik besterako azken indizea erabiliko da, eguneratzearen urteko sortzapen-unean ofizialki eskuragarri dagoena alegia.

Nahitaez agertu beharreko klausulak

Babes publikoko etxebizitzen errentamendu-kontratuetan txertatu beharreko nahitaezko klausulak:

  • Transakzioaren xede den etxebizitza ekainaren 18ko 3/2015 Legean eta hori garatzen duten gainerako xedapenetan ezarritako babes publikoko etxebizitzen erregimenaren ondoriozko debekuei eta mugei lotuta dago, eta, horren ondorioz, erabilera-baldintzak behin betiko kalifikazioan adierazitakoak izango dira, eta errenta-prezioek ezin izango dituzte ezarritako mugak gainditu.
  • Errentatzailea behartuta dago kontratuaren ale bat (Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Lurralde Ordezkaritzak behar bezala ikus-onetsia) errentariaren esku jartzera.
  • Errentatzailea behartuta dago etxebizitzaren giltzak hiru hilabeteko gehieneko epean ematera, kontratuaren egunetik aurrera kontatzen hasita.
  • Errentatzaileak konpromisoa hartu behar du etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzeko, eta sei hilabeteko epean okupatzeko, kontratuaren egunetik aurrera kontatzen hasita.
  • Etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa ez erabiltzeak, normalean okupatu gabe edukitzeak edo bigarren bizileku izateko edo baimendu gabeko beste xede batzuetarako erabiltzeak egindako arau-hauste larri horri dagozkion diru-zigorrak ezartzea eragingo du nahitaez.

Eskabide-orria

Errentamendu-kontratuaren oniritzia (erregimen berezia) (PDF, 75KB)

Babes ofizialeko etxebizitzak erosteko aukera izanik alokatzeko kontratuak

Eskabidea

Etxebizitzak erosteko aukera izanik alokatzeko kontratuei oniritzia ematea (PDF, 136KB)

Zein da aplikatu beharreko araudia?

Zer dokumentu aurkeztu behar dira?

Oniritzia eskatzeko orriarekin batera, honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

  • Kontratu pribatuaren hiru ale.
  • Errentarien nortasun-agirien kopia.
  • Errentariak Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldaturik dauden egiaztagiria.
  • Errentarien egoera zibilaren egiaztagiria.
    • Dagokion bake-epaitegi edo erregistro zibileko hitzez-hitzezko jaiotza-agiria edo, bestela, bizi- eta egoera-agiria.
    • Ezkonduek eta alargunek, familia-liburuaren kopia.
    • Dibortziatuek eta bananduek, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
    • Izatezko bikoteetako kideek, Izatezko Bikoteen Erregistroan izena emateko ebazpenaren kopia.
  • Errentarien PFEZaren aitorpenaren kopia.
  • Ordaindutakoaren araberakoa ez den sariren bat kobratzen dutenek, sariaren (pentsioaren, errenta salbuetsien, zergetatik salbuetsitako ordainen…) egiaztagiria.
  • Aitorpena egiteko betebeharrik ez dutenek,
    • Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko betebeharrik ez dutela egiaztatzeko egindako agiria;
    • Gizarte Segurantzak lan-bizitzari buruz egindako agiria.
  • Azalpen guztiengatiko diru-sarrera gordin guztien egiaztagiriak:
    • 10T.
    • Langabezia.
    • Pentsioak.
  • Foru Ogasunak errentarien hiri-ondasunen titulartasunari buruz egindako egiaztagiria.

Zein dira etxebizitza bat eskuratzeko eskakizunak?

  • Adinduna izatea edo emantzipatu izana.
  • Etxebizitza bat behar izatea.

Etxebizitza bat behar izatea 2012ko urriaren 15eko Aginduaren, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoaren, arabera.

  • Erroldatuta egotea.

Titular izango direnetako bat gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldaturik egotea.

  • Diru-sarrera jakin batzuk izatea.

2011ko irailaren 14ko Aginduak, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko denak, etxebizitza bat erosteko erregimenerako ezartzen dituen mugen arteko urteko diru-sarrera haztatuak izatea.

Diru-sarreren % 90ek laneko irabaziak edo/eta jarduera ekonomiko, profesional edo artistikoetako irabaziak edo/eta bekak izan behar dute.

Ezkondu egin diren edo Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman duten bikoteetan, bi bikotekideek sinatu behar dute kontratua.

Zein dira etxebizitza bat erosteko gutxieneko eta gehieneko mugak?

