Zure bizikidetza-unitateko datuak aldatu nahi badituzu, lagunen bat gehitzeko edo besteren bati baja emateko edota unitate horretako kideren baten egoera zibila aldatu dela jakinarazteko, formulario (Álava/Araba; Bizkaia; Gipuzkoa) (Pdf, 141 KB) hau inprimatu behar duzu eta eskatutako datuk bete. Bete ondoren, zuk zeuk entregatu dezakezu edo posta bidez igorri Zuzenean-Herritarren Arretarako Zerbitzura. Formularioa bete, espedienteko pertsona titular guztiek sinatu eta denen NANaren fotokopiak erantsi behar dira.
Igorri beharreko dokumentazioa
Eskatutako aldaketaren arabera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
- Kide berria gehitzeko:
- Gehituko den pertsonaren identifikatzailea (ID) (edo familia liburua, jaio berria bada). Pertsona hori etxebizitzaren titularra izango bada, erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du (antzinatasun-data zehaztuta), diru-sarreren ziurtagiria eta eskaera sinatu beharko du.
- Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanen hitzarmen arautzailearen kopia (hala badagokio).
- Desgaitasun ziurtagiria (hala badagokio).
- Espedienteko titular guztien ID.
- Baja emateko:
- Bizikidetza-unitatean baja emango zaion pertsonaren ID eta sinadura, nahitaez.
- Banatze/dibortzio epaiaren kopia edota izatezko bikoteen erregistroan inskripzioa baliogabetzeko ebazpenaren kopia (hala badagokio).
- Espedienteko titular guztien ID.
- Egoera zibila aldatzeko:
- Egoera zibil berria egiaztatzen duen dokumentua.
- Espedienteko titular guztien ID.