Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza alorrean EAE-ko laguntzen programak

  1. EAE-ko laguntzen xedapen orokorrak.

Salmentarako erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko laguntzak

  • Salmentarako erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea, sustapen berriaren bitartez zein birgaitzearen bitartez.
  • Mailegu kualifikatua:
    • Gehieneko zenbatekoa: gehieneko prezioaren %80 etxebizitza-salmentan, salmenta-prezioaren %60 lotutako eranskinetan eta lotu gabeko eranskinen prezioaren %30.
    • Amortizazio-epea: 20 urte, 4 urte gehigarriko aukerako gabealdiarekin.
    • Interes-tasa: gutxienekoa: (E + %2,25); gehienekoa: (E + %4,00).
  • Obra-ziurtagirien banku-deskontua:
    • Maileguaren gehieneko diru-kopuru berbera eta 4 urteko iraupena gehienez.
    • Eraikuntza-obra amaitzean hipoteka-mailegua sinatzea.
  • Sustapen itundu edo hitzarturako diru-laguntzak (Etxebizitza horien xedeak gutxienez %25 bildu beharko du alokairu sozialeko erregimenean edo erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako gehieneko errentaren %75eko errenta-muga).
    • Urbanizazio-kostuak: kostuen %100.
    • Laguntza teknikoko kostuak: guztizko kostuaren %100 (eraikuntza- eta urbanizazio-proiektua idaztea, obraren zuzendaritza eta ikuskaritza).
    • Bi kontzeptuek 3.000 euroko muga dute etxebizitza bakoitzeko (5.500 euro etxebizitza bakoitzeko Birgaitze Integratuko Eremuetan).

Babes ofizialeko etxebizitza erosteko laguntzak

  • Baldintzak: babes ofizialeko etxebizitzaren onuradun izateko bete beharreko baldintza guztiak bete beharko dira, bizilekuari buruzkoa izan ezik.
  • Finantziazio kualifikatua, pertsona fisikoek ohiko bizileku iraunkorrerako etxebizitza bakar bat eskuratzeko aukera izan dezaten.
  • Mailegu kualifikatua:
    • Eskuratzaileari zuzenean eman ahal izango zaio, edo bestela sustatzailearentzako mailegu kualifikatuaren hipoteka-kargaren ordainketan subrogatuta.
    • Gehieneko zenbatekoa (%80): etxebizitzaren eta lotutako eranskinen salmenta-prezioa (eta lotu gabeko eranskinen prezioaren %30).
    • Amortizazio-epea: 20, 25, 30 edo 35 urte (aukerako gabealdiko 3 urteak barne).
    • Interes-tasa: finantziazioa, salmenta-prezioaren ≤%80: gutxienekoa (E + %1,25); gehienekoa (E + %2,25).

Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erosteko laguntzak

  • Baldintzak: Etxebizitzak babes ofizialeko etxebizitza izateko kalifikazio iraunkorra eskatu behar da.
  • Finantziazio kualifikatua azalera-eskubideko babes ofizialeko etxebizitzen pertsona fisiko titularrek lurzoruaren jabetza eskuratzeko.
  • Mailegu kualifikatua:
    • Gehieneko zenbatekoa: lurzoruaren jabetzaren salmenta-prezioa gehi salerosketa gauzatu eta Jabetza Erregistroan erregistratzeko beharrezkoak diren zerga nahiz gastuen %100.
    • Amortizazio-epea: 30 urtekoa. Interes-tasa: babes ofizialeko etxebizitzaren erosketari aplikatzen zaiona, abenduaren 22ko 628/2009 Dekretuak, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoak, 2.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
    • Mailegua formalizatzeko unean, azalera-eskubidean eraikitako babes ofizialeko etxebizitzaren gaineko bermea pertsonala izango da eta/edo hipoteka-bermea izango da.

Etxebizitza libre erabilia erosteko laguntzak

  • Etxebizitza libre erabilia erosteko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, betiere Aginduaren I. Eranskineko udalerrietan edo Birgaitze Integratuko Eremuetan (BIE) eta Eremu Narriatuetan (ikus Aginduaren II. Eranskina) badago etxebizitza.
  • Baldintzak: babes ofizialeko etxebizitzaren onuradun izateko ezarritako betekizun guztiak bete beharko dira. Zehaztapenak: 1) gutxienez urtean 3.000 euroko eta gehienez 33.000 euroko diru-sarrerak edukitzea; eta 2) Babes ofizialeko etxebizitzak lortu ahal izateko, kontuan hartuko dira aparteko egoerak. Inork ezin izango da laguntzen onuradun izan aurreko 10 urteetan izan bada.
  • Tasazio-balioa eta gehieneko salmenta-prezioak:
    • 2.184 euro/m2 I. Eranskineko udalerrietan (200.000 euro gehienez).
    • 2.525 euro/m2 Aginduaren II. Eranskineko BIEetan (230.000 euro gehienez).
    • 589 euro/m2 lotutako eranskinetan (kasu batean zein bestean).
    • Lotu gabeko eranskinak erosteko ezin izango da diru-laguntzarik jaso.
    • Eranskinak barne gehienez 90 m2-ko azalera duten etxebizitzek bakarrik jaso dezakete diru-laguntza (120 m2 familia ugarien kasuan).
    • Etxebizitzak ezin izango dira 10 urtean eskualdatu jasotako laguntza itzuli gabe.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa:
    • tasazio-balioaren %5, salbu eta salmenta-prezioa txikiagoa bada.
    • %6 Birgaitze Integratuko Eremuetan edo 35 urte baino gutxiagoko kideak dituzten bizikidetza-unitateetan.
    • %6 bost kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateetan, eta 600 euro hirugarren seme-alabatik aurrera (hirugarrena barne).
    • Gehieneko zenbatekoak:
      • 21.000 €-ra arteko diru-sarrerak: 7.935€ (9.015€ BIE eta 35 urtetik beherakoak; 10.098€ bost kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak).
      • 21.001€-tik 33.000€-ra arteko diru-sarrerak: 3.606€ (4.329€ BIE eta 35 urtetik beherakoak; 4.684€ bost kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak).

●  I. eranskina

Araba: Alegría-Dulantzi, Añana, Aramaio, Armiñón, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Artziniega, Asparrena, Aiara, Baños de Ebro/Mañueta, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Campezo/Kanpezu, Elburgo/Burgelu, Eltziego, Elvillar/Bilar, Harana/Valle de Harana, Iruña Oka/Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Kripan, Kuartango, Labastida/Bastida, Lagrán, Guardia, Lanciego/Lantziego, Lantarón, Lapuebla de Labarca, Legutio, Leza, Moreda, Navaridas, Okondo, Oyón-Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Erriberagoitia/Ribera Alta, Ribera Baja/Erribera Beitia, Samaniego, San Millán/Donemiliaga, Urkabustaiz, Valdegovía/Gaubea, Eskuernaga, Yécora/Iekora, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia, Zuia

Bizkaia: Ajangiz, Alonsotegi, Amoroto, Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga, Arratzu, Arrieta, Artea, Artzentales, Atxondo, Aulesti, Bakio, Barrika, Bedia, Berriatua, Busturia, Dima, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Forua, Fruiz, Galdames, Gamiz-Fika, Garai, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gizaburuaga, Gordexola, Ibarrangelu, Ispaster, Izurtza, Karrantza , Harana/Valle de Carranza, Kortezubi, Lanestosa, Larrabetzu, Laukiz, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mallabia, Mañaria, Maruri-Jatabe, Mendata, Mendexa, Meñaka, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Orozko, Otxandio, Sopuerta, Sukarrieta, Trucios-Turtzioz, Ubide, Zaldibar, Zaratamo, Zeanuri, Zeberio, Zierbena, Ziortza-Bolibar

Gipuzkoa: Abaltzisketa, Aduna, Aia, Aizarnazabal, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain, Beizama, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Elgeta, Errezil, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Gaztelu, Getaria, Hernialde, Idiazabal, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Leaburu, Legorreta, ,Leintz-Gatzaga, Lizartza, Mendaro, Mutiloa, Olaberria, Orendain, Orexa, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil

