Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Donostian, Morlans Behean, babes ofizialeko 70 etxebizitza alokairuan emateko esleipenean parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2019-ko martxoaren 5a eta 18a bitartean.

Argitalpen-data: 

Otsailaren 8an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2019ko otsailaren 1eko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Donostia udalerriko Morlans Behean, AM.09ko A1 lursailean, babes ofizialeko 70 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona. 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Inskripzioaren titularretako batek, gutxienez, erroldatuta egon behar du Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, Donostiako udalerrian.
  • 2017. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. 
  • 5 kide baino gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute parte hartu. 

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2019ko martxoaren 5a eta 18a bitartean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

 

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Andia, 13 20004 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Andia, 13. 20004 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela. Bestetik esan, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

Izena emateko epea irekiko da 2019-ko martxoaren 5a eta 18a bitartean. Izan kontuan data hauen aurretik egiten bada eskabidea hau ez dela kontuan hartuko.

Euskadi, auzolana