Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa aitortzeko baldintzak

Baldintzak

Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onar dagizun ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan baliozki izena emanda egon eta alokairuko eskatzaile moduan lau urteko antzinatasuna edukitzea.
  • Ondoko mugen arteko urteko diru-sarrerak edukitzea:
    1. Hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro edo handiagoak eta 15.000 euro baino txikiagoak izatea.
    2. Bi kideko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro edo handiagoak eta 12.000 euro baino txikiagoak izatea.
    3. Kide bakarreko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro edo handiagoak eta 9.000 euro baino txikiagoak izatea.
  • Mugikortasun urriko ezgaitasuna edo ezgaitasun psikikoa daukan pertsona baldin bazara, edo genero indarkeriaren biktima bazara, ez duzu gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.

Egutegia

Etxebizitzaren Legeak ezartzen duenaren arabera, etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboaren aitorpenaren ezarpena mailaz mailakoa izango da.

Beste arau batek beste egutegirik ezartzen ez duen bitartean, Legean jasotako egutegia aplikatuko da:

  1. 2016tik aurrera eskubidea aitortuko zaie gorago aipatutako baldintzak betetzen dituzten 3 kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateei.
  2. 2017tik aurrera eskubidea aitortuko zaie gorago aipatutako baldintzak betetzen dituzten 2 kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateei.
  3. 2018tik aurrera eskubidea aitortuko zaie gorago aipatutako baldintzak betetzen dituzten kide bakarreko bizikidetza-unitateei.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa emango zaie eskubide subjektiboa onartu zaien bizikidetza-unitateei, Euskadiko administrazio publikoek etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki egokirik eskuragarri jarri ezin dietenean.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoaren zenbatekoa ezingo da alokairu-kontratuan agertzen dena baino handiagoa izan, eta inoiz ez ditu 250 euroak gaindituko.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa onar dagizun, eskubide subjektiborako eskatutako baldintza guztiak betetzeaz gain, bizikidetza-unitatea babestutako merkatutik kanpo dagoen etxebizitza baten alokairu-kontratuaren, berrakuraren edo logela baten alokairu kontratuaren titular izan beharko da.

Sei hilero, hileroko ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa behar ez denean jaso dela frogatuko balitz, etxebizitza arloan eskuduna den Sailak desegoki jasotako prestazioak itzultzeko prozedura ofizioz abiatuko du.

Dokumentazioa

Babestutako merkatutik kanpo dagoen etxebizitza baten alokairu-kontratuaren, berrakuraren edo logela baten alokairu kontratuaren titularra izanez gero, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Kontratua eta ordeinagiria
    • Indarrean dagoen alokairu, berrakura edo logela baten alokairu- kontratua.
    • Alokairuaren edo berrakurren azken hileko banku-transferentziaren ordainagiria
  • Hirugarrenaren datuen alta
    • Agiri normalizatua, "Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuak dituzten hirugarrenek erabili beharrekoa (Kutxabank – Bankoa – Banco Santander – Laboral Kutxa – CaixaBank – BBVA).
    • Agiri normalizatua, beste entitate batean banku-kontua edukiz gero erabiltzekoa.
  • Errolda kolektiboaren egiaztagiri edo agiria, alokatutako edo berrakuratutako etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jasotzen dituena.

Eskubide subjektiboa aitortzeko eskabide-orria bete nahi baduzu, sakatu hemen

Nola eskatu eskubide subjektiboaren aitortza

Etxebizitza egoki eta duin bat legez okupatzeko eskubide subjetiboaren aitortza eskatzeko bete behar dituzun baldintzak arretaz irakurri ondoren, eta betetzen dituzula ziurtatu ondoren, eskaerari erantsi behar diozun dokumentazioa bildu eta izena emateko eskabide-orria bete behar duzu.

Eskaera adinez nagusiak diren bizikidetza-unitateko kide guztiek sinatu behar dute. Eskaera eta erantsitako dokumentazioa eman ahal izango duzu:

AURREZ AURRE:

  1. ZUZENEAN - Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuko leihatiletan:
    - Ramiro de Maeztu 10, behea - 01008 Vitoria-Gasteiz
    - Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
    - Andia 13 - 20003 Donostia/San Sebastian.
  2. Etxebiderekin hitzarmena duten UDALAK: Basauri (arreta BIDEBIn), Bilbao (Bilboko Udal Etxebizitzetan arreta), Getxo, Vitoria-Gasteiz, Urretxu, Zumaia eta Zarautz
  3. Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Udalak:
    ÁLAVA/ARABA BIZKAIA GIPUZKOA
    Aiara / Ayala Ajangiz Altzo
    Alegria / Dulantzi Amoroto Andoain
    Arraia-Maeztu Aulesti Anoeta
    Arratzua - Ubarrundia Basauri Antzuola
    Asparrena Busturia Aretxabaleta
    Barrundia Carranza Azkoita
    Bernedo Durango Azpeitia
    Bilar / Elvillar Ea Berastegi
    Donemiliaga / San Millán Elorrio Berrobi
    Elciego Erandio Eibar
    Erriberagoitia / Ribera Alta Ermua Eskoriatza
    Erribera Beitia / Ribera Baja Etxebarria Ezkio / Itsaso
    Eskuernaga / Villabuena de Álava Gamiz-Fika Getaria
    Iruña Oka / Iruña de Oca Güeñes Hernialde
    Iruraiz-Gauna Kortezubi Hondarribia
    Kripan  Leioa Ibarra
    Lantziego / Lanciego Lekeitio Idiazabal
    Laudio / Llodio Lezama Irura
    Legutio Mendexa Lazkao
    Mañueta / Baños de Ebro Mundaka Legazpia
    Oyón / Oion Muskiz Legorreta
    Samaniego Muxika Leintz - Gatzaga
    Urizaharra / Peñacerrada Nabarniz Lezo
    Valdegovía / Gaubea Ortuella Lizartza
    Zigoitia  Otxandio Olaberria
      Plentzia Ormaiztegi
      Sopuerta Urnieta
      Sukarrieta Zegama
      Zaldibar Zumarraga
      Zierbena  

 

POSTA ZIURTATUAREN BITARTEZ, ZUZENEAN: Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuari zuzenduta bidalita.

Eskubide subjektiboa aitortzeko eskabide-orria bete nahi baduzu, sakatu hemen

Azken aldaketako data: 2017/06/30
Euskadi, auzolana