●  II. eranskina

Araba: honako udalerri hauetako alde zaharra: Agurain, Vitoria-Gasteiz

Bizkaia: honako udalerri hauetako alde zaharra: Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Ermua, Lekeitio, Ondarroa, Portugalete, Urduña, Trapagaran. Auzoak: Barakaldo(San Luis), Berriz (Errotatxo), Bilbo (Bilbo Zaharra), Bilbo (Irala), Bilbo (Trenbideetako langileen etxeak/Zabala), Bilbo (Artatzu-Bekoa), Bilbo (Zorrotzaurre), Bilbo (Gurutze), Ermua (Gurpil bideak eta trenbidea), Ermua (San Lorentzo), Etxebarri (San Antonio), Leioa (Lamiako-Txopoeta), Sestao (Txabarri-El Sol), Trapagaran (Zugaztieta)

Gipuzkoa: honako udalerri hauetako alde zaharra: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Donostia-San Sebastián, Errenteria, Eskoriatza, Hernani, Irun, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Soraluze-Placencia de Las Armas, Tolosa, Urretxu. Auzoak: Aretxabaleta (San Migel Bedarreta), Arrasate (errebalak), Arrasate (San Andres auzoa, A-7 eta A-11 areak), Beasain (1. areako 1.1. EU), Donostia-San Sebastián (Parte Zaharra), Donostia-San Sebastián (Sagues area), Donostia-San Sebastián (Amara Zaharra area), Donostia-San Sebastián (Altza auzoa), Elgoibar (Olasogain 1),Elgoibar (Alzola), Errenteria (Gaztaño), Errenteria (Iztieta), Errenteria (Galtzaraborda), Legazpi (San Martin, San Inazio, Arantzazu eta San Jose), Oiartzun (Elizalde), Pasaia (Pablo-Enea), Pasaia (San Pedro eta Donibane), Pasaia (Trintxer-Azkuene), Pasaia (Pasai-Antxo Iparra), Soraluze-Placencia de Las Armas (Asilu-Atzuri-Zubia), Soraluze-Placencia de Las Armas (Loralde), Soraluze-Placencia de Las Armas (Ezozia-Gabolatz-Arraikua area)

Alokairu babesturako etxebizitzak sustatzeko laguntzak

  • Etxebizitzak sustatzea, alokairu babestuan jartzeko edo hirugarren bati saltzeko, horrek alokairu babestuan jar ditzan.
  • Gutxieneko epea: 15 edo 50 urte. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera.
  • Mailegu kualifikatua:
    • Gehieneko zenbatekoa: etxebizitza eta eranskinen salmentarako gehieneko prezioaren %100, diru-laguntzak aparte utzita (diru-laguntzak barne etxebizitza sozialetan).
    • Amortizazio-epea: 20 urte eta aukerako gabealdiko 4 urte gehiago baldin eta alokairu babestuak gutxienez 15 urteko iraupena badu; 30 urte gehi aukerako gabealdiko 4 urte gehiago baldin eta alokairu babestuak gutxienez 50 urteko iraupena badu.
    • Interes-tasa: gutxienekoa (E + %2,25); gehienekoa (E + %4,00).
  • Obra-ziurtagirien banku-deskontua:
    • Maileguaren gehieneko diru-kopuru berbera eta 4 urteko iraupena gehienez.
    • Eraikuntza-obra amaitzean hipoteka-mailegua sinatzea.
  • Interes-tasaren subsidiazioa:
    • Hirugarrenei besterentzeko etxebizitza sozialak sustatzea, baldin eta hirugarren horiek alokairu babestuan jarri behar badituzte, erregimen bereziko errenta ezarrita: subsidiatutako interes-tasa: %0 20 urtean gehienez.
    • Alokairurako etxebizitzak sustatzea. Gutxienez 15 urterako alokatuko dira, eta etxebizitza sozialen errentak aplikatuko zaizkie edo erregimen orokorreko BOEen errenten %75 gainditzen ez duten errentak; subsidiatutako interes-tasa: %1, gehienez 20 urtean.
  • Diru-laguntzak:
    • Urbanizazio-kostuak: kostuen %100.
    • Laguntza teknikoko kostuak: guztizko kostuaren %100 (eraikuntza- eta urbanizazio-proiektua idaztea, obraren zuzendaritza eta ikuskaritza).
    • Bi kontzeptuek 3.000 euroko muga dute etxebizitza bakoitzeko (5.500 euro etxebizitza bakoitzeko Birgaitze Integratuko Eremuetan)
  • Alokairurako pizgarriak:
    • Alokairu babesturako etxebizitzen sustapena. Erregimen orokorreko BOEen errentak. 15 urteko epea gutxienez; 10.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko. 50 urteko epea gutxienez; 20.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko.
    • Alokairu babesturako etxebizitzen sustapena. Erregimen bereziko BOEen errentak edo erregimen orokorreko BOEen %75 gainditzen ez dutenak. 15 urteko epea gutxienez; 18.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko. 50 urteko epea gutxienez; 40.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko.
    • Etxebizitza sozialak sustatzea ondoren hirugarren bati besterentzeko, baldin eta hirugarren horrek alokairu babestuan jarri behar baditu erregimen bereziko BOEen errentak ezarrita gutxienez 15 urtean: 24.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko.

Etxebizitza eskuratzea alokairu babestuan jartzeko

  • Alokairuaren gutxieneko epea: 15 edo 50 urte. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera.
  • Mailegu kualifikatua:
    • Gehieneko zenbatekoa: etxebizitza eta eranskinen salmentako gehieneko prezioaren %100, diru-laguntzak kenduta.
    • Amortizazio-epea: 15 urte eta aukerako gabealdiko 8 urte gehiago baldin eta alokairu babestuak gutxienez 15 urteko iraupena badu; 25 urte gehi aukerako gabealdiko 8 urte gehiago baldin eta alokairu babestuak gutxienez 50 urteko iraupena badu.
    • Interes-tasa: gutxienekoa: (E + %2,25); gehienekoa: (E + %4,00).
  • Interes-tasaren subsidiazioa:
    • Erregimen bereziko BOEen errentak edo erregimen orokorreko BOEen %75 gainditzen ez dutenak. Gutxieneko epea 15 urte; subsidiatutako interes-tasa: %1, gehienez 20 urtean.
  • Diru-laguntzak:
    • Etxebizitza sozialak eskuratzea alokairu babestuan jartzeko. Erregimen bereziko BOEen errenta. 15 urteko epea gutxienez; 18.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko. 50 urteko epea gutxienez; 20.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko.
    • Etxebizitza eskuratzea alokairu babestuan (ez sozialean) jartzeko:
      • Erregimen orokorreko BOEen errentak. 15 urteko epea gutxienez; 10.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko. 50 urteko epea gutxienez; 20.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko.
      • Erregimen bereziko BOEen errentak edo erregimen orokorreko BOEen %75 gainditzen ez dutenak: 15 urteko epea gutxienez; 18.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko. 50 urteko epea gutxienez; 40.000 euroko laguntza etxebizitza bakoitzeko.

Zuzkidura-alojamenduak sustatzeko laguntzak

  • Finantza-neurrien xedeetarako, honako bi jardun mota hauek bereizten dira: alojamendu jakin batzuetarako, ekarpen ekonomiko bat aurreratzea eskatzen da, erabilera amaitutakoan itzuli beharrekoa (A motako alojamenduak); beste alojamendu batzuetarako, aldiz, horrelako ekarpenik ez da eskatzen (B motako alojamenduak). Alokairuaren ordainketa aseguratzearekin zerikusia duten hilekoen ordainketa aurreratuak ez dira ekarpen ekonomiko aurreratutzat jotzen.
  • Mailegu kualifikatua:
    • Gehieneko zenbatekoa: Alojamenduen eraikuntza-kostuaren eta ordainsari teknikoen gastuen %100 (75.000 euro gehienez alojamendu bakoitzeko). Ez eranskinen kostua.
    • Amortizazio-epea: 30 urte, 3 urte gehigarriko aukerako gabealdiarekin.
    • Interes-tasa: gutxienekoa (E + %2,25); gehienekoa (E + %4,00).
  • Interes-tasaren subsidiazioa:
    • B motako alojamenduak: %0ko interesa urtean lehen hamar urteetan, eta %1ekoa 11. urtetik 20. urtera bitarte.
  • Diru-laguntzak:
    • A motako alojamenduak: 3.000 euro alojamendu bakoitzeko.
    • B motako alojamenduak: 40.000 euro alojamendu bakoitzeko.

