Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Argitalpen-data: 2017/09/04

Lasarte-orian, Babes Ofizialeko 2 Sustapenetan izena ematea

Lasarte-Oriako udalerrian babes ofizialeko 84 etxebizitza (guztira) eraiki behar dituzte jabetzan Urkilla S.L. eta Construcciones Aburuza S.L. sustatzaileek.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horien esleipenetan parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bana helaraziko die sustatzaileei.

Hori dela eta, Etxebiden Donostiako eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduretan parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2017ko irailaren 4a eta 2017ko urriaren 2a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez sustapen bakoitzeko.

2017ko urriaren 6an web gune honetan eta Gipuzkoako Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Andia 13, behea PK 20004 - Donostia) argitaratuko dira sustatzaileek notario aurrean egingo dituzten zozketetan parte hartuko duten pertsonen zerrendak, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrendak ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

1. Sustapena:

2. Sustapena:

Esleipen prozeduretan parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduretan parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

  • URKILLA S.L.
    • Lugaritz Pasealekua 21
    • 20018 Donostia
    • Tlf. 943 42 95 21       
    • eo@etxeonenak.com
  • CONSTRUCCIONES ABURUZA S.L.
Euskadi, auzolana