Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza Sailak 2.860 familiari jakinarazi die baldintzak bete eta etxebizitza alokairuan lortzeko eskubide subjektiboa eska dezaketela

Argitalpen-data: 

  • Eskubide subjektiboa onartzeak esan nahi du alokairu bidez etxebizitza esleitzea edo etxebizitzarako prestazio ekonomikoa eskuratzea, gehienez 250 euro hilean
  • Etxebizitza Legea abian jarri zenetik, 4.119 familiari aitortu zaie eskubide subjektiboa Euskadin

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eskutitz bidez jakinarazi die 2.860 familiari etxebizitzarako eskubide subjektiboa eskatzeko baldintzak betetzen dituztela. Etxebiden izena emandako pertsonak dira eta, Legeak aurreikusitako eskakizunak betetzen badituzte ere, oraindik ez dituzte izapideak egin.

Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onar dagizun ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan baliozki izena emanda egon eta alokairuko eskatzaile moduan lau urteko antzinatasuna edukitzea.
  • Ondoko mugen arteko urteko diru-sarrerak edukitzea:
    • Hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 15.000 euro baino txikiagoak izatea.
    • Bi kideko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak izatea.
    • Kide bakarreko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak izatea.
  • Eskaera aurkezteko momentuan, bizikidetza unitateko pertsona guztiek etxebizitza faltan izan behar dute, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan izena emateko salbuespenen kasuetan izan ezik.

Jakinarazpenean, aste honetan banatzen hasi direnean, helarazi zaie, baita ere, aitortza horren izapideak egiteko eman beharreko urratsak zeintzuk diren, baita non aurkez dezaketen fisikoki eta telematikoki ere. Eskutitz guztietan txertatu da dagokion eskakizun-orria. Lurraldeei dagokienez, honela banatu dira 2.860 jakinarazpen horiek: 434 Arabari dagozkio, 1.811 Bizkaiari eta 615 Gipuzkoari.

Eskubide subjektiboa onartzeak esan nahi du alokairu bidez etxebizitza esleitzea edo, etxebizitzarik eskuragarri egon ezean, etxebizitzarako prestazio ekonomikoa, gehienez 250 euro hilean, aipatu alokairua ordaintzeko.

Ez da lehen aldia Etxebizitza Sailak halako jakinarazpenak helarazten dituela. Pasa den urteko apirilean, 4.450 eskutitz bidali ziren Etxebiden izena emana zuten beste hainbat pertsonari, eskubide hori dutela gogorarazteko. 

Etxebizitza Legea abian jarri zenetik, 4.119 familiari aitortu zaie eskubide subjektiboa Euskadin. Horietatik, 693 Arabari dagozkio, 3.011 Bizkaiari eta 415 Gipuzkoari.

Euskadi, auzolana