Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza erosteko laguntzak

Babes Publikoko Etxebizitza (BPE) bat eskuratzeko orduan, izan lehenengo, bigarren edo ondorengo eskualtzea, Eusko Jaurlaritzak horretarako aurreikusi dituen finantza-laguntzak hartzeko aukera eskaintzen dizu.

Jabetza osoan zein azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak eskuratzea, beren eranskinekin batera, dagokion finantzaketak ez badu etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80, lotutako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean eskuratzen diren lotu gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 gainditzen.

Sekzio honetatik, Eskabide-orria,  erraz eta azkar, zuzenean betetzeko aukera eskaintzen dizugu.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sail honen helburuetako bat etxebizitzen eskaintzan lehenago erabili diren eta gaur egun hutsik eta erabili gabe dauden etxebizitza guztiak barne hartzea da.

Helburu horrekin, finantza-laguntzen programa berri bat garatu dugu etxebizitza aske erabilien erosketarako itzuli beharrik gabeko diru laguntza begiesten den.

Programa hau eguneratzeko garaian, eskatutako baldintzak eta finantza-laguntzak etxebizitza librearen merkatura gero eta neurri handiagoan egokitzeko asmoa ere izan dugu.

Hori dela eta, gehieneko prezioen taula berri bat dago abian, etxebizitza erabiliaren merkatuko prezio baxuen edo baxu-ertainen ildotik, gaur egun, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak etxebizitzaren balioztatze balorearen 5era iritsi daitezkeelarik.

Nolanahi ere, horri buruzko informazio xehatu guztia aurkituko duzu hemen; sortzen zaizkizun gai edo zalantzen inguruko kontsultak egin ahal izango dituzu eta Etxebizitza libre erabilia erosteko finantza-laguntzen eskabidea zuzenean bete ahal izango duzu ordenagailuan.

Gogoan izan eskabidea bete ondoren Zuzenean – Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetako batean aurkeztu beharko duzula eskatutako dokumentazioarekin batera.

Azken aldaketako data: 2016/06/28
Compromiso con las personas