Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Bilbaon, Txurdinagan, babes ofizialeko 14 etxebizitzako eta 54 etxebizitza tasatu autonomikoko sustapenetan izena ematea

Argitalpen-data: 

UTE PARQUE MOVIL BILBAOk Bilbon jabetzan bi sustapen eraikiko ditu: bata, babes ofizialeko 14 etxebizitzakoa, eta bestea 54 etxebizitza tasatu autonomikokoa. 

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horien esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bana helaraziko dio sustatzaileari. 

Hori dela eta, Etxebiden Bilbao Metropolitanoko Eskualde Egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduretan parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2019ko urtarrilaren 21a eta 2019ko otsailaren 18a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak. 

2019ko otsailaren 25ean web gune honetan, Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan eta Bizkaiko Zuzenean Zerbitzuko iragarki-taulan (Kale Nagusia, 85 – 48011 Bilbao) argitaratuko dira sustatzaileak etxebizitza hauetako notario aurrean egingo duen zozketetan parte hartuko duten pertsonen zerrendak, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrendak ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

1. Sustapena:

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – UTE PARQUE MOVIL BILBAO
  • Etxebizitza kopurua: 14
  • Kokapena: AD 427. 01 partzela LA P-1 Txurdinaga- BILBAO
  • Salnurriak (BEZik gabe):
    • Etxebizitza egokitua eta eranskinak: 151.033€
    • Gainontzeko etxebizitzak eta eranskinak: 141.417€ eta 152.073€ bitartekoa

2. Sustapena:

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Etxebizitza Tasatu Autonomikoak
  • Sustatzailea: Pribatua – UTE PARQUE MOVIL BILBAO
  • Etxebizitza kopurua: 54
  • Kokapena: AD 427. 01 partzela LA P-1 Txurdinaga- BILBAO
  • Salnurriak (BEZik gabe):
    • -Etxebizitza egokituak eta eranskinak: 277.835€ (handiena)
    • -Gainontzeko etxebizitzak eta eranskinak: 207.037€ eta 278.422€ bitartekoa

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean. 

Informazio gehiago eskuratzeko:
UTE PARQUE MOVIL BILBAO
Sabino Arana Hiribidea 20 – 5. BILBAO
Tfnoa: 944416256
izaskun @izaoyp.com

 

Euskadi, auzolana