Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Irungo udalerriko Oinaurren alokairuko sustapenean izen emateko epea irekiko da 2018ko apirilaren 9a eta 20a bitartean

Argitalpen-data: 

Martxoaren 28an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Irungo udalerriko Oinaurren 32 babes ofizialeko etxebizitzen sustapena alokairuan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion Agindua. 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu: 

  • Diru-sarrerak: 2016. urtean, 3.000 euro (gutxieneko muga) eta 39.000 euro (gehieneko muga) arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea. Mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima direnek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.
     
  • Errolda: eskaerako titular izango den batek Donostiako eskualde egiturako udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta egon beharko du. Irunen erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute esleipenean.
     
  • Udalerria: izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Irun izan beharko da.
     
  • Bizikidetza unitatea: 6 kide baino gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute parte hartu. Mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutako etxebizitzen kasuan 7 kide baino gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute parte hartu. 

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2018ko apirilaren 9a eta 20a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Andia, 13 5., 20004, Donostia.
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Andia 13 – 20004 Donostia.

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela. Izena ematen ez baduzu, Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko zure eskaeran ez du inolako ondoriorik izango. Esleipen prozeduran parte hartu eta etxebizitza esleitzen bazaizu eta uko egiten badiozu, Etxebiden baja izango zara eta urtebetez izen emateko debekua izango duzu.

Euskadi, auzolana