Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Agindua argitaratzen da 2017ko maiatzaren 24ko Aginduan agertzen diren hainbat zehaztasun aldatzen dituena. Agindu hark Donostia udalerriko Txomin Enean, babes ofizialeko 130 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesuari hasiera ematen zion.

Argitalpen-data: 

IRAGARKIA

Martxoaren 13an EHAAan argitaratu da 2019ko martxoaren 4koa, Agindua argitaratzen da, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Donostia udalerriko Txomin Enean, babes ofizialeko 130 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesuari hasiera eman eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduan agertzen diren hainbat zehaztasun aldatzen dituena.

Aldaketa hauek, ez dute eraginik orain arte eman diren pausoetan, esleipen prozedurarako nahiz eta badute ondoriorik ondorengo nondik norakoetan: esleitu beharreko etxebizitza kopuruan –etxebizitza gehiago dago orain, nahiz eta Donostiako Udalak ordezko etxebizitza bat izateko duten horien eskubidea gauzatu ahal izateko etxebizitza bat gorde–, etxebizitzen sustatzailearen nortasunean, sustapenaren behin-behineko kalifikazioan eta etxebizitza horien berezitasunetan (logela kopurua eta azalera erabilgarria), eta, azkenik, sustapenaren espediente-zenbakian.

Gauzak horrela, esleipen prozedurarekin jarraitzeko behar diren pausoak emango dira epe laburrera. Momentu horretan interesdunei eman behar dituzten pausoez informatuko diegu.

Euskadi, auzolana