Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • SmartEnCities
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Azken eguneratzea: 2012/04/02

Sestao Berrik ASAP programa berrian laguntzaile izan nahi du

Eusko Jaurlaritzaren proposamen berri honekin 3.000 etxebizitza inguru mobilizatzea espero da datozen 2 urteetan.

Sestaoren gizarte- eta hirigintza-arloko eraberritze-prozesuaz arduratzen den Sestao Berri sozietateak eskabidea egingo du ASAP (alokairu segurua arrazoizko prezioa) programa berriko laguntzaileen sarean sartzeko. Programa hori, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ekimena da, erkidegoan hutsik dauden etxebizitzak mobilizatu nahi dituena alokairu murriztuen bidez.

Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, hurrengo bi urteetan Euskadin hutsik dauden 3.000 etxebizitza inguru merkaturatu litezke.

Proposamen berri honetan, Eusko Jaurlaritzak bitartekari lanak egingo ditu jabeen eta errentarien artean. Aseguruen bitartez, jabeei bermatu egingo zaie hileko errentak kobratuko dituztela eta gerta litezkeen kalteak konponduko. Errentariei, aldiz, urteko diru-sarrera gordinen %30 gainditzen ez duen hileko errenta emango zaie. ASAP programa antolatzeko, abian jarriko da agente laguntzaileen sarea, non Sestao Berrik sartzeko eskabidea egin duen.

Eskabidea onartuz gero, Sestaon etxebizitza libreak eskuratzeko estrategiak abiarazi beharko ditu Sestao Berrik, programan sartu ahal izateko, alegia. Behin izapideak hasita, errentariak hautatu beharko ditu Etxebiden izena emanda daudenen artean, eta bitartekari aritu beharko du errentamendu-kontratuak sinatzerakoan. Horrez gain, kontratuek iraun bitartean, Sestao Berriren ardura izango da etxebizitzak behar bezala mantentzea.

Bere xedeak betetzeko aurre-pausu bat gehiago emango du, horrela, Sestao Berrik. Hau da, Sestaoko herritar guztiek etxebizitza bat eskuratzeko erraztasunak izatea. “Gure Plan Estrategikoaren zutabeetariko bat da, eta herritarren etxebizitza premiak asetzeko beste etxebizitza huts merkaturatuko ditugulakoan gaude”, adierazi du Sestao Berriko kudeatzaile Luis Carlos Delgadok.

ASAP programa berria, urtean 7.000 eta 39.000 euro arteko errentak dituzten familientzat dago irekia, eta alokairuko etxebizitza eskatzaile guztiek Etxebiden izena emanda egon beharko dute. Gainera, ezin izango dute etxebizitzarik eduki jabetzan etxebizitza-esleipena baino lehenagoko bi urteko epean, eta Euskadin egon beharko dira erroldatuta, gutxienez, urte betez.

Compromiso con las personas