Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Arrasaten, Zerrajeran, babes ofizialeko 63 etxebizitza azalera eskubidean emateko esleipenean parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2019ko ekainaren 24a eta uztailaren 5a bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

IRAGARKIA 

Ekainaren 21ean argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2019ko ekainaren 4ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Arrasate udalerriko Zerrajeran, 63 babes ofizialeko etxebizitza azalera eskubidean esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Agindu hau argitaratzen den datan Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan altan egotea eta erosketa eskatzea bertan.
  • Izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Arrasate izatea eta udal horretan urtebeteko errolda antzinatasuna egiaztatzea titularretako batek.
  • Etxebizitzaren titular izango diren pertsonetako batek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean urte beteko antzinatasunez errolda egiaztatzea, agindu hau argitaratzen den datan.
  • 2017. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da.
  • 5 kide edo gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute honako esleipen prozeduran parte hartu.

Esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2019ko ekainaren 24a eta uztailaren 5a bitartean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazio guztia www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • www.etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Andia, 13
    20004 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Andia, 13. 20004 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela. Bestetik esan, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

 (*) Mugikortasun murriztua duten elbarriek edo desgaitasun psikikoa duten pertsonek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.

Euskadi, auzolana