Landa inguruneetako titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitzea eta alokairuan jartzea

  • 3.000 biztanle baino gutxiagoko landa-eremuetan kokatutako titulartasun publikoko lurzoruko titulartasun publikoko etxebizitzak sustatzea, etxebizitza horiek birgaituz alokairuan jartzeko.
  • Alokairurako epea: 15 urte gutxienez. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera.
  • Diru-laguntzak:
    • Etxebizitza birgaitzeko obrak egikaritzea: 600 euro/m2 eraiki bakoitzeko.
    • Laguntza teknikoko gastuak eta ordainsariak: 3.000 euro etxebizitza bakoitzeko.

Bizigune, hutsik dauden etxebizitzen programa

  • Etxebizitzen baldintzak:
    • Erregimen libreko etxebizitza izatea, erabiltzeko prest dagoena (babes publiko erregimenekoa ez izatea) eta ez egotea alokatzea eragozten duen murriztapenik.
    • Hutsik egotea (okupatu edo alokatu gabe) Etxebizitza Hutsen programan sartu aurreko azken 9 hilabeteetan (salbuespen hauek ezarri dira: etxebizitza hutsen programan sartuta egon direnak eta berriz ere sartuko direnak bertako titularren bat hirugarren adinerako egoitzazko gizarte-zerbitzuei buruzko martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuan jasotako egoitzazko gizarte-zerbitzuren batean sartzearen ondorioz hutsik geratzen direnak -azken kasu horretan, egoitzan sartu direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da-)
    • Egitura eta eraikuntza egokitzapenei buruzko baldintza orokorrak betetzea, baita ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren III. IV. eranskinetan edo horien ordezko araudian adierazitako gutxieneko bizigarritasuna ere.
    • Itxura garbia eta txukuna izatea.
    • Sukaldean altzari altuak eta baxuak, sutegiko xafla, harraska, garbigailua eta hozkailua izatea, eta komunak komun-ontzia, konketa eta dutxa edo bainuontzia izatea, guztia funtzionamenduan.
    • Alokabide, SAk alokairu-eskaeraren arabera etxebizitzak eskuratzeko beharrezkoa izatea ezarri den udalerrietan egotea (aurrekontu-erabilgarritasunen barruan eta Etxebizitza esparruan eskumena duen Sailak ezarritako helburuen barruan egotea)
  • Errentariek bete beharreko baldintzak:
    • Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan (Etxebide) errenta-erregimeneko etxebizitza-eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko indarrean dagoen araudian aurreikusitako baldintzak betetzea:
      • Etxebizitza esleitu aurreko bi urteetan jabetzan etxebizitzarik ez izatea.
      • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, gutxienez, 1 urte.
      • Gehienez ere urtean 21.100 € izatea (itxitako azken ekitaldi fiskalean)
  • Etxebizitza Hutsaren Programaren ezaugarriak:
    • Alokabide, SA sozietateari dagokio programa kudeatzea, etxebizitzen esparruan eskumena duen sailak zuzenduta eta kontrolatuta.
    • Etxebizitzak programan sartzeko, titularrek (jabeek) Alokabide, SAri 6 urteko lagapena egingo diote.
    • Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatutako pertsonen errenta-eskaria asebetetzeko erabiliko dira etxebizitzak.
    • Etxebizitzak sartu ondoren, Alokabide SAk esleitu eta dagozkion errenta-kontratuak sinatuko ditu eurekin.
    • Lagatzeko epea amaitzean, Alokabide SAk titularrei (jabeei) entregatuko dizkiete berriz ere etxebizitzak.
    • Lagatako etxebizitzen titularrek kontraprestazio ekonomikoa (kanon bat) jasoko dute, zehazki, Alokabide SAk ordainduko diena lehen errenta-kontratua egiten denetik aurrera. Kanona merkatuaren batez besteko prezioaren arabera kalkulatutako etxebizitza-errentaren % 65era igoko da, gehienez ere hilean 450 €. Alokabide SAren zerbitzu teknikoek egingo dute errentaren kalkulua.
  • Esleitzeko prozedura:
    Esleitzeko prozedura zehatza, lehentasun-hurrenkera hau duten irizpide hauen arabera:
    • Hilero, etxebizitza-esparruan eskumena duen sailak Alokabide SAri igorriko dio adierazitako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda.
    • Alokabide, SAk egingo du Etxebizitza Hutsen Programan sartutako etxebizitza bakoitzaren esleipena, honako lehentasun hauekin:
      • Eskatutako udalerria
      • Etxebizitzarako eskubide subjektibora egokitzea
      • Baremazio-sistema orokorra

  

ASAP etxebizitza libreen merkatuko bitartekaritza-programa

  • Xedea:
    • ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) etxebizitza libreen merkatuko bitartekaritza-programa sortzea, titulartasun pribatuko etxebizitzak alokairuko merkatuan egon daitezen errentarientzako arrazoizkoa den prezio batean.
    • Programaren iraunaldia. 2018.12.31 arte.
  • Programaren ezaugarriak
    • Bermatu egiten du errentatzaileek errentak kobratuko dituztela, babes juridikoa izango dutela eta kalteak konponduko direla gertakizun horiek bere gain hartzen dituzten aseguru-polizak kontratatuz.
    • Etxebizitza-eskatzaileen erregistroan inskribatutako pertsonei ziurtatu egiten die etxebizitzen hasierako errentek ez dituztela ezarritako muga batzuk gaindituko.
    • Eusko Jaurlaritzak homologatutako bitartekari-sare baten bidez garatzen du programa, eta sare horretako kideek Eusko Jaurlaritzaren agente laguntzailearen lana egiten dute.
  • Eusko Jaurlaritzaren agente laguntzaileak etxebizitza libreen alokairuaren merkatuko bitartekaritza-lanak egiteko

Baldintzak:

    • Higiezinen jabetzako agente kualifikatua izatea, edo, bestela, pertsona fisikoa edo legez eratutako pertsona juridikoa izatea, arlo horretako inolako titulurik ez duena eta inongo elkargo ofizialetako kide ez dena baina maiatzaren 20ko 10/2003 Legearen 3. artikuluan ezarritako kontsumitzaileak babesteko baldintzak betetzen dituena higiezinen arloko bitartekaritzan aritzeko.
    • Jarduera horretan gutxienez 5 urte egin direla egiaztatzea.
    • Establezimenduren bat edukitzea jendearentzat zabalik, irisgarritasuna bermatzen duena, Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 20/1997 Legearekin eta hura garatzen duen araudiarekin bat etorrita.
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta egotea.
    • Erantzukizun zibileko asegurua edukitzea, gutxienez 600.000 euroko estaldura duena.
    • Higiezinen jardunarekin, dokumentuen egiazkotasunarekin edo ondare publiko eta pribatuen kudeaketarekin harremana duten prozedura penaletan kondenatu ez dutela frogatzea. Kontsumitzailea babesteko prozeduraren batean arbitraje-laudo bidez kondenatu ez dutela frogatzea.
    • Abiadura handiko interneterako konexioa eta eskanerra edukitzea.
    • Programa indarrean egongo den denbora guztian, behar beste giza baliabide edukitzea.
    • Izenpe elektronikoak sortzeko ziurtagiri elektroniko ziurtatua (Izenpe, ONA, NAN elektronikoa) edukitzea.
  • Eskaera
    • Etxebizitza-alorrean eskuduna den sailaren web-orriaren bidez,
    • zuzenean edo dagokion agente laguntzailearen bidez.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan kokatutako etxebizitzak eskatu ahal izango dira.
    • Etxebizitza bakoitzeko, hamar eskaera onartuko dira gehienez.
    • Gehieneko kopuru hori lortuta, etxebizitza hori ez da egongo eskuragarri eskaera gehiagotarako.
    • Pertsona edota bizikidetza-unitate bakoitzak etxebizitza-eskabide bat baino ezingo du aktibo izan. Ez da beste eskabiderik onartuko da aurrekoa bertan behera uzten ez bada
    • Etxebizitzak

