Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Zuzenketak aurkeztu

Zuzenketak aurkezteko sar zaitez zuzenean hemen klik eginda

Etxebideko Web atariaren bidez zure espedientean zuzenketak aurkeztu nahi izanez gero, Etxebidek identifikatzeko hiru modu ezberdin eskaintzen dizkizu.

Lehenengo aukera: B@kQ ziurtagiri bat edo itsasontzi-joko bat behar duzu. B@kQ ziurtagiri hori identifikazio elektronikoa egiteko modu bat da; administrazioarekin telematikoki jardun nahi baduzu, ziurtagiri hori da lortu errazena eta erabil samurrena. Jakin nahi al duzu nola eskuratu eta erabili B@kQ bat? Informazio gehiago nahi baduzu, hemen egin klik.

Bigarren aukera: zure eskabideak teleizapidetzeko, ziurtagiri elektroniko bat behar duzu. Baliozkoa izan behar du eta indarrean egon behar du. Ba al daukazu ONA txartela, NANe edo CERES ziurtagiria? Orduan, eskabidea izapidetzen hasten zarenean bertan aukera dezakezu teleizapideak egiteko modu hau.

Hirugarren aukera, berriz, "on-line izapideak egiteko pasahitza" esaten dioguna da. Pasahitz hori erabiliz, ziurtagiri digital bat baliatuz egiten ditugun teleizapide berberak egin ditzakegu, erraz-erraz. Ba al dakizu nola eskatu izapideak egiteko zure pasahitza? Orduan, zuzen-zuzenean hemendik eska dezakezu.

Zuzenketak:

Etxebidek zure espedientea zuzentzeko eskatu badizu, beharrezkoa da eskatutako dokumentazioa epe barruan bidaltzea. Bai aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta bai berau aurkezteko epea, jaso duzun zuzenketa-komunikazioan ikus daitezke. Komunikazio hori posta elektroniko bidez edoeta posta arruntez egingo da, zure espedientean aukeratutakoaren arabera. Gainera, zure espedientearen Web kontsulta bidez, egingabeko zuzenketarik baduzun jakin ahalko duzu.

 

+info.

Euskadi, auzolana