Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Eraikinen azterketa teknikoaren txostena

Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) txostena eta dagokion faktura aurkeztu beharko dira.

Aurkeztutako EIT horrek hauek jaso beharko ditu: oinarrizko irisgarritasun-baldintzen ebaluazioa eta eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, 2013ko urriaren 15eko Aginduan xedatutakoaren arabera (20013ko azaroaren 18ko EHAA, 219 zenbakikoa).

Etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua aldatzeko den 2011ko azaroaren 23ko Aginduak xedatzen duenaren arabera, eskatutako lanak babestu beharrekotzat jotzeko, EITn adierazitako esku-hartzeak gauzatu beharko dira; alegia, txostenaren arabera urtebeteko epean edo laburragoan egin beharrekoak direnak.

Agindua, 2014ko azaroaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez bigarren aldiz aldatzen baita etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua. (EHAA 229zk, 2014ko abenduaren 1a)

EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua (sortu esteka) aldatzen du maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretuak, eta irisgarritasunarekin eta eraginkortasun energetikoarekin lotutako edukia zabaltzen du, bai eta aurkezpen-epeak luzatzen ere.

EIT azterketa Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzen den tresna da, eta Estatuko araudiaren arabera gainerako autonomia-erkidegoan erabiltzen den Eraikinen Ebaluazio Txostenaren (EET) baliokidea da. Bi tresna horiek helburu bera dute, eta ikuskaritza-atal berberak ere bai: Kontserbazioa, Irisgarritasuna eta Eraginkortasun Energetikoa.

Laguntzak eskatu baino lehen lanak eginda badaude, EZ dute babesik jasoko. Behin 12. artikuluan zehaztutako esku-hartzearen 1., 2. eta 3. mailetan (berehalakoa, premiazkoa, oso premiazkoa) agindutako jarduketak amaitu ondoren, eta ongi gauzatu direla egiaztatzeko, dagokion EITn hautemandako akatsak zuzentzeko ziurtagiria aurkeztuko da udalean, III. eranskinean jasotako ereduaren arabera –paperean–, eta XML fitxategian eta pdf formatuan, CD euskarrian. Eskumena duen pertsonal teknikoak izenpetuko du ziurtagiria, obra-proiekturik behar ez bada. Obra-proiektua behar izanez gero, obra-bukaerako ziurtagiria izenpetzen duen pertsonal fakultatiboak izenpetuko du. Azken kasu horretan, obra bukaerako ziurtagiriaren kopia bat aurkeztuko da, eskumena duen elkargo profesionalak ikus-onetsia. Udalak higiezinaren amaierako ikuskapen bat egin ahal izango du.

Lan horiek egin EZ badira ere laguntzak jaso ahal izango dira. Horretarako, beharrezkoa izango da txostenean eskatutako lanak espedientean jasotzea: aurrekontua, jabekideen erkidegoak lan horiek onartzeko akta, proiektua (behar balitz), eta udal-lizentzia edota tasak. Gainera, EITak udaletxeko sarrera-erregistroaren zigilua izan beharko du.

EIT azterketa egitea dagokien jarduketen programazio orokorra

Eraikinen ikuskapen teknikoa era ordenatuan gauza dadin eraikinen antzinatasuna kontuan hartuta, 13. artikuluan esandakoaren barruan gauzatu ere, eta, hala balitz, udal-plangintza baztertu gabe –bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera–, programazio honi jarraituz egingo dira EIT azterketak:

  1. 2018ko ekainaren 27ra arteko epea izango dute EIT egiteko, dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen diren bizitegi-erabilerako etxebizitzek, baldin eta 2017ko ekainaren 27rako 50 urte edo gehiago badituzte. EIT egitetik salbuetsita geratuko dira, nolanahi, egun horretarako dagoeneko ikuskapen teknikoa egina badaukate, eta egunean baldin badago.
  2. Bizitegi-erabilerako eraikinek, 2017ko ekainaren 28tik aurrera 50 urte betetzen dituztenek, eta data horretatik aurrera katalogatutakoek, urtebeteko epean egin beharko dute EITa, eraikinak antzinatasun hori betetzen duen egunetik aurrera –bizitegi-erabilerako eraikina bada–, edo katalogatzen direnetik aurrera –eraikin katalogatua bada

Etxebizitza kolektibokoak ez diren eraikin katalogatuetan ez da eraginkortasun energetikoaren ziurtapenik egin behar.

Eraikineko instalazio edo elementu batzuen egiaztapena arau honetatik kanpo geratzen da, baldin eta haien azterketa edo ikuskapen teknikoa sektore-araudi espezifiko baten arabera egin behar bada; besteak beste, hauek dira: igogailuak, instalazio elektrikoak, telekomunikazio-instalazioak, berokuntzakoak, eta ur bero sanitarioa ematekoa.

Etxebizitza birgaitzeko lanak egin behar badira eta horretarako laguntzak eskatzen badira

Obra partikularrak:

Familia bakarreko  etxebizitzek, fatxada erabilera publikoko bide edo gune batera ematen dutenek, zein ematen ez dutenek, edo eraikin atxikiek, Eraikingintzako Ikuskapen Teknikoko Txostena aurkeztu beharko dute, eskumendun teknikariak egindakoa (arkitektoa/arkitekto teknikoa). EITa paperean eta XML artxiboan, eta PDF formatuan CD euskarrian, aurkeztu beharko da, eta dagokion Udaleko sarrera‐erregistroko zigilua eduki beharko da.