    Betekizunak

      • Inolako babes publikorik ez izatea
      • Egituraren eta eraikuntzaren egokitasunari eta bizitzeko egokitasunari buruzko baldintza orokorrak betetzea, hain zuzen ere Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jardun babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak III. eta IV. eranskinetan adierazitakoak, edo hura ordezkatzen duen araudian.
      • Txukun eta garbi egotea.
      • Altzairuz hornitutako sukaldea edukitzea eta altzairuez gain, kozinatzeko plakarekin, harraskarekin, ikuzgailuarekin, hozkailuarekin eta ke-kanpaiarekin, eta komunontzia, konketa eta dutxa edo bainuontzia dituen bainugela bat ere bai, eta guztia ondo dabilela
      • Ez egotea lehendik errentan hartua, ez okupatuta, eta alokatzea eragotziko lukeen bestelako mugarik ere ez izatea.
      • I. eranskinean ezarritako errentaren muga ez gainditzea.
      • Sailaren ustetan, alokairu-eskaria nahikoa den udalerri edo eskualdeetan kokatuak egotea.
      • Programan ez dira onartuko adierazitako baldintzak betetzen ez dituztenak.

     

    • Errentatzaileak

    Betekizunak

      •  Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
      • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zigorrak barne, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onetsitako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak 50. artikuluko 5. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorrita.
      • Mandatu-kontratu bat izenpetuta, etxebizitzaren kudeaketa osoa etxebizitzaren ardura hartu duen agente laguntzailearen esku uztea sei hilabetez gutxienez, errentamendu-kontratuetako fidantzak gordailutzeko eta berreskuratzeko kudeaketa barne. Errentamendu-kontratuen gutxieneko iraunaldia, Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeak 9. artikuluan aurreikusitakoa izango da (ekainaren 4ko 4/2013 Legeak aldatuta).
      • 100 euroko fidantza ordaintzea, esklusibotasun hori bermatzeko. Errespetatu ezean, agente laguntzailea geratuko da kopuru horrekin; bestela itzuli edota deskontatu egingo du jasotzea dagokion ordainsarietatik.
      • Etxebizitzen eta etorkizuneko errentamendu-kontratuen egokitasuna ziurtatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia ematea agente laguntzaileari.
      • Agente laguntzaileari etxean sartzen utzi bere eginkizunak eta betebeharrak betetzeko behar duen guztietan.
      • Agente laguntzaileari ordainsaria ematea.
      • Errentariak

      Betekizun orokorrak

      Etxebideren etxebizitza-eskatzaileen erregistroan inskribatutako pertsonek interesatzen zaien ASAP etxebizitza eskatu beharko dute eta honako baldintza hauek bete:

        • Urtean 12.000 eta 39.000 euro bitarteko diru sarrera haztatuak izatea, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 23. artikuluan edota horren ordezko araudian aurreikusitakoarekin bat etorrita. Hemen klikatu diru-sarreren zenbatespena ikusteko.
        • Errentak edota kanonak ez ordaintzeagatik zorrak ez edukitzea, edota errentan esleitutako babes ofizialeko etxebizitzetan, zuzkidura-alojamenduetan edo asimilatutako etxebizitzetan sortutako kalteengatik.
        • Etxebizitzen errentak ez dezala bere urteko diru-sarrera haztatuen % 30 gainditu.

      Programan errentari moduan sartu nahi duten pertsona fisiko edo bizikidetza-unitateak eskatzaile-erregistroan inskribatu beharko dira.

      Etxebizitzak esleitzea

        • Agente laguntzaileei dagokie Programan sartutako etxebizitzak eskatzaileen zerrendako pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitzea.
        • Etxebizitzak onartutakoan, errentamendu-kontratuak formalizatuko dira, fidantzak gordailatu eta zergen likidazioa egingo da.
        • Etxebizitza bat onartutakoan, bertan behera geratuko dira etxebizitza hori eskuratzeko ondoren egindako eskaera guztiak.

      Programatik kanpoan geratzea

      Honako hauek programatik sei hilabetez kanpoan geratzeko arrazoi izango dira:

        • Esleitutako etxebizitza bati uko egitea
        • Errentamendu-kontratua sinatzeko agente laguntzaileak egindako errekerimenduei jaramonik ez egitea, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa ez aurkeztea, kontratua sinatzeko egintzara ez aurkeztea edota ez sinatzea
        • Etxebizitza esleitu behar zaion pertsonarekin edo bizikidetza-unitatearekin harremanetan ezin jarri izatea agente laguntzailea hiru eguneko epean
        • Eskaera egin duen pertsona edo bizikidetza-unitatea ez badago etxebizitza bat esleitzeko hurrenkeraren lehenengo tokian, etxebizitza eskuratzeari bere borondatez uko egiten badio, hori ez da arrazoia izango programatik kanpoan geratzeko
      • Aseguru-polizak

      Ezaugarriak

        • Alokairuak ez ordaintzearen aurkako babesa errentak ez ordaintzeagatiko estaldurarekin eta defentsa juridikoko berme osagarriarekin
        • Etxeko arrisku anitzeko asegurua kalte materialen estaldurarekin, ekintza bandalikoen estaldurarekin, erantzukizun zibilarekin, aseguratuaren defentsa juridikoarekin eta etxeko laguntzarekin
        • Aseguratutako kapitalak honako hauek izango dira 2015erako eta 2016rako:
          • a) edukitzailea: 50.000 euro, lehen arriskukoa.
          • b) edukia: 10.000 euro
          • c) erantzukizun zibila: 300.510 euro
      • ERANSKINA
      • Hona hemen, ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa), etxebizitza libreen alokairuaren merkatuko bitartekaritza-programan onartuko diren gehieneko errentak:
      Etxebizitza babestuaren gehieneko prezioa zonaldekaBitartekaritza-programako hileko gehieneko errentakEtxebizitza bakoitzeko kudeaketa %3
       Donostia  650  19,50 €
       Bilbo / Gasteiz  600  18,00 €
       I.a) eranskina (hiriburuak izan ezik)  550  16,50 €
       I.b) eranskina  475  14,25 €
       Gainerako udalerriak  400  12,00 €
      • I.a) Eranskineko udalerriak:
        • Araba: Laudio, Vitoria-Gasteiz.
        • Bizkaia: Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Sopelana.
        • Gipuzkoa: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Tolosa eta Zarautz.
      • I.b) Eranskineko udalerriak:
        • Araba: Salvatierra/Agurain, Amurrio, Oyón/Oion.
        • Bizkaia: Abadiño, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Bakio, Balmaseda, Barrika, Berriz, Derio, Elorrio, Etxebarri, Gorliz, Güeñes, Igorre, Iurreta, Larrabetzu, Lekeitio, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Urduña, Ortuella, Plentzia, Sondika, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zaldibar, Zalla, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena eta Ziortza-Bolibar.
        • Gipuzkoa: Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Lazkao, Legazpia, Oñati, Ordizia, Orio, Soraluze-Placencia de las Armas, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zizurkil, Zumaia eta Zumarraga.