Honakoak dira babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko urteko diru-sarrera haztatuen gutxieneko eta gehieneko mugak:

Etxebizitza mota Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak
Erregimen berezikoa 9.000 € 25.000 €
Erregimen orokorrekoa 9.000 € 39.000 €
Tasatu autonomikoa 12.000 € 50.000 €

Zer diru-sarrera hartuko dira kontuan?

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar dutenei eta aurkeztu behar izan ez arren aurkeztu egiten dutenei dagokienez, dagozkion aitorpenetako zerga-oinarriak (orokorra eta aurrezpenarena) hartuko dira kontuan, baita laneko irabaziei aplikatutako hobariak eta errenta salbuetsiak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez dutenei dagokienez, berriz, honako diru-sarrerak hartuko dira kontuan:

  • Laneko irabaziengatiko eta langabezia-sariengatiko diru-sarrera gordinen % 95.
  • Pentsioengatiko, langabezia-sariengatiko, zergetatik salbuetsitako dietengatiko eta administrazio publikoen gizarteratze-errentengatiko diru-sarrera gordinen % 100.

Noizko diru-sarrerak hartuko dira kontuan?

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko epea amaitu ondoko eta honako daten aurre-aurreko zergaldiko diru-sarrerak:

  • Etxebizitzak administrazio publiko batek esleitzen baditu, etxebizitzak esleitzeko prozedura hasteko agindua argitaratzeko data.
  • Etxebizitzak sustatzaileak esleitzen baditu, etxebizitzak behin-behinean kalifikatzeko data. Etxebizitzak behin betiko kalifikatu eta urtebete igarotzen bada, salerosketa-kontratua oniritzia eskatzeko aurkezteko data.

Nola haztatuko dira diru-sarrerak?

Honakoak hartuko dira kontuan diru-sarrerak haztatzeko:

  • Diru-sarrerak, arestian adierazitakoarekin bat.
  • Etxebizitzan biziko den bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
  • Gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.

Diru-sarrerak honako formula honen arabera haztatuko dira: DH = KD x N x A. Honela ulertu behar da formula:

  • DH da diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
  • KD dira kontuan hartu beharreko diru-sarrerak.
  • N da bizikidetza-unitateko kide kopuruaren araberako haztapen-koefizientea.
  • A da gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren araberako haztapen-koefizientea.

Honako hauek dira urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharreko N eta A haztapen-koefizienteak:

N KOEFIZIENTEA A KOEFIZIENTEA
Kide 1 1,00 Kide 1 1,00
2 kide 0,95 2 kide 0,90
3 kide 0,90 3 kide edo gehiago 0,85
4 kide

0,85

   
5 kide

0,75

   
6 kide 0,65    

7 kide

0,55    
7 kide baino gehiago 0,50    

Zer ezaugarri dituzte etxebizitzak erosteko aukera izanik alokatzeko kontratuek?

Etxebizitza alokatzeko kontratu-eredu honek bost urteko epea ematen du etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzeko; errentariek ez badute bost urteko epean erabiltzen, eskubidea iraungi egingo da.

Ildo horretan, etxebizitza alokatzeko kontratuak bost urte iraun behar du gutxienez, hori baita etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzeko finkatutako epea.

Aplikatu beharreko araudiak xedatzen dituenez gain, etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzea ere bada kontratua iraungitzeko arrazoia.

Alderdiek erabakitzen badute, ordain bat finka dezakete sustatzaileak errentariei etxebizitza erosteko eskubidea emateko. Ordainaren zenbatekoa ezin da izan babes ofizialeko etxebizitza eta hari atxikitako eranskinak saltzeko gehieneko prezioaren % 4tik gorakoa. Ordaina etxebizitza saltzeko preziotik kenduko da, bere osotasunean.

Erosteko aukera izanik alokatzeko kalifikatutako etxebizitzak saltzeko gehieneko prezioak dira etxebizitzen jabetza osoa edo azalera-eskubidea eskualdatzeko behin-behineko kalifikazioak adierazten dituenak.

Guztiz debekatuta dago etxebizitzak saltzeko prezioaren kontura ordainketarik egitea. Hala ere, baldin eta etxebizitzak behin betiko kalifikatu aurretik sustatzaileak eta errentariek salerosketa-kontratu bat egiten badute eta kontratuak konturako aurrerakinak sortzen baditu, aurrerakinak etxebizitza saltzeko preziotik kendu behar dira, bere osotasunean.

