Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Emantzipatzeko Oinarrizko Errenta

Gazteen emantzipazioko oinarrizko errenta ezin da jada eskatu.

Emantzipazioko oinarrizko errenta eskubidea aitortuta dutenak jarraitu egingo dute eskubide horretaz gozatzen, azaroaren 2ko 1472/2007 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta eskubidea aitortzeko ebazpenean finkatutako baldintzetan.

Salbuespenez jaso ahal izango dute emantzipaziorako oinarrizko errenta 2011ko abenduaren 31 aurretik eskatuta izan dutenek, beti ere, eskatutako baldintzak data horretan betetzen bazituzten, eta eskubidea aitortzeko ebazpenean zehaztutako moduan. Ondoren, gehienezko bi hilabeteko epean, erantzun bat jasoko duzu, ia laguntzak eman dizkizuten edo ez esanez.

Erantzuna baiezkoa bada, emandako ebazpenarekin banku-erakunde laguntzaile batera jo beharko duzu ordainketa eskatzera. Hileko alokairuaren kuota jabeari ordaindu diozula egiaztatu ostean, laguntzaren zenbatekoa banketxeko zure kontuan sartuko zaizu. Oraindik alokairu-kontraturik ez baduzu, Emantzipazio Errenta jasotzeko eskubidea aitortuko zaizu aldi baterako, eta hiru hilabeteko epea izango duzu kontratua aurkezteko.

Laguntzen Ezaugarriak

210 euro hilero, alokairua ordaintzeko. Errentaren iraupena, gehienez ere, 4 urtekoa da, ondo-ondokoak izan ala ez izan.

Kontratu berrietarako soilik emango da eta behin bakarrik.

Fidantza ordaintzeko erabil daitekeen 600 euroko mailegua. Interesik gabeko mailegu itzulgarria da. Alokairu-kontratua amaitzean edo Emantzipazio Errenta kobratzeari uzten diozunean, Etxebizitza Ministerioari itzuli beharko diozu mailegu hau, eta horretarako, jasotzeko eskubidea onartu zizun autonomia-administraziora jo behar duzu.

120 euro abal-gastuetarako

Emantzipazio Errenta 2008ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Maizterraren aldeko kenkari fiskalarekin bateragarria da. Halaber, Autonomia Erkidegoetan, dagozkien eskumenen arabera, ezartzen diren laguntza, dirulaguntza edo onura fiskalekin.

Bete Beharreko Baldintzak

  1. Eta 30 urte bitarteko adina izan behar duzu (30 urtera iristean, prestazioa eten egiten da).
  2. Europako erkidegokoa ez diren atzerriko herritarra bazara, legezko bizileku iraunkorra Espainian izan behar duzu.
  3. Urteko 22.000 euro gordinak gainditzen ez dituen diru-iturri erregularra izan behar duzu, eta gainera, diru-iturri hori azken sei hilabeteetan jaso duzula edo datozen sei hilabeteetan jasoko duzula egiaztatu beharko duzu. Horrek beregaineko langileak, besteren konturako langileak, ikerketa-bekadunak eta langabezia-prestazioa zein ezintasun-pentsioa jasotzen duten pertsonak barne-hartzen ditu. Zeure kontura lan egiten baduzu eta diru-iturri erregularra enpresa-jardueretan, jarduera profesionaletan edota artistikoetan oinarritzen badituzu, diru-sarrera horiek lortzeko behar diren gastuak ken ditzakezu diru-sarrera gordinen zenbaketa egiterakoan.
  4. Onuradunak ezin da etxebizitza baten jabe izan (salbu eta etxebizitzaren horren erabilera eta luperketa ez badu, edota haren katastro-balioak araubide orokorreko etxebizitza babestu batek gehienez izan dezakeen prezioa baino % 60 gehiago balio ez badu).
  5. Alokairu-kontratuaren titularra izan behar duzu. Laguntzaren zenbatekoa, alokairuaren maizter titular kopuruaren artean zatituko da. Titular guztiek eska dezakete Emantzipatzeko Oinarrizko Errenta.
  6. Katastroko erreferentzia-zenbakiak identifikatzen du etxebizitza. Alokairu-kontratuetan agertzen da, jabeari eskatu ahal diozu edo Katastroaren Zuzendaritza Nagusian, edo Foru Aldundietan edo beren web orrialdeetan lortu.
  7. Errentatzailearen kontu-zenbakira egin behar dituzu alokairuaren hileroko transferentziak.
  8. Alokairua ordaintzeko erabiltzen duzun kontu-zenbakia finantza-erakunde laguntzaileetako batean eduki behar duzu. Erakunde laguntzaileak, kontu horren bitartez, alokairuaren hilekoa hilero behar denean ordaintzen dela egiaztatuko du. Hilekoak banku-transferentzia bidez ordainduko dira, kontu horretatik soilik eta ordainketa bakarrean hilabete bakoitzean, kontratuaren titularren kopurua edozein izanik ere. Hileko ordainketaren zenbatekoak finkoa izan behar du, eta hilekoaren kontzeptura mugatuko da (ez da barnean hartuko bestelako kontzepturik, hala nola zerbitzu-gastuak edo beste batzuk; gastu horiek bereiz ordaindu beharko dituzu). Ordainketa Transferentzia Agindu iraunkorraren edo aldizkako Transferentzia Aginduaren bidez egingo da: Agindu hori maizter guztiek sinatu behar dute. Agindu horrek automatikoki gauzatzen du ordainketa. Hartara, ezinezkoa izango da ordaintzeaz ahaztea edo berandu ordaintzea. Alokairuari dagokion hilekoa ordaindu ondoren, Etxebizitza Ministerioak hileko errenta sartuko dizu.

