Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Sestaon, babes ofizialeko 23 etxebizitza sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Sestaoko udalerrian babes ofizialeko 23 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan U.T.E. UE 1.3 KUETOk 

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari. 

Hori dela eta, Etxebiden Bilbao Metropolitanoko Eskualde Egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2018ko irailaren 21a eta 2018ko urriaren 23a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak. 

2018ko urriaren 30ean web gune honetan, Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan eta Bizkaiko Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Kale Nagusia, 85 – 48011 Bilbao) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – U.T.E. UE 1.3 KUETO
  • Etxebizitza kopurua: 23
  • Kokapena: UE 1- 3 KUETO_Etxadia 2 B – Kueto - SESTAO
  • Etxebizitzen prezioa: 139.068,13€ eta 183.528,73€ bitartekoa (BEZik gabe)

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

UTE – U.E. 1.3 KUETO
Urkijo zumarkalea 63, Behe - 48010 BILBAO
Tfnoa: 944 790 600
viviendaprotegida@sestaobarria.com
www.sestaobarria.com/viviendaprotegida

Euskadi, auzolana