Errentariek etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzen badute, ordaintzen dituzten errenten honako ehunekoak etxebizitza saltzeko preziotik kendu behar dira, prezioaren zati bat ordaintzeko aurrerakinak baitira:

  • Etxebizitza erosteko eskubidea lehen urtean erabiltzen badute, % 70 gutxienez.
  • Etxebizitza erosteko eskubidea bigarren urtean erabiltzen badute, % 65 gutxienez.
  • Etxebizitza erosteko eskubidea hirugarren urtean erabiltzen badute, % 60 gutxienez.
  • Etxebizitza erosteko eskubidea laugarren urtean erabiltzen badute, % 55 gutxienez.
  • Etxebizitza erosteko eskubidea bosgarren urtean erabiltzen badute, % 50 gutxienez.

Zer datu adierazi behar dira ezinbestean etxebizitzak erosteko aukera izanik alokatzeko kontratuetan?

Erosleen eta saltzaileen datuak: nortasun-agirien zenbakia, etxeko helbidea eta jakinarazpenak bidaltzeko helbidea. Gainera, honakoak zehaztu behar dira: erosleen egoera zibila eta, ezkonduta badaude edo izatezko bikotea badira, araubide ekonomikoa.

  • Etxebizitza eraikitzeko espedientearen zenbakia eta etxebizitzaren azalera eta deskripzioa.
  • Jabetza-titulua eta inskripzio-datuak.
  • Kargen egoera.
  • Alokairuaren iraupena eta etxebizitza alokatzeko kontratua iraungitzeko arrazoiak.
  • Etxebizitza alokatzeko errenta eta errentaren eguneratzea.
  • Sustatzaileak etxebizitza erosteko eskubidea emateko ordaina.
  • Etxebizitza erosteko eskubidearen iraupena.
  • Etxebizitza saltzeko prezioa eta prezioaren zati bat ordaintzeko aurrerakinengatiko kenkariak.
  • Kontratuak etxebizitza erosteko ematen duen eskubidea iraungi arte, sustatzailearen berariazko betebeharra etxebizitza ez eskualdatzeko eta zergapetzeko eta etxebizitzaren gaineko beste eskubiderik ez emateko.
  • Errentarien berariazko betebeharra etxebizitza erosteko eskubidea hirugarrenei ez lagatzeko.
  • Kontratua eskritura publiko bihurtzeko eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko berariazko ituna.
  • Maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin bat –1997ko maiatzaren 20ko EHAAn argitaratu zen, 94. zenbakian–, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitza lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzearen ondorioetarako, kontratua Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea jakinarazpen fede-emailea den berariazko adierazpena.

Zer beste gai hartu behar dira kontuan?

Etxebizitza erosteko eskubidea erabiltzea erabakitzen duten errentariek honakoak hartu behar dituzte kontuan:

  • Errentariek babes ofizialeko etxebizitzen erregimenaren ondoriozko debeku eta mugak bete behar dituzte. Etxebizitza erabiltzeko baldintzak behin betiko kalifikazioak adierazten dituenak dira, eta etxebizitza saltzeko prezioek ezin dituzte gainditu ezarritako mugak.
  • Etxebizitza ohiko bizileku iraunkorretarako erabiltzen ez bada eta normalean hutsik edukitzen bada edo bigarren bizilekutarako edo baimendu gabeko beste helburu batzuetarako erabiltzen bada, oso arau-hauste larri bati dagozkion diru-zigorrak ezartzeaz gain, etxebizitza desjabetu daiteke, interes soziala dela medio.
  • Obra berria deklaratzeko eta etxebizitza horizontalean zatitzeko gastuak eta hipoteka-kreditua eratzeko eta banatzeko gastuak etxebizitzaren sustatzaileak ordaindu behar ditu betiere.
  • Etxebizitzaren eskualdaketa ekainaren 18ko 3/2015 Legearen preskripzioen eta hura garatzen duten xedapenen menpe dago..
  • Gainera, 31/1978 Legegintzako Errege Dekretuko babes ofizialeko erregimenaren ondoriozko gainerako debekuak eta mugak eta haiek garatzeko gainerako xedapenak bete behar dira.

Garrantzitsua

Kontratuak ez baditu adierazten nahitaez adierazi beharreko datuak, ez da emango oniritzia.

Jakinarazpenak bidaltzeko helbideak eguneratuta egon behar du: bai saltzailearenak, bai eroslearenak.

Eskabidea

Etxebizitzak erosteko aukera izanik alokatzeko kontratuei oniritzia ematea (PDF, 136KB)

Azken aldaketako data: 2017/04/27
Euskadi, auzolana