Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Argitalpen-data: 2017/07/19

Etxebizitza Sailak 3.410 familiari jakinarazi die etxebizitza batera jotzeko eskakizunak betetzen dituztela eta horretarako eskubide subjektiboa eska dezaketela

Etxebizitzara jotzeko eskubide subjektiboa indarrean sartu zenetik urte eta erdi igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egiaztatu du pertsona-kopuru handi batek, nahiz eta Etxebizitza Legeak eskubide horretara jotzeko ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituen, oraindik ez duela izapidetu.

Hori dela eta, Etxebizitzak 3.410 gutun bidaliko die Etxebiden izena emanda dauden eskatzaileei; gutun horren bidez jakinaraziko die Legeak etxebizitzara jotzeko eskubide subjektiboa eskatzeko ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituztela. Eskakizun horiek, gaur egun, honako hauek dira: etxebizitzarik edo ostatu egonkorrik edo egokirik ez izatea; Etxebideren Etxebizitza Babestuaren eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egotea, alokairu-araubidean, gutxienez 4 urteko antzinatasunarekin; gutxienez 3.000 euroko diru-sarrerak (desgaitasun psikikoaren eta mugikortasun murriztuaren eta genero-indarkeriaren biktimen kasuan izan ezik) eta gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak izatea urtean, 3 kideko edo gehiagoko bizikidetza-unitateetan, eta gehienez 12.000 eurokoak, 2 kideko bizikidetza-unitateetan.

Jakinarazpena bihar, ostegunean, uztailaren 20an, hasiko da banatzen; bertan, gainera, aitorpena izapidetzeko eman behar dituzten urratsen eta fisikoki eta telematikoki aurkezteko lekuaren berri emango zaie. Gutun guztiekin batera, eskabidea bidaliko da. Lurraldeen arabera, 3.410 jakinarazpenak honela banatzen dira: 357 Araban, 2.592 Bizkaian eta 461 Gipuzkoan.

Eskubide subjektiboaren aitorpenak etxebizitza bat alokairu-araubidean esleitzea ekar dezake edo, etxebizitzarik erabilgarri egon ezean, prestazio ekonomikora jotzea, gehienez 250 eurokoa hilean, alokairu hori ordaintzeko erabili beharko dena osorik.

Ikusi info gehiago.

Ikusi info gehiago

Euskadi, auzolana