      Birgaitzeko laguntzak partikular eta auzokide-elkarteentzat

      Xedapen orokorra

      • Jardunen helburua:
        • Eraikuntza-unitateen (hirigintza-plangintzak guztiz edo partzialki eraitsi beharreko eraikintzat jotakoak) hirigintza-egokitzapena. 
        • Eraikinen egitura (egonkortasuna, erresistentzia, irmotasuna eta sendotasuna) edota eraikuntza (sarbideak, bero-isolamendua, ur-sare orokorrak eta abar) egokitzea. 
        • Etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak (azalera erabilgarriko, barne-banaketako, aireztapeneko eta abarreko gutxieneko baldintzak) egokitzea. 
        • Eraikin, etxebizitza eta lokaletako elementu komun edota pribatiboen akabera orokorra egokitzea. 
        • Etxebizitza eta lokalak eta horien sarbideak minusbaliatuentzat egokitzea. 
        • Finantziazio kualifikatuaren jomuga nagusiak bereziki etxebizitza izateko xedea duten eraikinak birgaitzeko jardunak izango dira. 
        • Eraikinaren Azterketa Teknikoari buruzko txostena idaztearen kostua ordaintzea. • Eraikinaren inguratzaile termikoan esku-hartzeak.

      Maiatzaren 20ko 2014/80 Dekretuak kontserbazio-lanak egiteko, denentzako irisgarritasuna lortzeko edo eraginkortasun energetikoa aztertzeko xedea duten lanak egiteko laguntza publikoak eskatu dituzten herritarren jabetzako eraikinetan EIT egitera behartzen ditu haien titularrak, eraikina zaharra edo berria izan. Kalerako edo erabilera publikoko espaziorako fatxadarik ez duten familia bakarreko eraikuntza eta eraikin bakanduak barnean hartzen ditu horrek, zirkunstantzia normaletan 241/2012 Dekretuaren aplikazio-esparrutik kanpo daudenak.

      • Finantza-neurriak
        • Finantzaketa kualifikatua: mailegu zuzenak eta banku-deskontuak.
        • Zuzeneko laguntza ekonomikoak: diru-laguntzak, subsidiazioak eta beste batzuk.
        • Elementu pribatiboak birgaitzeko laguntzak itzuli behar dira, baldin eta jabetza eskualdatzen bada obra amaitzen den egunetik 5 urte bete baino lehen.
      • Jardun motak:
        • Birgaitze integratua: Birgaitze Integratuko Eremu gisa sailkatutako hiri-multzoetan egiten diren jardunak.
        • Birgaitze bakandua: Birgaitze Integratuko Eremuetatik kanpo egiten diren jardunak (Birgaitze Integratuko Eremuen barnean egonagatik ere, egiturazko edo eraikuntzako egokitzapenik gabeko eraikinetan, bixigarritasun-baldintzarik gabeko etxebizitzetan, edo birgaitze integratua finantzatzeko birgaitze-plan bereziak kanpo utzitako eraikinetan egindako jardunak).
      • Birgaitze Integratuko Eremuen definizioa:
        • Hiriko edo landako multzoak, arkitektura- edo hirigintza-balio nabaria dutenak, eta, ondare urbanizatua eta eraikia degradatuta dutenez, Administrazioaren ekintza berezi baten eraginpean jarri behar direnak, babesteko, kontserbatzeko edo hobetzeko.
        • Bizitegitarako hiri-multzoak, ondare urbanizatua edo eraikia degradatuta izanik Eremu Degradatutzat jo daitezkeenak. Eremu bat degradatutzat jotzeko, honako baldintza hauek bete behar ditu: errenta-maila Lurralde Historikoaren batez bestekoaren %80 baino txikiagoa; langabezia-tasa, EAEko batez bestekoa baino handiagoa; berriz urbanizatzeko obren zenbatekoa, urbanizazio-balioaren %40 baino handiagoa; eta egitura eta eraikuntza egokitzeko eta gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzeko obren zenbatekoa, eraikuntzaren balioen %25 baino handiagoa (lursailaren balioa alde batera utzita).

      Etxebizitza birgaitzeko finantza neurrietara biltzeko betekizunak

      • Babespeko jarduntzat hartuko dira baldin eta etxebizitzen erabilera nagusia etxebizitzarena bada eta baldintza hauek betetzen badira:
        • Behin birgaitzea burutu ostean, azaleraren 2/3, beheko solairua kontuan hartu gabe, etxebizitza gisa erabiltzen bada (hirigintzari, egiturari eta eraikuntzari dagokienez dagoeneko egokitu diren eraikinetan kokatutako etxebizitzetako elementu pribatiboetan egindako jardunetan izan ezik edo tartean berariazko hitzarmena izan ezik). 
        • Birgaitu beharreko eraikinek 10 urtetik gorako antzinatasuna badute (minusbaliatuentzako etxebizitza-egokitzapenetan, gas naturalaren instalazioetan edo instalazioak indarreko araudi tekniko aplikagarrira egokitzeko beharrezko obretan izan ezik).
        • Hirigintza-arloan egokitu gabe dauden eraikuntza-unitateen barnean eta egitura- edo eraikuntza-arloan egokitu gabe dauden eraikinen barnean aipatutako baldintzak lortzeko beharrezko obrak hartzen badira. Eraikinak 50 urte baino gehiago baditu, Eraikinaren Azterketa Teknikoaren ondoriozko txostenean biltzen ez diren obretarako laguntzarik ez da emango.
        • Hirigintza edo egitura egokitzeko xedea duten birgaitze-jardunetarako zera eskatuko da, eraikinen eraikuntza-ezaugarriek bizigarritasun-egokitzapena lortzeko aukera bermatzea.
      • Gainera, Birgaitze Bakanduko jardun babestuetarako honako hauek eskatuko dira: 
        • Birgaitu beharreko eraikinak hirigintza-arloan egokituta egotea.
        • Birgaitu beharreko eraikina aurri-egoeran ez egotea, ezta partzialki erautsia edo barnealdea hustuta ere, edo jardunen barnean fatxadak eraistea edo guztiz hustea hartzea.
        • Etxebizitzaren azalera bizigarria zabaltzeko esku-hartzeek nahitaezko udal-lizentzia edukitzea, eta, behin esku-hartzea burutu ondoren, bizigarritasun-baldintzak betetzea. Gainera, gehieneko azalera ezin izango da 90 m2 baino handiagoa edo etxebizitzak eraiki zituztenean etxebizitzak bildu ziren babes ofizialeko erregimenean ezarritako gehieneko azalera baino handiagoa izan.
      • Bereziki etxebizitza izateko sortutako eraikinak birgaitzeko jardunen titularrek ¡finantziazio kualifikatua jasoko dute, baina etxebizitza bakarra birgaitzeari dagokionez. Etxebizitza hori titularraren ohiko helbide iraunkorra izango da gehienez hiru hilabeteko epean obrak amaitzen diren egunaz geroztik, salbu eta alokairuan laga badu, edo, hutsik egonda ere, jabetzan edo alokairuan lagatzeko konpromisoa hartu badu.
      • Era berean, lokalak etxebizitza gisa gaitzeko jardunak babespeko jarduntzat hartzen dira, betiere dagokion udal-araudian aukera hori xedaturik badago eta lokal bakoitzeko etxebizitza bakarra egiten bada. Egokitze-obrak 2. motakotzat joko dira (bizigarritasun-baldintzak egokitzea), ondoriozko etxebizitza babes ofizialeko etxebizitza gisa kalifikatuko da, eta gehieneko salmenta-prezioak ezin izango du erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen salmenta prezioaren %70 gainditu.
      • Babespeko beste jardun batzuen eremua:
        • Urbanizazioa eta eraiki gabeko lurren akabera egokitzea, eraikuntza-unitatea osa dezaten bereziki etxebizitza izateko sortutako eraikinekin.
        • Jardunaren eraginpeko etxebizitzei lotutako trasteleku eta garajeak (Jabetzaren Erregistroa). 
        • Merkataritza-lokalak, baldin eta esku-hartzeak elementu komunetan egiten badira eta ordainketan parte hartzen badute (Birgaitze Integratuko Eremuetan egindako esku-hartzeen jomuga elementu pribatiboak ere izan daitezke, baldin eta lokalek kulturako, elkartzeko, asistentziako osasuneko, erlijiozko, kiroleko edo herri-administrazioko xedea badute).
        • Onura publikokotzat deklaratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeen helburu sozialerako erabiltzen den lokala birgaitzeko kasuak.
      • Birgaitze-jardun babestu guztiek egiaztatu beharko dituzte birgaitze-plan berezian bildutako zehaztapenak. Kasu guztietan, dagokion udal-lizentzia eduki beharko dute. 
      • Finantziazio kualifikatua lortzeko, titularrek, gehienez, 33.000 €-ko diru-sarrera ponderatuak eduki beharko dituzte urtean, salbu eta merkataritza-lokalak badira. Zuzeneko laguntza ekonomikoak lortzeko, birgaitzearen titularra izateaz gainera, pertsona fisikoa izan beharko du, eta gehienez 21.000 €-ko diru-sarrerak dituen bizikidetza-unitate bateko kidea izan.

      Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriak

      • Babespeko aurrekontua: Dagokion administrazio-ebazpenean berariaz adierazi beharko da babes daitekeen birgaitzeko jardunaren aurrekontua. Babes daitekeen aurrekontutzat hartuko da etxebizitza, merkataritzako lokal edo elementu komun bakoitzari dagokion jardunaren kostu erreala. Kostu horrek barnean hartuko ditu obrak egikaritzeko kontratuan adierazitako prezioa, laguntza teknikoko kontratuan adierazitako prezioa eta birgaitzeko jardun hori dela-eta ordaindu beharreko eskubide, tasa eta gainerako prezio publikoak, eta Eraikinen Azterketa Teknikoaren txostena idazteagatiko ordainsariak. Ez du barnean hartuko dagokion Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Babespeko aurrekontuak 1.000 eurotik gorakoa izan beharko du etxebizitza bakoitzeko, 3 motakoetan izan ezik.
      • Gehieneko muga: I. eranskineko udalerrien erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa* Azalera erabilgarri zenbakarria (90 m2 gehienez, familia ugarietan edo 5 kideko bizikidetza-unitateetan izan ezik: 120 m2). Lotutako eranskinen azalerak 30 m2 eduki ditzake gehienez. Birgaitze Integratuko Eremuetan ez da kontuan hartuko gehieneko azalera zenbakarria babespeko aurrekontuaren muga kalkulatzeko.
      • Mailegu kualifikatuak: Zenbatekoak babespeko aurrekontua lor dezake, eta, hala badagokio, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak kenduko dira.
        • Amortizazio-epea: 15 (12 + gabealdiko 3) edo 8 (5 + gabealdiko 3).
        • Hipotekaz edota beste berme batzuez bermatua.
        • Interes-tasa: gutxienekoa: (E + %1,25); gehienekoa: (E + %2,50).
      • Babespeko jardunen sailkapena:
        • 1. eta 2. motetako obrak: eraikinaren egitura eta eraikuntza egokitzeko eta etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak egokitzeko obrak (merkataritza-lokalak etxebizitza gisa gaitzeko obrak 2. motako gisa sailkatu dira).
        • 3. motako obrak: etxebizitzak eta etxebizitzen sarbideak minusbaliatuentzako indarreko araudira egokitzeko obrak.
        • 4. motako obrak: eraikuntzaren eta etxebizitzen akabera orokorra eraikuntza onaren printzipioetara egokitzeko obrak. Birgaitze Integratuko 4. motako obretarako lortutako diru-laguntza beste kontzeptu batzuengatik lortutakoari gehituko zaio guztizko diru-laguntza balioesteko.
      • Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza: Diru-laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, babespeko aurrekontuari erantsitako koadroan bildutako ehunekoak aplikatuko dira.
      Gehieneko zenbatekoak  1. eta 2. motetako obrak3. motako obrak4. motako obrak
      • Birgaitze Integratua: 5.500€.
      • B. Bakandua: 3.850€.
      • Birgaitze Integratua: 5.940€.
      • B. Bakandua: 4.180€.
      • Birgaitze Integratua: 2.200€.
      • B. Bakandua: 1.100€.
           Diru-laguntzaren zenbatekoa (%) familiaren diru-sarreren, kide-kopuruaren eta obra-motaren arabera
       Diru-sarrera haztatuak  Kide kopurua 1. eta 2. motetako obrak 3. motako obrak 4. motako obrak
       9.000 € arte    3 edo gutxiago  
      • Birgaitze Integratua: %35.
      • B. Bakandua: %20.
       
      • Birgaitze Integratua: %40.
      • B. Bakandua: %25.
       
      • Birgaitze Integratua: %15.
      • B. Bakandua: %7.
       4  
      • Birgaitze Integratua: %40.
      • B. Bakandua: %25.
       
      • Birgaitze Integratua: %45.
      • B. Bakandua: %30.
       
      • Birgaitze Integratua: %20.
      • B. Bakandua: %10.
       5 edo gehiago, edo Familia Ugaria  
      • Birgaitze Integratua: %45.
      • B. Bakandua: %30.
       
      • Birgaitze Integratua: %50.
      • B. Bakandua: %35.
       
      • Birgaitze Integratua: %25.
      • B. Bakandua: %15.
       9.001€ eta 15.000€ euro bitartean    3 edo gutxiago  
      • Birgaitze Integratua: %30.
      • B. Bakandua: %15.
       
      • Birgaitze Integratua: %35.
      • B. Bakandua: %20.
       
      • Birgaitze Integratua: %10.
      • B. Bakandua: %5.
       4  
      • Birgaitze Integratua: %35.
      • B. Bakandua: %20.
       
      • Birgaitze Integratua: %40.
      • B. Bakandua: %25.
       
      • Birgaitze Integratua: %15.
      • B. Bakandua: %7.
       5 edo gehiago, edo Familia Ugaria  
      • Birgaitze Integratua: %40.
      • B. Bakandua: %25.
       
      • Birgaitze Integratua: %45.
      • B. Bakandua: %30.
       
      • Birgaitze Integratua: %20.
      • B. Bakandua: %12.
       15.001€ eta 21.000€ euro bitartean   3 edo gutxiago  
      • Birgaitze Integratua: %25.
      • B. Bakandua: %10.
       
      • Birgaitze Integratua: %30.
      • B. Bakandua: %15.
       
      • Birgaitze Integratua: %5.
      • B. Bakandua: %2.
       4  
      • Birgaitze Integratua: %30.
      • B. Bakandua: %15.
       
      • Birgaitze Integratua: %35.
      • B. Bakandua: %20.
       
      • Birgaitze Integratua: %10.
      • B. Bakandua: %5.
       5 edo gehiago, edo Familia Ugaria  
      • Birgaitze Integratua: %35.
      • B. Bakandua: %20.
       
      • Birgaitze Integratua: %40.
      • B. Bakandua:%25.
       
