Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Bilboko udalerriko Zorrozaurren erosketako sustapenean izena emateko epea irekiko da 2019ko otsailaren 28tik martxoaren 13a bitartean

Argitalpen-data: 

2019ko otsailaren 6an Bilboko udalerriko Zorrozaurren 104 etxebizitza tasatuko sustapena erosketan (eskubide osoan) esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan: 

  • Diru-sarrerak: 2017ean, 12.000 eta 50.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea. Mugikortasun urriko elbarriek 3.000€-ko diru-sarrerak egiaztatuko dituzte; genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar.
  • Errolda: eskaerako titular izango den batek Euskal Erkidego Autonomikoan erroldatuta dagoela egiaztatu beharko du gutxienez urte bateko antzinatasunez.
  • Udalerria: izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbo izan beharko da edo Bilbao Metropoli eremu funtzionaletako udalerriren bat.
  • Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitateak ezingo ditu bost kide baino gehiago izan.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2019ko otsailaren 28a eta martxoaren 13a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Kale Nagusia 85 - 6. Solairua 48011 - BILBAO.
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Kale Nagusia 85, 48011 – BILBAO

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

Euskadi, auzolana