Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Alokairuko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa

Alokairuko BOEn esleipen prozedurak

Alokairuko BOE berriak esleitzeko prozedurak.

Etxebizitzak lortutako puntuazio-ordenaren arabera esleituko dira; betiere honako barematzeko irizpideen arabera, eta honako lehentasun-ordenaren arabera:

  1. Antzinatasuna, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan etxebizitza alokairuan eskatu zenetik zenbatuta: 5 puntu emango dira urte bakoitzeko (gehienez 40 puntu eta gutxienez 5).
  2. Bizikidetza-unitateko kide kopurua: Bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko 5 puntu emango dira (gehienez 30 puntu eta gutxienez 5).
  3. Diru-sarreren arabera, zenbat eta diru-sarrera gutxiago puntu gehiago. Gehienez 20 puntu emango zaizkie 3.000 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, 15 puntu 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei, 10 puntu 15.001 eta 25.000 euro bitartekoei eta gutxienez 5 puntu 25.001 eta 30.000 euro bitartekoei.
  4. 10 puntu emango dira udalerrian erroldatuta egoteagatik eta 5 puntu eremu funtzionalean egoteagatik.
  5. 10 puntu emango dira etxebizitza-premia bereziko kolektiboren baten kide izateagatik (haien titularretako bat kolektibo hauetako kidea den horiek: adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak eta adimen-gaixotasuna dutenak, guraso bakarreko familiak, generoko indarkeriaren biktimak, legez dibortziatuak edo banatuak, gerora sortutako ordaintzeko ezinagatik ohiko etxebizitzaren jabetza galdu dutenak, 70 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak); gehienez 30 puntu, kolektibo bat baino gehiagoko kide izanez gero.

Gorago aipatutako antzinatasun-dataren bidez hautsiko dira berdinketak.

Sustapeneko etxebizitzak bi kategoriatan banatuko dira: mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonei egokitutako etxebizitzak eta egokitu gabeko etxebizitzak. Lehenik eta behin, egokitutako etxebizitzak esleituko dira eta horiek esleitu ondoren, egokitu gabeko etxebizitzak; lehenik, logela gehien dituztenak, eta azkenik, logela gutxien dituztenak, egokien diren bizikidetza-unitateen artean.

Esleipena amaitutakoan, bertan etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaron-zerrenda egingo da.

Oraindik ez badizute esleitu alokairuko etxebitza babestu bat, seguru interesatzen zaizula hemen jasotzen dugun informazioa.

Hemen jakin dezakezu datozen egunotan egingo diren Etxebizitza Sailburuordetzaren alokairu-esleipenak.

Alokairuko Etxebizitza Babestuen datozen esleipenak
Udalerria Etxebizitzak Erregimen Data
Irun 16 BOE 2017ko apirila
Vitoria-Gasteiz - Zabalgana 135 BOE Datarik gabe
Azken aldaketako data: 2016/02/17
Compromiso con las personas