      • Birgaitze Integratua: %15.
      • B. Bakandua: %10.
           Ez dira ordainduko 60 eurotik beherako diru-laguntzak.
      • Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzea:

      Diru-laguntzak:

        • Eraikinaren birgaitutako inguratzaileari lotutako galera energetikoaren gutxitzearen ehunekoa, erreferentziazko eraikinaren inguratzaileari lotutako galera energetikoarekin alderatuta, %0 eta %50 artekoa izatea. Jabekideen komunitateari babespeko aurrekontuaren %30eko diru-laguntza emango zaio (gehienez 30.000 euro). 
        • Eraikinaren birgaitutako inguratzaileari lotutako galera energetikoaren gutxitzearen ehunekoa, erreferentziazko eraikinaren galdera energetikoarekin alderatuta, >%50 bada, jabekideen komunitateari babespeko aurrekontuaren %50eko diru-laguntza emango zaio (gehienez 45.000 euro).
      • Higiezin bateko elementu komunen birgaitzeetan, Jabekideen Komunitateari zuzenean babespeko aurrekontuaren %5eko diru-laguntza emango zaio, 2.000 euroko gehieneko mugarekin, baldin eta 1., 2. eta 3. motetako obrak badira. Diru-laguntza %10era iritsiko da, 3.000 euroko gehieneko mugarekin, baldin eta aurreko kasuak badira eta BIEen barruko eraikinen birgaitzea bada. Salbuetsi egiten dira inguratzaile termikoaren inguruko jardunak; izan ere, ez du axola etxebizitza BIE batean dagoen edo birgaitze bakandu bat den. Laguntza horiek bateragarriak izango dira jabe bakoitzari dagozkion laguntzekin.
      • Etxebizitza-eraikinetako lokalak birgaitzeko jardunei dagokienez, Birgaitze Integratuko Eremuetan kokatutakoei babespeko aurrekontuaren %5eko diru-laguntza emango zaie (akaberak egokitzeko partidak aparte utzita). Irabazi-asmorik gabeko sozietateei, aldiz, %50eko diru-laguntza emango zaie (akaberak barne, baldin eta 1., 2. eta 3. motetako obren erremateak badira). Kasu horietan, diru-laguntza 12.000 eurokoa izango da gehienez.

      Renove plana etxebizitza eta eraikinen birgaitze efizientearen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikiko esku-hartze proiektuak egiteko eta haien ondoriozko obrak egikaritzeko 

      Erabilera nagusia etxebizitzarena duten eraikinetan edo eraikin multzoetan esku hartzera bideratu behar dira proiektuak, bloke edo etxaldeetan bilduta, 1980. urtearen aurretik eraikitakoak badira, hirigintzara moldatuta badaude eta egitura egokia badute. Egungo eraikinen irisgarritasuneko, bizigarritasuneko eta energia-eraginkortasuneko baldintzak hobetzera bideratu beharko dira, iraunkortasun-irizpideekin jardunetan.

      • Diru-laguntza jasoko dute:
        • Eraikinen inguratzaileak haien eskari termikoa gutxitzeko eta ekoizpen termikoko instalazioen gaineko jardunak energia kontsumoa murrizteko. Eraberritzea egin ondoren C motako energia ziurtapena lortzea izango litzateke helburua, energia sortzeko iturri berriztagarriez baliatuta ahal den neurrian.
        • Eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza bakoitzera sartzeko aukera bermatuz, garaierak mailekin gainditu behar izan gabe.
        • Segurtasun-baldintzak hobetzea; horrela, eraikinak edo eraikin multzoak, instalazio orokorrei dagokienez, larrialdi-argiztapena, seinaleztapena, sute-detekzioa eta -iraungitzea eta okupatzaileentzako alarma-transmisioa ahalbidetzeko ekipo egokiak izango ditu.
        • Eraikitako perimetroa handitzeko jardunak, bizigarritasun-baldintzetara egokitzea lortzeko.
        • Energia-monitorizazioa. Eraberritutako eraikinaren energia-eraginkortasunaren hobekuntza egiaztatzeko eta kuantifikatzeko, ezinbestean egin beharko dira barneko konfort termikoa eta berokuntzaren energia-kontsumoa neurtzeko jardunak, eraberritutako eraikinaren edo blokearen etxebizitza-lagin adierazgarri batean. Horri dagokionez, monitorizatuko diren etxebizitzak Etxebizitza Zuzendaritzaren irizpideei jarraiki zehaztuko dira, eraikuntza-tipologiaren, kokapen eta orientazioaren, berokuntza-sistemen eta eraikinaren nahiko adierazgarria den lagin bat ateratzen laguntzen duen beste edozein irizpideren arabera. Monitorizatuko diren etxebizitzen gutxieneko kopurua –eskabidearen barnean hartutakoa– 20 etxebizitza edo gutxiagoko eskabideen % 20 eta 20 etxebizitza baino gehiagoko eskabideen % 15 izango da.
      • Onuradunak:
        • Planteatu diren esku-hartze proposamenen eremukoak diren eta diru-laguntzen xede diren jarduerak burutzen dituzten jabekideen erkidegoak.
        • Udalak, Toki Erakunde Txikiak, Etxebizitza Sozietate Publikoak eta Etxebizitzen sustatzaile Publikoak, betiere jardunen esparruaren barnean hartuta dauden eta errentamendu-helburua duten eraikuntzen jabeak badira, erabat edo partzialki.
      • Laguntzen zenbatekoa:
        • Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteko, ordainsarien kostu garbiaren % 70 emango da gehienez ere.
        • Obrak gauzatzeko, diruz lagun daitezkeen jardunen kontrataren aurrekontuaren % 50 emango da gehienez ere.
        • Adierazitako ehunekoen baturaren gehieneko mugari dagokionez, esku-hartzeko proiektuaren esparruaren barnean hartutako etxebizitzen kopurua 15.000 eurorekin biderkatuz zehaztuko da muga hori.

      Udalentzako diru-laguntzak, irisgarritasuna hobetzeko

      ●  Hauxe da diru-laguntzen xedea:

        • egungo hiri-inguruneak, gune publikoak, eraikinak, garraioak eta informazio-sistemak abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta horren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara modu progresiboan egokitzea xede duten irisgarritasun-planak egitea eta planak eguneratzea;
        • diru-laguntzak udaletako eta toki-erakunde txikietako irisgarritasun-planetan Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko hiriguneetan eta eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko lanak burutzea, eta erabilgarritasun publikoko erakunde pribatuen kasuan, berriz, hobetzeko lanak egitea; eta 
        • Euskal Autonomia Erkidegoan hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko igogailu eta plataforma jasotzaileak eskuratu eta instalatzea (baldintza horiek udalen eta toki-erakunde txikien irisgarritasun-planetan bilduta daude).

      ●  Onuradunak:

      Diru-laguntza horiek jaso ahalko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek, Toki Erakunde Txikiek eta helburu sozial argia duten onura publikoko erakunde pribatuek eta Toki Erakunde Autonomoek.

      ●  Aurrekontu babesgarria eta laguntzen zenbatekoa:

      Eskatutako irisgarritasun-aurrekontutzat hartuko da igogailurako aurkeztutako plan-, obra- eta instalazio-aurrekontua, zergak eta tasak alde batera utzita, bider jardunaren arabera aplikagarri den irisgarritasun-koefizientea.

      Edonola ere, eskatutako gehieneko irisgarritasun-aurrekontua 300.000 euro izango da, eta % 50 subentzionatuko da gehienez, salbu eta irisgarritasun-plan propioak edo haien eguneratzeak egiteko, % 80 izango baita.

      Laguntza horiek bateragarriak dira helburu berbera duten funts publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin.

       

      Higiezinak eta eraikinak birgaitzeko diru-laguntzen programa, birgaitze integratuko eremuetan eta bizitegi eremo degradatuetan

      Honako jardun hauek egin beharko dira, besteak beste:

      1 Agiriak idaztea

          a) Alde Zaharrak

      1) Alde Zaharrei buruzko Azterlan Sozio-Urbanistikoak eta/edo Alde Zaharrak Birgaitzeko Plan Bereziak, eta jasotze topografikoak idaztea.

      2) Urbanizazio-elementuak —eta, hala badagokio, hiri-altzariak— kontserbatzeko, zaharberritzeko, eraberritzeko edo zabaltzeko beharrezko obrei buruzko proiektuak, betiere obra horiek Birgaitze Plan Berezietako zehazpenetan halakotzat bildu badira

      3) Birgaitze Integratuko Eremuetako urbanizazioen —bereziki, eraikin eta urbanizazioak eraitsi ondoren egin diren urbanizazioen— lehen ezarpenerako obrei buruzko proiektuak.

      4) Urbanizazioak osorik edo zati batean eraisteko obra-proiektuak, betiere helburu jakin batzuekin.

          b) Bizitegi Eremu Degradatuak

      1) Bizitegi Eremu Degradatuen Azterlan Sozio-Urbanistikoak

      2) Birgaitze Integratuko Plan Bereziak edo Birgaitzeko edo Berritzeko Programa Estrategikoak.

