Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Gaztelagun
  • Etxebizitza
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Izapideak online egiteko, eskatu zure pasahitza

Etxebidek hiru modu ezberdin eskaintzen dizkizu espedienteko aldaketa eskaerak osorik izapidetzeko gure web gunean.

Lehenengo aukera: B@kQ ziurtagiri bat edo itsasontzi-joko bat behar duzu. B@kQ ziurtagiri hori identifikazio elektronikoa egiteko modu bat da; administrazioarekin telematikoki jardun nahi baduzu, ziurtagiri hori da lortu errazena eta erabil samurrena. Jakin nahi al duzu nola eskuratu eta erabili B@kQ bat? Informazio gehiago nahi baduzu, hemen egin klik.

Bigarren aukera: zure eskabideak teleizapidetzeko, ziurtagiri elektroniko bat behar duzu. Baliozkoa izan behar du eta indarrean egon behar du. Ba al daukazu ONA txartela, NANe edo CERES ziurtagiria? Orduan, eskabidea izapidetzen hasten zarenean bertan aukera dezakezu teleizapideak egiteko modu hau.

Hirugarren aukera, berriz, "on-line izapideak egiteko pasahitza" esaten dioguna da. Pasahitz hori erabiliz, ziurtagiri digital bat baliatuz egiten ditugun teleizapide berberak egin ditzakegu, erraz-erraz. Ba al dakizu nola eskatu izapideak egiteko zure pasahitza? Orduan, zuzen-zuzenean hemendik eska dezakezu.

Izapideak online egiteko: zer behar dut pasahitza lortzeko?

Izapideetarako pasahitza eskatzeko, bi baldintza bete behar dituzu:

  • Etxebiden altan dagoen eta ebatzia izateko bidean dagoen etxebizitza-eskaera espediente baten titularra izatea.
  • Etxebideko espedienteari lotutako posta elektronikoko helbide bat edo sakeleko telefono-zenbaki bat edukitzea, izapideetarako pasahitza bertara igorri ahal izateko. Espedienteari lotutako posta elektronikoko helbiderik edo sakeleko telefono-zenbakirik ez badago, espedienteko jakinarazpenetarako datuak aldatzeko eskatuta igor diezagukezu (Formularioa: Araba/Álava (PDF, 73 KB) - Bizkaia (PDF, 73 KB) - Gipuzkoa (PDF, 73 KB)).
    Inprimakia, etxebizitza eskaera bezala, aurrez aurre aurkez dezakezu Zuzenean zerbitzuan edoeta Etxebiderekin hitzarmena duten Udal bulegoetan; postaz ere bidal dezakezu Zuzenean zerbitzura (posta ziurtatua bada hobe).

Baldintzak betetzen ditut. Nola lortuko dut pasahitza?

Lehenbizi, eskaera izapidean sartu eta identifika zaitez zure NAN zenbakiarekin (pasaportea, egoitza-txartelarekin?), zure espediente-zenbakiarekin eta jaiotze-datarekin. Horrez gain, segurtasun-neurri gisa, kolorezko lauki batean ikusiko dituzun karaktereak sartu beharko dituzu.

Sartutako datuak zuzenak direla eta zure espedienteak posta elektronikoko helbide bat lotuta duela egiaztatzen duenean sistemak, mezu bat agertuko zaizu pantailan, izapideak egiteko pasahitzarekin posta elektronikoa igorri zaizula ohartaraziko dizuna. Horrelakorik ezean, errore mezu bat ikusiko duzu, arrazoiak labur-labur azalduta. Gerora, 24 orduko epean, egiaztatu egin beharko duzu mezua jaso duzula zure posta elektronikoko postontzian. Posta elektroniko horretan web orri baten helbidea (URL) aurkituko duzu. Zure pasahitza eskuratzeko, helbide horretan klikatu beharko duzu edota zure nabigatzailearen helbide-barran kopiatu karaktere guztiak.

Kontuan eduki, pasahitza eskatutakoan adierazten dizugun interneteko helbide hori 24 ordutan baino ez duzula ikusgai izango. Hogeita lau ordu igarotakoan, ezingo duzu zure pasahitza ikusi eta berriz ere, eskaera egin beharko duzu. Pasahitza galtzen baduzu, berria eskatu behar duzu eta izapideetarako aurreko pasahitza baliogabetu egingo da.

 

Badaukat pasahitza. Orain zer?

Izapideetarako pasahitza eskuratu baduzu, zure espedientea aldatzeko edo eguneratzeko eskaerak oso-osorik egin ditzakezu gure web orrian. Zure espedientean egin nahi dituzun aldaketak errazte aldera, izapideak telematikoki egiteko Etxebidek garatutako aukera guztiak hemen eskura ditzakezu.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana