Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Ardatzak eta erronkak

Hori guztia, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin elkarlanean (bikoiztasunak saihesteko), eta udalekin eta etxebizitza eta birgaitzearen arloko udal-sozietateekin bereziki.

Nabarmentzekoa da planak sinergia ugari dituela Eusko Jaurlaritzaren beste plan batzuekin, hala nola Gazte Planarekin, Gizarteratzeko Planarekin, Familia eta Haurtzaroaren Planarekin, Housing First Planarekin, etab.

Euskal gizarteak baliabide publikoen erabilera efikaza eta eraginkorra eskatzen du, bai eta gero eta gardentasun eta parte-hartze handiagoa ere kudeaketa publikoan.

Ondorioz, gida-planak ebaluatzeko eta kontuak emateko adierazle-sistema osoa proposatzen du, lortutako emaitzak ezagutzeko, hartutako neurriak ezarritako helburuak lortzeko egokiak diren aztertzeko, eta, hala izan ezean, behar diren neurri zuzentzaileak gehitzeko.

Horri dagokionez, nabarmendu behar dugu gida-plana lantzeko orduan parte-hartze prozesu zabala garatu dugula, non etxebizitzaren arloko politikako eragileek eta alderdi interesdunek zein herritarrek oro har ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera izan duten.

Lehenek gaikako hainbat lantalderen bitartez, honako hauek parte hartuta: udalen zein hirigintza- eta birgaitze-sozietateen ordezkariek, eraikuntzaren sektoreko ordezkariek, higiezinen arloko eragileek, finkaadministratzaileek, arkitektoen elkargoak, herritarren elkarteek, gizarte-erakundeek, hirugarren sektoreak eta abarrek. Herritarrek oro har Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren komunikaziorako eta partaidetzarako Etxebizitza plataformaren bitartez, eta horretarako eratutako galdetegien eta foroen bitartez.

Euskadi, auzolana