      3) Eskalako jasotze topografikoak

      4) Urbanizazio-elementuak kontserbatzeko, zaharberritzeko eraberritzeko edo handitzeko beharrezkoak diren obra-proiektuak

      5) Eraikin eta urbanizazioak eraitsi ondoren egin diren urbanizazioen lehen ezarpenerako obrei buruzko proiektuak.

      6) Urbanizazioak osorik edo partzialki eraisteko obren proiektuak

      2 Obrak egikaritzea

      1) –Urbanizazio-elementuak —eta, hala badagokio, hiri-altzariak— urbanizatu eta/edo eraisteari, kontserbatzeari, zaharberritzeari, eraberritzeari edo zabaltzeari buruzkoak.

      2) Arkitektura-arloan bereziak diren eta Birgaitze Integratuko Eremuetan edo Bizitegi Eremu Degradatuetan bilduta dauden eraikinetan eraikuntza-arloko esku-hartzeak egitea.

      3) Eraikuntza-arloko esku-hartzeak egitea, Birgaitze Integratuko Eremuetarako edo Bizitegi Eremu Degradatuetarako oinarrizko komunitate-ekipamenduak egiteko.

      ?

      ●  Laguntzen zenbatekoa:

      Dokumentuen idazkuntzan eta jasotze topografikoetan laguntzeko dokumentuak idazteko ordainsarien kostu garbiaren % 80 gainditzen ez duen zenbatekoa eman ahalko da gehienez, eta % 100eraino iritsi ahalko da zenbateko hori genero-ikuspegia txertatzen denean.

      a) Alde Zaharren kasuan:

      a.1.– Sailak jarri beharreko ehunekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko den Birgaitzeko Plan Berezien lanak idazteko ordainsarien kostuaren gehieneko zenbatekoa jardunak hektareatan duen azaleraren mende egongo da: 5 Ha-raino 7.000€, 5 Ha-tik 25 Ha-ra bitarte, 5.000€, 25 Ha-tik gora, 4.000€

      a.2.– Sailak jarri beharreko ehunekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko den Azterlan Sozio-Urbanistikoei buruzko lanak idazteko ordainsarien kostuaren gehieneko zenbatekoa (BEZa barnean hartu gabe) bildutako ordainsariak 0,30ez biderkatuz kalkulatuko da, eta gutxieneko zenbatekoa 4.000 € izango da.

      a.3.– Sailak jarri beharreko ehunekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko den obra-proiektuak idazteko ordainsarien kostuaren gehieneko zenbatekoa formula bat aplikatzearen ondorioz lortuko da, koefiziente batez biderkatuz egikaritze materialaren aurrekontua milako eurotan.

      b) Bizitegi Eremu Degradatuak:

      b.1.– Sailak jarri beharreko ehunekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko den Azterlan Sozio-Urbanistikoei buruzko lanak idazteko ordainsarien kostuaren gehieneko zenbatekoa (BEZa barnean hartu gabe) bildutako ordainsariak 0,30ez biderkatuz kalkulatuko da, eta gutxieneko zenbatekoa 4.000 € izango da.

      b.2.– Birgaitzeko Plan Berezia idazteko ordainsarien kostuaren gehieneko zenbatekoa ordainsarien idatz-zatian ezarritakoaren baliokidea izango da.

      b.3.– Sailak jarri beharreko ehunekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko den Birgaitzeko edo Berritzeko Programa Estrategikoei buruzko lanak idazteko ordainsarien kostuaren gehieneko zenbatekoa (BEZa barnean hartu gabe) bildutako ordainsariak 0,50ez biderkatuz kalkulatuko da, eta gutxieneko zenbatekoa 4.000 € izango da.

      b.4.– Azterlan Sozio-Urbanistikoarekiko dokumentu osagarriak idazteko ordainsarien kostuaren gehieneko zenbatekoa ordainsarien idatz-zatian bildutako formulari 0,25 aplikatzearen emaitza izango da.

      b.5.– Sailak jarri beharreko ehunekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko den obra-proiektuak idazteko ordainsarien kostuaren gehieneko zenbatekoa aurreko formula bera aplikatzearen ondorioz lortuko da, koefiziente batez biderkatuz egikaritze materialaren aurrekontua milako eurotan.

      Obrak egikaritzeari dagokionez, Sailak gehienez % 75 emateko aukera izango du, bai urbanizazio-obren kontratagatiko egikaritze-aurrekontuari dagokionez, bai Birgaitze Integratuko Eremuetan edo Bizitegi Eremu Degradatuetan bilduta egonik, arkitektura-berezitasuna duten eraikinen eta/edo oinarrizko komunitate-ekipamenduak bildu behar dituzten eraikinen eraikuntza esku-hartzeei dagokienez.

      Balorazio Batzordearen ustez 80 puntuko edo hortik gorako balorazioa lortu duten jardunei dagokienez, Sailak gehienez % 85 emateko aukera izango du, bai urbanizazio-obren kontratagatiko egikaritze-aurrekontuari dagokionez, bai Birgaitze Integratuko Eremuetan edo Bizitegi Eremu Degradatuetan bilduta egonik, arkitektura-berezitasuna duten eraikinen eta/edo oinarrizko komunitate-ekipamenduak bildu behar dituzten eraikinen eraikuntza esku-hartzeei dagokienez.

      Udal batek, tokiko erakunde txiki batek eta/edo Birgaitzeko Hirigintza Sozietate batek ezin izango du inoiz 1.500.000 €-tik gorako diru-laguntzarik jaso (oro har), ezta 2.000.000,00 €-tik gorakoa ere aurreko idatz-zatian bildutako kasuan.

      Hiri berroneratzerako diru-laguntzen programa

      ●  Xedea: Hirigintza- eta gizarte-arazo bereziak dituzten eremuetan hiria berroneratzeko jardunak bultzatzea

      ●  Onuradunak: Udalak eta Birgaitzeko Hirigintza Sozietateak

      ?

      Lurzorua kostu bidez eskuratzea, ondare publikoak osatzeko

      • Jardun finantzagarriak: lurzorua kostu bidez eskuratzea ondare publikoak osatzeko, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeari lehentasuna emanez (bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasuna duten erabileren %50 gutxienez). Jardunaren xede den lurzoruak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan adierazitakoaren arabera formalizatutako erreserbako lurren mugaketan barne hartzeko modukoa eta gerora urbanizatzeko prozesura biltzeko egokia izan beharko du. Etxebizitza babestuen sustapena azalera-eskubidearen arabera garatu behar da.
      • Onuradunak: Udalak, tokiko erakunde publikoak eta udalaren sozietate publikoak.
      • Subsidiatutako mailegu kualifikatuak:
        • Gehieneko zenbatekoa: babespeko jardunerako aurreikusitako guztizko kostua.
        • Epea: amortizazio-aldien, eta, hala badagokio, gabealdiaren, batuketa, 12 urte izango da gehienez.
        • Interes-tasa: %0 maileguaren bizitza osoan zehar.
      • Diru-laguntzak: Sustatzaileari diru-laguntza emateko aukera izango da, eta diru-laguntza horren gehieneko zenbatekoa aurreikusitako kostuaren %25 izango da.

      Lurzoru- eta urbanizazio-alorreko babespeko jarduem finantziazioa

      • Jardun finantzagarriak: bereziki babes publikoko etxebizitzak sustatzera bideratu beharreko lurzorua eskuratu eta urbanizatzea.
      • Onuradunak: Udalak, tokiko erakunde publikoak eta udalaren sozietate publikoak.
      • Subsidiatutako mailegu kualifikatuak:
        • Gehieneko zenbatekoa: babespeko jardunerako aurreikusitako guztizko kostua.
        • Epea: 12 (6 + 6) edo 12 (9 + 3).
        • Interes-tasa: Hitzarmenaren araberakoa.
      Azken aldaketako data: 2016/05/16
      Euskadi, auzolana