Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza Sailak 4.450 familiari jakinaraziko die baldintzak betetzen dituztela eta etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa eska dezaketela

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 4.450 familiari gutun bidez jakinaraziko die etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa eskatzeko baldintzak betetzen dituztela. Izan ere, Etxebiden erregistratutako pertsona kopuru handi horrek, legeak planteatutako baldintzak betetzen dituen arren, oraindik ez du eskubide hori tramitatu.

Gaur egun hauek dira baldintzak: etxebizitza edo bizitoki egonkorrik edo egokirik ez izatea; Etxebideren alokairuko erregimeneko etxebizitza babestuko eskatzaileen eta zuzkidura-bizitokiko eskatzaileen erregistroan inskribatuta egotea, 4 urteko antzinatasunarekin; 3.000 euroko sarrera minimoak egiaztatzea (minusbaliotasun psikikoa duten pertsonek, mugikortasun murriztuko pertsonek eta genero-indarkeriako biktimek izan ezik); eta ez gainditzea urtean 15.000 euroko sarrera haztatu maximoak 3 kideko edo gehiagoko bizikidetasun-unitateetan, 12.000 euroko sarrera haztatu maximoak 2 kideko bizikidetasun-unitateetan edo 9.000 euroko sarrera haztatu maximoak kide bakarreko bizikidetasun-unitateetan.

Datorren ostegunean, apirilaren 5ean, banatzen hasiko den komunikazioan, jakinaraziko zaie zer urrats egin behar dituzten aitorpen hori tramitatzeko eta eskaera non aurkeztu behar duten fisikoki eta telematikoki. Gutun guztietan, dagokien eskaera ere txertatuko zaie. Lurraldeen arabera, honela banatzen dira 4.450 komunikazioak: 701 Arabari dagozkio, 2.754 Bizkaiari eta 995 Gipuzkoari.

Eskubide subjektiboaren aitorpena aintzat hartzeak alokairuko erregimeneko etxebizitza bat esleitzea eragin dezake, edo, etxebizitza eskuragarririk ez badago, laguntza ekonomiko bat jasotzea —hilean gehienez 250 eurokoa—, alokairu hori ordaintzera soilik zuzendu ahal izango dena.

Gaur egun, Euskadin 2,437 pertsonari edo familiari aitortu zaie eskubide subjektibo hori.

 

Euskadi, auzolana