Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza babestua saltzea

Babes ofizialeko etxebizitza baten titularra bazara eta saltzekotan bazaude, lehenik eta behin jakin behar duzu kalifikatuta dauden etxebizitza guztiekin salmenta-prozesu berezi bat aplikatu behar dela, eta prozesu horretan ondo zehaztuta daudela bai erosleak bete behar dituen baldintzak bai gehienezko salmenta-prezioa. Horrez gain, kontuan izan ezazu baduzula partikular bati saltzea edo, horren aurretik, EAEko administrazioari eskaintzea.

Administrazioari saltzea

Babes ofizialeko etxebizitza Administrazioari saltzea erabaki baduzu, formularioa bete behar duzu. Behar bezala bete, eta, agirian bertan zehazten den dokumentazioa bildu ondoren, dagokion Zuzenean Zerbitzuaren bulegoan aurkeztu beharko duzu.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak berak erosi ahal izango du etxebizitza, edo, bestela, eroslea/erosleak zein izango diren izendatu.

Saltzeko eskaintzari uko egin ahal izango zaio, ondoko kasuetan:

  • Etxebizitzaren egoera txarragatik komeni ez denean.
  • Etxebizitza kokatzen den udalerriko etxebizitza-eskaintzagatik eta -eskariagatik komeni denean

Etxebizitza babestua Administrazioari saltzeko eskaintza egiteko formularioa (Pdf, 54 KB)

Partikularrei saltzea

Partikularrei saldu nahi badiezu, ondokoa hartu beharko duzu kontuan:

  • Indarreko lege-arauetan babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko ezartzen diren legezko baldintzak bete beharko dituzte erosleek.
  • Salerosketa kontratuak barruan hartu behar ditu derrigorrez sartu beharreko klausulak:
  • Etxebizitzaren salmenta-prezioa ezin izango da indarreko lege-arauetan zehaztutakoa baino handiagoa izan. Hemen duzu etxebizitza babestu baten gehienezko salmenta prezioaren simulatzailea.
  • Salerosketa-kontratua dagokion lurralde-ordezkaritzak begiztatu behar du, eta hark oniritzia emango dio eskritura publiko gisa jasotzeko, aipatutako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Edonola ere, kontuan izan behar duzu Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituela, indarreko legeek ematen dioten aukeraz baliatuz.

Azken aldaketako data:  2016/02/01
Euskadi, auzolana