Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Sestaoko udalerriko Vega Galindon alokairuko sustapenean izen emateko epea irekiko da 2017ko azaroaren 20a eta abenduaren 1a bitartean

Argitalpen-data: 

Azaroaren 10ean Sestaoko udalerriko Vega Galindon 52 babes ofizialeko etxebizitza sustapena alokairuan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan: 

  • Diru-sarrerak: 2016. urtean, 3.000 euro (gutxieneko muga) eta 39.000 euro (gehieneko muga) arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea. Mugikortasun murriztua duten desgaituak, desgaitu psikikoek eta genero-indarkeriaren biktima direnek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. 
  • Errolda: titular izango den batek Sestaoko udalerrian erroldatuta egon beharko du. 
  • Udalerria: izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Sestao izan beharko da. 
  • Bizikidetza unitatea: gutxienez bi kideko bizikidetza unitate bat izatea, 5 kide baino gehiago izan gabe.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2017ko azaroaren 20a eta abenduaren 1a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 - BILBAO.
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Kale Nagusia 85, 48011 – BILBAO

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

 

 

Euskadi, auzolana