Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Erosketa araubideko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa

Erosketa araubideko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa

Eusko Jaurlaritzak zozkatutako etxebizitza berrien esleipenean parte hartu ahal izango dute, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emanda, esleipen-prozesu bakoitzean zehaztu diren betekizunak betetzen dituztenak, beti ere sustapen horretan parte hartzeko eskatuz gero.

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatzeko eskaeran adierazitako udalerrietan zein horien eremu funtzionaletan egindako esleitze-prozeduretan parte hartu ahal izango da.

Erosketako babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) esleipen prozedurak

Erosketako BOEn esleipen prozeduretan parte hartzeko gutxienez urtebetez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko da.

  • Prozeduran sartutako eskatzaile kopurua sustapeneko etxebizitza kopurua baino handiagoa bada, esleipena notarioaren aurreko zozketa publiko bidez egingo da.

    Zozketa egindakoan, etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaronzerrenda egingo da.

  • Etxebizitzen kopurua eskatzaileena baino handiagoa denean, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak, notarioaren aurrean, bizikidetza-unitateko kide kopuruaren arabera ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta, kide kopuru bera dutenean, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko erosketa-araubideko inskripzioaren antzinatasunaren arabera. Etxebizitzak goiko solairuetakoetatik hasita esleituko dira.

    Ez da sustapenaren itxaron zerrendarik egingo, eta etxebizitzak hutsik geratuko balira, indarreko araudiak xedatutako baldintzak betetzen dituztenei esleitu ahal izango zaizkie.

Oraindik etxebizitza babestu bat esleitu ez badizute, gune honetan biltzen dugun informazioa interesgarria irudituko zaizu segur aski.

Etxebizitza Sailak aurreikusitakoaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan aurki egingo dituen zozketen iragarpenen berri izango duzu.

Datozen Exebizitza Zozketak
Udalerria Etxebizitzak Erregimena Data

 

VISESA baltzu publikoa aurreikusitakoaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan aurki egingo dituen zozketen iragarpenen berri izango duzu.

Datozen Exebizitza Zozketak
Udalerria Etxebizitzak Erregimena Data
Zarautz 30 Tasatuak

2017ko maiatzaren 4a

 

 Eusko Jaurlaritzak egindako babes publikoko etxebizitzen zozketaren baten emaitzen zain baldin bazaude, atal horretan azken nobedadeak aurkituko dituzu.

Zozketa egiten den egunean bertan, erabilgarri izango duzu esleipendunen behin-behineko zerrenda.

Zure eskaera onartuta bazegoen eta esleipendunen artean ez badago, gogoratu "Kontsultatu zure Etxebizitza eskaera" sekzioaren bitartez, itxaron zerrenda ikusi ahal izango duzula.

Behin behineko esleipendunen PDFa
EB3-0291/16-LT-000 (30 V.P.O.) Zarautz - Gipuzkoa 4/5/2017 ¡Berria!
EB3-0499/16-LC-000(16 V.P.O.) Azkoitia - Gipuzkoa 2017/5/4 ¡Berria!
EB2-0547/15-LC-000(78 V.P.O.) Bilbao-Basurto - Bizkaia 2016/9/27
EB3-0808/15-LE-000(16 V.P.O.) Elgoibar - Gipuzkoa 2016/3/2
EB3-00298/14-LC-0 (32 B.O.E.) Basauri - Bizkaia 2015/02/12
EB3-00298/14-LC-0 (32 B.O.E.) Hondarribia - Gipuzkoa 2015/02/12
EB3-01165/11-LC-1 (32 B.O.E.) Irun - Gipuzkoa 2014/02/27
EB2-00380/11-LC-1 (80 B.O.E.) Leioa - Bizkaia 2014/02/27
EB3-01322/12-LC-1 (24 B.O.E.) Eibar - Gipuzkoa 2014/02/27
EB3-00863/12-LC-0 (88 B.O.E.) Hernani - Gipuzkoa 2013/10/10
EB2-00764/12-LT-0 (190 E.T.) Bilbao - Bizkaia 2013/09/26
EB2-00765/12-LE-0 (108 B.O.E.) Bilbao - Bizkaia 2013/09/26
EB3-00020/13-LE-0 (28 B.O.E.) Anoeta - Gipuzkoa 2013/09/24
EB2-02094/11-LC-0 (72 B.O.E.) Barakaldo - Bizkaia 2013/09/24
EB3-01165/11-LC-0 (48 B.O.E.) Irun - Gipuzkoa 2013/09/19
EB2-00380/11-LC-0 (193 B.O.E.) Leioa - Bizkaia 2013/09/17
EB3-01322/12-LC-0 (62 B.O.E.) Eibar - Gipuzkoa 2013/09/11
EB2-02095/11-LC-0 (92 B.O.E.) Barakaldo - Bizkaia 2012/11/21
EB2-00382/11-LC-0 (90 B.O.E.) Leioa - Bizkaia 2012/11/15 
EB3-00998/10-EC-0 (27 A.S.) Hernani - Gipuzkoa 2012/09/27 
EB3-01937/11-LC-0 (35 B.O.E.) Zestoa - Gipuzkoa 2012/09/13 
EB2-1265/10-LC-0 (54 B.O.E.) Basauri - Bizkaia 2012/07/20
EB2-02078/11-LC-0 (52 B.O.E.) Gernika-Lumo - Bizkaia 2012/07/05
EB3-01879/11-LC-0 (30 B.O.E.) Errenteria - Gipuzkoa 2012/07/03
EB2-00981/11-LC-0 (74 B.O.E.) Ortuella - Bizkaia 2012/06/27
EB3-00070/11-EP-0 (25 A.S.) Hondarribia - Gipuzkoa 2012/06/26
EB3-01618/07-EE-0 (38 A.S.) Beasain - Gipuzkoa 2012/06/07
EB1-Etxebizitza Berria Erosi (190 B.O.E.) - Vitoria-Gasteiz - Araba/Álava 2012/02/27
EB2-01666/08-EC-0 (40 A.S.) - Basauri - Bizkaia 2011/12/16
EB2-01269/10-LC-0 (126 B.O.E.) - Bilbao - Bizkaia 2011/12/14
EB2-00196/11-LE-0 (22 B.O.E.) - Bilbao - Bizkaia 2011/12/14
EB2-00686/06-EE-0 (55 A.S.) - Bilbao - Bizkaia 2011/12/14
EB1-00719/10-LC-0 Legutio - Araba/Álava 2011/12/01
EB2-00855/06-EE-0 (24 A.S.) Santurtzi - Bizkaia 2011/11/29
EB1-00851/08-EP-0 (170 A.S.) Vitoria-Gasteiz - Araba/Álava 2011/11/24
EB2-01857/10-LC-0 (210 B.O.E.) Sestao - Bizkaia 2011/11/10
EB2-01856/10-LT-0 (60 E.T.) Sestao - Bizkaia 2011/11/10
EB3-00729/09-LT-0 (13 E.T.) Beasain - Gipuzkoa 2011/10/27
EB3-01353/10-LC-0 (72 B.O.E.) Pasaia (1) - Gipuzkoa 2011/10/20 
EB3-01353/10-LC-0 (72 B.O.E.) Pasaia (2) - Gipuzkoa 2011/10/20 
Azken aldaketako data: 2017/05/04
Euskadi, auzolana