Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Bilboko udalerriko Arangoiti-n zuzkidura-bizitokien esleipenean parte hartzeko izen emateko epea irekiko da 2018 ko azaroaren 30a eta abenduaren 14a bitartean

 IRAGARKIA

Azaroaren 21ean argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018ko azaroaren 12ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera, ematen baitzaio 60 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Bilboko udalerrian, Arangoitin.

Zuzkidura-bizitokiak titulartasun publikokoak dira eta beren erabiltzaileek aldi baterako okupatuko dituzte.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan: 

  • Agindu hau publikatzen den egunean Bilboko udalerrian erroldatuta egon behar da behintzat bizikidetza unitateko eskatzaileetako bat, gutxienez urte beteko antzinakotasunez.

  • Bizikidetza unitateko partaideek 35 urte baino gutxiago izango dute agindu hau argitaratzen den egunean.

  • 2017. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzen dutenek. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, eta genero-indarkeriaren

    biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Baldintza egiaztatzeko izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da.

  • Kide bateko, bi kideko edo hiru kideko bizikidetza unitateak direnek.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2018ko azaroaren 30a eta abenduaren 14a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • www.etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 - BILBAO.
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Kale Nagusia 85, 48011 – BILBAO

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela. Bestetik esan, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

Euskadi, auzolana