Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Basauriko 19 babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurari buruzko azalpen-oharra.

Argitalpen-data: 

Berriki argitaratu den iragarki batean jasotzen da Sartriges S.L. sustatzaileak 19 babes ofizialeko etxebizitza esleituko dituela jabetzan Basaurin. Iragarki horretan honakoa ere jasotzen da: Etxebiden Bilbao Metropolitanoko erosketako etxebizitza eskatzaileek etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi izanez gero, espresuki adierazi beharko dutela, 2017ko urriaren 13a eta azaroaren 13a bitarteko epean aurkeztu beharreko idatzi baten bidez.

Orain gutxi, komunikazioak (gutunak eta posta elektronikoak) bidali zaizkie pertsona horiei horri buruz informatuz. Komunikazio horietan, besteak beste, prozeduran parte hartzeko baldintzak aipatzen dira; diru-sarrerei dagokien baldintzan, ordea, akats bat dago: 2016. urtean, 9.000€ eta 39.000€ arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu behar direla jasotzen da, eta kontuan hartu beharreko ekitaldi fiskala 2015 urtea izan behar da.

Euskadi, auzolana