Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Azalera eskubidean lagatako lurzoruen salmentari buruzko informazioa 2017

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak beste deialdi bat egin du, babes ofizialeko etxebizitzaren jabetza azalera-eskubideko erregimenean duten pertsonek aukera izan dezaten etxebizitzaren jabetza osoa edukitzeko, babes ofizialeko etxebizitzak diren ala ez kontuan hartu gabe. Izan ere, Azalera-eskubidearen araubidearekin bat, eraikitakoa eroslearen jabetza bada ere, eraikina kokatuta dagoen lurzoruak publikoa izaten jarraitzen du, eta, hori dela-eta, 75 urte igarotzean, berriz ere administrazioaren esku geratzen da etxebizitza, azalera-eskubidea iraungi egiten baita, eta jabeek ez dute kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik. Hain zuzen, lurzorua erostea da konponbidea, babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) erosi dituztenek etxebizitza gal ez dezaten epe hori bukatutakoan, nahiz eta etxebizitza librearen kalifikazioa izan.

2017ko urtarrilaren 24an, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du EAEn azalera-eskubidean eraikitako zenbait eraikin kostu bidez besterentzeko.

2010ean hasita, seigarren aldiz eman du Eusko Jaurlaritzak aukera hau. Horri esker, babes ofizialeko etxebizitzen erregistroko jabeek etxebizitzak eraikita dauden lurzoruak erosteko aukera dute. Horrela, etxebizitza horiek etxebizitza publikoaren kalifikazioari eutsiko diote eta, horren truke, beraien jabetzaren egungo debaluazioa etetea bermatzen zaie, azalera-eskubidearen 75 urteko indarrialdira hurbildu ahala.

 

Deialdiak EAEko 20.223 higiezinei eragiten die guztira, horietatik:

  • 15.369 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak (batera transmititzen dira)
  • 3.529 garaje atxiki gabe
  • 189 trasteleku atxiki gabe
  • 1.136 merkataritza-lokal

 Lurzorua saltzeko laugarren eta bosgarren aldietan gertatu zen moduan, higiezinen titularrei ez zaie diru-sarreren mugarik jarriko; horri esker, familia gehiagok egin ahal izango dute eragiketa hau.

Deialdia zabalik dago aurreko deialdietan sartu bai, baina, hainbat arrazoi tarteko, jabeek lurzorua erosi ez zuten higiezinentzat, denbora igarotzeagatik kalifikazioa galdu duten sustapenak barne direla, eta 2013ko bigarren seihiletik aurrera kalifikatutako sustapen berriak ere sartuko ditu.

Halaber, 2012ko, 2013ko eta 2015eko deialdien antzera, aldi baterako jabetzaren erregimenean 75 urterako transmititutako babes ofizialeko etxebizitza batzuen gainean eta etxebizitza horiek osatzen dituzten erkidegoetan dauden merkataritza-lokal eta trasteleku atxiki gabeen gainean Euskal Autonomia Erkidegoak jabaria itzultzeko duen eskubideari uko egin diezaion eskatzeko aukera arautzen da.

2013ko eta 2015eko deialdietan bezala, 2017ko oraingoan lurzorua edo jabetza mugagabea eskuratu ahal izateko, ez dago mugarik babes ofizialeko etxebizitzen titularrek dituzten urteko diru-sarrerei dagokienez.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko emandako hipoteka-bermedun mailegu bat jaso dutenek egunean egon beharko dute mailegu horren ordainketan, eskaera aurkezten den unetik eskualdatzea eskritura publiko bihurtu arte.

Gainera, aldi baterako kalifikazioa duten etxebizitzak edo kalifikazio-epea igarotzeagatik babes ofiziala galdu duten etxebizitzak badira, horien titularrek kalifikazio iraunkorra eskatu beharko dute aldi berean.

Lurzorua erosteko baldintzak

Lurzorua erosteko edo higiezinen jabetza mugagabea eskuratzeko ordaindu beharreko prezioa honako urrats hauetan oinarrituta kalkulatuko da:

  1. Eraikinaren balioa kalkulatzeko, eraikina osatzen duten elementu guztiak hartuko dira kontuan (etxebizitzak eta atxikitako eranskinak, merkataritza-lokalak eta atxiki gabeko eranskinak) kontuan hartuta.
  2. Eraikinaren guztizko balio horretatik, % 10 joko da eraikina dagoen lurzoruaren guztizko baliotzat.
  3. Eraikinaren lurzoruaren guztizko balio horren ondoriozko zenbatekoa elementu bakoitzaren (etxebizitza eta atxikitako eranskinak, merkataritza-lokalak eta atxiki gabeko eranskinak) jabetza horizontalaren partaide-kuotaren arabera banatuko da gero.
  4. Zenbateko horri dagokion BEZa gehituko zaio.

Nolanahi ere, deskribatu ditugun etxebizitza horietakoren baten titular bazara, jakinarazpen bat jasoko duzu postaz 2017ko otsailaren 22tik aurrera, eta zure kasuan zer zenbateko ordaindu beharko zenukeen jakinaraziko zaizu hor.