Komunitateko obrak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzak eskatzeko, eraikinean kontserbatzeko, irisgarritasun unibertsala bermatzeko edo eraginkortasun energetikoa lortzeko lanak egin nahi duten jabeek EIT azterketa egin beharko dute laguntzaren eskaera egin aurretik, eraikinak edozein antzinatasun duela ere.

Birgaitzeko lanak egiteko laguntzen eskaerarekin batera, EITa paperean, XML fitxategi batean eta PDF formatuan (CD batean) aurkeztu beharko dute, eta EITak eraikina kokatuta dagoen udalerriko udalaren sarrera-erregistroko zigilua izan beharko du. Informazio hori Eusko Jaurlaritzaren erregistrora bidaltzen da, EuskoRegite aplikazioaren bitartez. Aurkeztu beharreko dokumentu guztiekin batera, EITaren zenbatekoa justifikatuko da.

Obrarik egiten ez bada

Ez da diru-laguntzarik ematen EITa egiteko. Dena den, 50 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten eraikinek eta familia bakarreko etxeek Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren (EIT) txostena aurkeztu beharko dute, teknikari eskudun batek egina (arkitektoa/arkitekto teknikoa), baldin eta eraikin isolatuak badira, erabilera publikoko gune edo bide batera ematen duen fatxada badute, eta 50 urteko edo gehiagoko antzinatasuneko eraikin atxikiak badira.

EITa paperean eta XML fitxategi batean aurkeztu beharko dute, bai eta PDF formatuan ere, CD euskarrian, eraikina dagoen udaletxean.

Profesionalentzako informazioa, EAEn Eraikinen Ikuskapen Teknikoei buruzko txostenak lantzeko

  1. Programa informatikoa deskargatzeko:

    Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

    EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoari buruzko txostena lantzeko programa informatikoa.

    "EIT- Eraikinen Ikuskapen Teknikoa" izeneko aplikazio informatikoa teknikari aginpidedunei laguntza emateko tresna bat da, hots, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 200. artikuluak artikuluak adierazten duen eraikin-ikuskapenari buruzko txosten teknikoak egiten laguntzeko tresna.

    Maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretuak aldatu egiten du azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoak arautzen dituena.

    2014ko ekainaren 2az geroztik, www.euskoregite.com. web-orrian eskuragarri daude bai "Eraikinen Ikuskapena" egiteko programa, bai horren eguneraketak. www.euskoregite.com.

    Euskoregite-ri buruzko kontsultak eta informazioa: 900103583 telefonoan edo info@euskoregite.com helbidean. info@euskoregite.com.

  2. EITa egiteko argibideak:
    1. Euskoregite plataforman EITak erregistratzeko eskumen osoa Udalarena da, eta, beraz, EITko teknikariak ez du ezer erregistratu behar. Jabeek EITa aurkeztuko dute 80/2014 Dekretuaren 7. artikuluan adierazitako formatuan; artikulu horrek aldatu egin zuen 241/2012 Dekretuaren 14. artikuluaren 5. paragrafoa, honela: “………jabeek ikuskapenaren ondoriozko txostenaren eta irizpenaren kopia aurkeztuko dute higiezina kokatuta dagoen udalerriari dagokion udalean, hala nola haiek idatzi dituen teknikariaren erantzukizunpeko adierazpena, paperean eta XML artxibo batean, bai eta PDF formatuan ere, CD euskarrian. Bide tele¬matikoa erabiliz ere aurkez daiteke, hartarako aukera emanez gero “

    2. XML artxiboari dagokionez, EAEn EITa egiteko prestatu den programa bakarra www.euskoregite.com plataformatik deskargatu daitekeena da (azken bertsioa, 2.7), zeina ZIP dokumentu batera esporta baitaiteke (horren barruan daude XML artxiboak). CDan zip hori sartuko da, barnean dagoena aldatu gabe. Formatu batean edo bestean emandako datuetan desberdintasunak baldin badaude, zipean CD euskarrian aurkeztutako datuek iraungo dute.

    3. Esportatzen den ZIP artxiboa ez da trukatzeko artxibo bat, ez eta segurtasun kopia bat ere. Erabiltzaile gisa EITak inportatzeko eta esportatzeko erabiltzen den artxiboa hemen lortzen da: "eraikinaren identifikazioa - aldatu"; "edf" luzapena du, eta ez da nahasi behar "esportazio digitala" delakotik lortzen denarekin; izan ere, bigarren hori (ZIP) ezin da berriro inportatu programan.

    4. EIT-artxiboak gehienez 50MB izatea komeni da, eta halaber gomendatzen da argazkien erresoluzioa txikitzea eta EITaren elementu guztien eskuhartzeari (estalkia, zimentazioa eta egitura, fatxadak, ur-hornidura eta saneamendua) , irisgarritasunari eta energia-efizientziari dagokion azterketa betetzea.

    5. Atarikako EITa. Udalei gomendatzen zaie, EITa Euskoregite plataforman erregistratzerakoan, atari bakoitzeko EIT bat egitea; izan ere, atari bakoitzak UTM koordenatu besterenezinak ditu, hots, Euskoregitek ataria identifikatzeko eta lokalizatzeko erabiltzen dituenak.

    6. UTM koordenatuak. UTM koordenatu horiek GEOEUSKADI plataformaren bisoretik lortzen dira, eta koordenatu absolutuak dira, dagokion eraikinaren udalerria, kalea eta atari-zenbakia adierazten da-eta. Erabili Explorer 10 bertsioa (edo handiagoa) eta/edo google chrome.

 

Azken aldaketako data: 2014/12/12
Compromiso con las personas