Eta gainera:

  • Alokatzen duzun etxebizitzak, zure ohiko eta etengabeko etxebizitza izan behar du.
  • Ez dira ahaide hurbilen arteko alokairu-kontratuak onartuko (odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko lehenengo edo bigarren mailak).
  • Laguntza jasotzen duenak ezin du 108.182,18 eurotik gorako ondarea izan.
  • Emantzipazio Errenta jasotzea ahalbidetu zuten inguruabar horietakoren bat aldatuko balitz edo eskatutako baldintzaren bat betetzen jarraitu ezean, onuradunak berehala jakinarazi beharko dio diru-laguntza izateko eskubidea aitortu zion Organoari, hark egokia dena erabaki dezan eta Etxebizitza Ministerioari horren berri eman diezaion.

Aurkeztu Beharreko Agiriak:

 Eskatzailearen NAN edo baliokidea kopia.

  1. Eskatzailea Europar Batasuneko kidea ez den Estatu batekoa bada, Espainian legez eta modu iraunkorrean bizi dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.
  2. Errentamendu-kontratu kopia.
  3. Maizterraren banku-kontua egiaztatzen duen dokumentua.
  4. Alokairua jabeari ordaintzeko erabiliko den banku-kontua egiaztatzen duen dokumentua, baldin eta banku-kontu hori ez bada aurreko puntuan laguntzak kobratzeko aipatu dena.
  5. Lan Bizitzaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzako Idazkaritza Nagusiak emana.
  6. Eskaria egin aurreko edo/eta ondorengo sei hilabeteotako ordainsariei buruz enpresek emandako ziurtagiriak, bai eta hilabete horietako soldata-ordainagiriak eta lan-kontratuak ere.
  7. Behar izanez gero, langabeziagatiko sariaren ziurtagiria, Enpleguko Institutu Nazionalak emana, edo Enpleguko Institutu Nazionalak eskuordetu eta eskumena transferitu duen autonomia-erkidegoetan dagokion organo eskudunak emana.
  8. Behar izanez gero, pentsio-ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak emana edo Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak eskuordetu eta eskumena transferitu duen autonomia-erkidegoetan dagokion organo eskudunak emana.
  9. Beren kontura ari diren langileen kasuan, PFEZ aitorpena aurkeztu beharko da, aurkezteko epea bukaturik daukan azken ekitaldiarena.
  10. Hala badagokio, eta maizterra beste etxebizitza baten titularra bada, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainketaren ziurtagiriaren kopia, etxebizitza horren katastro-balioak araubide orokorreko etxebizitza babestu batek gehienez izan dezakeen prezioa baino % 60 gehiago balio ez duela egiaztatzeko. Etxebizitza babestuaklaguntza-eskari hau aurkeztean herri berean behin-behinean kalifikazioa jasotakoa izan behar du.
Azken eguneratzea: 2012/01/17
Euskadi, auzolana