Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Hondarrabia-n babes ofizialeko 33 etxebizitza alokairuan emateko esleipenean parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2018-ko azaroaren 27a eta abenduaren 11a bitartean.

Argitalpen-data: 

Azaroaren 22ean argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018ko azaroaren 14ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, Hondarrabiako Udaleko Muliaten, 33 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona. 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan: 

  1. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko titularretako batek EAEn erroldatuta dagoela egiaztatu behar du eta, era berean, Hondarrabiako Udaleko erroldan 10 urteko antzinatasuna duela egiaztatu behar du; errolda horrek etenak izan ditzakeelarik.

  2. Urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten elbarriek, elbarri psikikoek, edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Baldintza egiaztatzeko izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. 

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2018ko azaroaren 27a eta abenduaren 11a bitartean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

 

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Andia, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Andia, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela. Bestetik esan, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

Euskadi, auzolana