Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Irunen gazteentzako etxebizitzaren eta etxebizitza babestuaren aldeko konpromisoa berretsi du Eusko Jaurlaritzak   

Argitalpen-data: 

  • Larzabalgo 43 apartamentu eraikitzeko lizitazioa aurten bertan egingo da, zorupeko arazoak konpondu ondoren; Halaber, datorren hilean Oinaurren alokairuko 34 zuzkidura-bizitokiren eraikuntza esleituko da.

Etxebizitza Sailak Irunen etxebizitza babestua —batez ere alokairuan eta gazteentzako— sustatzeko hartutako konpromisoa berretsi nahi du, Euskadiko beste herri batzuetan egiten ari den bezala. Horren harira, Alberto Larzabal kalean aurreikusitako 43 zuzkidura-bizitokien eraikuntzan izandako atzerapenaren arrazoia azaldu nahi izan du. Bertan lanen hasiera atzeratu egin da, 2017. urtearen bigarren erdian obrak esleitu ondoren arazo teknikoak sortu zirelako.

Partzelan indusketa-lanak hasi bezain laster, zorupean arazoak hauteman ziren. Arazo horiek obrak gelditzea eta jatorrizko proiektua aldatzea eragin zuten. Hala ere, aldaketak egin ondoren, enpresa esleipendunak kontratuari uko egitea erabaki zuen. Hortaz, kontratuaren desegite negoziatua egin behar izan da.  Gertakari horiek baldintzatu dute eraikuntza-lanen hasiera. Une honetan, aldatutako proiektuaren gainean lanean ari dira, urtea amaitu aurretik obren lizitazioa berriro egin ahal izateko.

Etxebizitza Sailari onartezina iruditzen zaio datozen udal-hauteskundeetan lehiatuko duten alderdi politikoen interesek Sail hau udalerrian burutzen ari den jarduketen —Larzabalgo lanak jarduketa horien zati txiki bat dira— errealitatea desitxuratzea.  Gogoratu behar da, azken urteetan, Udalarekin elkarlanean, Sail honek babes ofizialeko 128 etxebizitza eraiki dituela Oinaurre esparruan. Iaz, azken faseko 64 etxebizitza —32 sozialak eta 32 babes ofizialekoak— alokairuan esleitu ziren.

Bestalde, apirilean, Oinaurre esparru honetan bertan, gazteentzako 34 zuzkidura-bizitokiren eraikuntza esleitzea aurreikusi da. Multzo honen aldeko apustu berezia egiten ari gara eurei emantzipatzen eta lehen etxebizitza eskuratzen laguntzeko. Etxebizitza Saila Alei kaleko esparruko Plan Berezia ere idazten ari da. Bertan, Irungo udalarekin elkarlanean, babes ofizialeko 55 etxebizitza aurki eraikitzea aurreikusi da. Sustapen horiek guztiek ekintzen bitartez erakusten dute bertako pertsonei etxebizitza bat eskura dezaten laguntzeko Eusko Jaurlaritza Irunen egiten ari den ahalegina.

Euskadi, auzolana