Horri dagokionez, jakizu Eusko Jaurlaritzak ordaintzeko aukerak eskaintzen dizkiela beren etxebizitzen lurzorua erosi edo jabetza mugagabea eskuratu nahi duten guztiei, baldintza onetako maileguak emanda zenbateko eta prezioei dagokienez, eta indarrean den finantza-hitzarmenaren barruan finantza-erakundeekin itundutako baldintzetan.

Horrela, zure etxebizitza eraikita dagoen lurzorua erosi edo horren jabetza mugagabea eskuratu nahi baduzu, epe luzeko eta interes txikiko finantzaketa bat lortzeko aukera izango duzu, eragiketaren eta tramitazio-gastuen % 100 estal ditzakeena.

Informazio-bideak

Prozesu guztia ahalik eta sinpleena eta errazena izan dadin, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak informazio publikoko zenbait bide jartzen ditu zure esku, eta horietara jo dezakezu informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu behar badituzu:

  • Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzua: Eusko Jaurlaritzaren 012 telefonoa, herritarrei kasu egiteko.

Erosketa-erregimenean esleitutako eta azalera-eskubidean eraikitako babes ofizialeko etxebizitza baten titularra bazara, edo etxebizitza horiek osatutako jabe-erkidegoetan edo hirigintza jarduerarako eremu berean eraikitako etxebizitzei emandako jabetza ofiziala zabaltzearen ondorioz babestuta dauden jabe-erkidegoetan kokatutako merkataritza-lokal eta atxiki gabeko eranskinen baten titular bazara, lurzorua erosteko aukera eska dezakezu, eskaera hauetakoren bat beteta:

Azkenik, aldi baterako jabetza-erregimeneko etxebizitza baten titular bazara edo etxebizitza horiek osatutako jabe-erkidegoetan kokatutako merkataritza-lokal edo atxiki gabeko eranskinen baten titular bazara eta horren jabetza mugagabea eskuratu nahi baduzu, EAEko Administrazio Orokorrak horien gainean jabaria itzultzeko duen eskubideari uko egiteko eskaera egin beharko duzu, eskaera hau betez:

Aurreko eskaerarik aurkeztu nahi izanez gero, Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuko bulegoetan entregatu beharko da, Etxebizitzako lurralde-ordezkariari zuzenduta, dokumentazio honekin batera:

  1. Etxebizitzaren, merkataritza-lokalaren edo atxikita ez dagoen eranskinaren jabetza egiaztatzen duen Jabetza Erregistroaren ohar sinplea, gehienez ere eskaera aurkeztu baino zazpi egun lehenago egina.

Eskaerak aurkezteko epea 2017eko martxoaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.

Informazio gehiago nahi baduzu, ekimen hau arautzen duen testu arauemailea kontsultatzea gomendatzen dizugu:

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 26koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua erosteko baldintzak ezartzeko dena, lurzoru horretan azalera-eskubideko zenbait higiezin eraikita baitaude. (2017ko otsailaren 13ko EHAA) Irakurri lege-testua

Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak, zure eskaera aztertutakoan, eragiketaren behin betiko azken prezioa jakinaraziko dizu, dagokion BEZa barne, eta baita hori ordaintzeko modua eta epea ere. Epe hori hilabetekoa izango da, gehienez ere.

Erosketa horri aurre egiteko (notaritzako gastuak eta erregistrokoak barne) finantza-laguntzak eskatu badituzu, azken prezioarekin batera, laguntza horiek emateko edo ukatzeko ebazpena ere jakinaraziko zaizu.

Ebazpen hori aldekoa bada, gehienez astebeteko epea izango duzu etxebizitza-arloko hitzarmena sinatu duen edozein erakundetan bertaratzeko eta finantzaketa-izapideei ekiteko.

Kreditu-erakundeak hilabeteko epean sartu beharko du gehienez, laguntzak emateko ebazpenaren jakinarazpenetik aurrera zenbatuta, azalera-eskubidearen zenbatekoa eta dagokion BEZa, emango diren Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Orokorraren kontuetan.

Inolako laguntza finantzariorik eskatu ez baduzu ere, azken prezioa ordaintzeko epea hilabetekoa da, eragiketaren azken prezioaren jakinarazpena jasotzen duzunetik aurrera.

Azken prezioa ordaindu eta izapide guztiak betetakoan, Etxebizitzako lurralde-ordezkariak lurzorua erosteko zure eskaera onartzeko edo EAEko Administrazio Orokorrak titular zaren higiezinaren gainean jabaria itzultzeko duen eskubideari uko egiteko ebazpena emango du, eta hor, transmisioa gero formalizatzeko eta erregistratzeko behar diren datu guztiak jaso beharko dira, eta eskritura publiko bihurtzeko deituko zaitu.

Zure eskaera erregistratu denetik sei hilabete igaro eta Etxebizitzako lurralde-ordezkariak berariaz ebatzi ez badu, ezetsi egin dela ulertuko da.

BEZa aldatzea

Maileguen muga-zergen gaineko BEZaren salbuespena ez dago indarrean 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Azken aldaketako data: 2017/03/01
Compromiso con las personas