Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Alokairu tipologiak

Eusko Jaurlaritzak alokairuan sustatzen dituen etxebizitza gehienak erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak dira, etxebizitza sozialak alegia. Etxebideko erregistroan eskatzaile gisa inskribatu behar duzu hauetako bat eskuratu ahal izateko.

Udalek erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatu ohi dituzte gehien bat. Horrelakoak dira Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak kudeatzen dituenak, Etxebiden inskribatuta dauden pertsonen artean esleitzen dituenak, zein beste hainbat herritan eraiki izan diren sustapen txikiagoak ere.

Sustatzaile pribatuek ere, bigarren aukera honen alde egin izan dute. Adibide ezagunena Gasteizko Vitalquilerrena da, baina badira herri txikiagoetan sustatutakoak ere.

Hauen etxebizitzen urteko gehieneko errenta, bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarreren eta etxebizitza horren prezioaren arabera ezarriko da. Etxebizitzaren prezioa, etxebizitzaren azalera erabilgarria dagokion m²-ko prezioarekin biderkatuta kalkulatuko da, etxebizitza motaren eta etxebizitza kokatuta dagoen udalerriaren arabera. Bere jabetzako etxebizitzetan, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du ordaindu beharreko errenta bizikidetza-unitateen urteko diru sarreren %30 baino handiagoa izan ez dadin.

Beste aukera bat, Bizigune programaren bidez kudeatzen diren etxebizitza libreak izan daitezke. Jabeek Eusko Jaurlaritzaren esku jartzen dituzten etxebizitza hauek, zaharrak edo ia berriak izan ohi dira. Errenta, etxebizitzan bizi den bizikidetza unitatearen diru-sarreren %30 izango da. Horrelako etxebizitza bat eskuratzeko beharrezkoa da Etxebideko erregistroan inskribatzea. Esleipena egiteko hartzen diren irizpideak hurrenez hurren hauek dira:

a) Inskripzioaren antzinatasuna: 5 puntu emango dira antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko, gehienez 40 puntu.

b) Bizikidetza-unitateko kide kopurua: kide bakoitzeko 5 puntu ( horretarako hauek baino ez dira kontuan hartuko: titularrak, horien seme-alabak eta etxean erroldatuta dauden edo bisita-araubidea judizialki onartuta duten horien legezko tutoretzapeko edo familia-harrerapeko pertsonak). Gehienez 30 puntu.

c) Etxebizitza-premia berezia: 10 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektibo­ren bateko titularren bat duten espedienteei. (adimen eta garapen desgaitasuna duten pertsonak eta adimen gaixotasuna dutenak, guraso bakarreko familiak, generoko indarkeriaren biktimak, legez dibortziatuak edo banatuak, gerora sortutako ordaintzeko ezinagatik ohiko etxebizitzaren jabetza galdu dutenak, 70 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak). Adimen eta garapen desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonei dagokienez, 10 puntu emango zaizkie hori egiazta dezakeen biziki­detza-unitateko kideren bat duten espedienteei. Kolektibo bat baino gehiagoko kide direnei 10 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko, gehienez 30 puntu. Betebeharrei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

 

Horrez gain, ASAP programak ere etxebizitza libreak kudeatzen ditu, bere ezaugarri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen

 

Amaitzeko, gaur egun ezagunak ez diren arren, datozen urteotan ugariak izango dira sustatuko diren zuzkidurako bizitokiak. Izatez, ez dira etxebizitzak, ekipamendu publikoak baizik, eta horregatik, ez dira inoiz saldu ahal izango.

Erregimen autonomikoa duten zuzkidurazko bizitokiengatik, hilero ondoko kanonak ordaindu beharko dira:

a) Logela bakarrekoak.

a) Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 150 euro.

b) 15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak: 200 euro.

c) 21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak: 250 euro.

d) 25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak: 300 euro.

e) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 350 euro.

Kanon bakoitzari 60 euro gehituko zaizkio hilean zuzkidura-garajea atxikita badauka.

b) Logela bikoak:

a) Gehienez 15.000 euroko diru- sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 180 euro.

b) 15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak: 240 euro.

c) 21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak: 300 euro.

d) 25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak: 360 euro.

e) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 420 euro.

Kanon bakoitzari 60 euro gehituko zaizkio hilean zuzkidura-garajea badauka atxikita.

Azken aldaketako data: 2014/06/05
Euskadi, auzolana