Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Bilbon (Zorrozaurre), 112 etxebizitza tasatu autonomikoko sustapenean izena ematea.

Bilboko udalerrian 112 etxebizitza tasatu autonomiko eraikiko ditu jabetzan Amenabar Etxeginza Bizkaia S.L. sustatzaileak. 

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari. 

Hori dela eta, Etxebiden Bilbao Metropolitanoko Eskualde Egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2019ko otsailaren 13a eta 2019ko martxoaren 13a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean jada altan daudenak. 

2019ko martxoaren 22an web gune honetan, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan eta Bizkaiko Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Kale Nagusia 85 – 48011 Bilbao) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Etxebizitza tasatu autonomikoak
  • Sustatzailea: Pribatua – Amenabar Etxegintza Bizkaia S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 112
  • Kokapena: SI-UE1 partzela 1. unitatea – Zorrozaurre
  • Salnurriak (BEZik gabe):
    • Etxebizitza txikiena bere eranskinekin: 224.977,26€
    • Etxebizitza handiena bere eranskinekin: 274.765,22€ (trastelekurik gabe)
    • Etxebizitza egokitu txikiena: 265.973,48€

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

AMENABAR ETXEGINTZA BIZKAIA SL
Helbidea: Urkixo Zumarkalea 63, behea, Bilbao.
Telefonoa: 944790600
 info@zorrozaurrebarria.com

Euskadi, auzolana