Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Egitura

Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua, Etxebide, ikuspuntu funtzionaletik erreparatuta, hainbat erakunde publiko eta partaidetzako sozietatek osatzen dute, euskal administrazio publiko honetako egitura-zerbitzuekin batera.

Erakunde eta zerbitzu hauen ezaugarri nagusia, nola ez, herritarrei, babes publikoko etxebizitzen sustatzaileei eta sektorean esku hartzen duten beste erakunde publiko batzuei zerbitzurik onena eskaintzeko xede komuna da.

Sare honen erdian dago Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Etxebizitzako Sailburuordetzaren bidez, agente eragileak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza eta Etxebizitza Zuzendaritza delarik. 

 

 

Erdigune neuralgiko hori honakoek osatzen dute:

  • Etxebizitzaren funtsezko zerbitzu publikoen lau prestazio, herritarrengana zuzenduta:
    • Etxebide: herritar guztiek babes publikoko etxebizitzak eskuratzeko aukera berdinak dituztela bermatzeko ekintzez arduratzen da, babes publikoko etxebizitzaren eskari eta adjudikazioaren erregistrorako zerbitzuen bidez..
    • Bizilagun: bitartekotza eta adiskidetzerako zerbitzu publikoa. Bere jarduera Jabetza Horizontalaren eta Hiri Errentamenduen gaineko ohiko gatazketako aholkularitza eta bitartekotzaren alorrean garatzen da.
    • Ikuskapen-zerbitzua: bere ardura lehenengo adjudikazioaren ondoren babes publikoko etxebizitzen funtzio soziala bermatzea da.
    • Etxebizitzaren Euskal Behatokia:etxebizitzaren gaineko informazio eta ezagutzarako sarbidea eta gardentasuna errazten dituen tresna, hiru ikuspuntu dituela: eremu publikoan erabakiak hartzeko prozesuari babesa ematea; sektoreko profesional eta agenteen eskaria asetzea; eta etxebizitzaren errealitatea ikuspuntu objektibo eta instituzionaletik islatzeko erreferente izatea.
  • Bi sozietate publiko edo partaidetzakoak, merkatutik hurbilen dauden eta lurzoruari eta etxebizitzari buruzkoak diren politika aktiboetako batzuen tresna betearazleak osatzen dituztela:
    • Visesa: Euskadin etxebizitza eskuratzeko funtsezko tresna publiko gisa osatzen den sozietate publikoa, kalitate-maila altuko eta prezio eskuragarrietako etxebizitzak eraikiz.
    • Alokabide SA: alokairuko etxebizitzen parke publikoa kudeatzen duen sozietate publikoa.
  • Eusko Jaurlaritza eta udalak partaide dituzten udal-sozietateak. Ezinbesteko tresnak dira etxebizitza-politikaren xede diren gizarte-sektoreetan eragin zuzena duten gizarte-politikak gauzatzeko.
  • Halaber, eta erakundeen artean lankidetzan aritzeko dugun bokazioa aintzat hartuta, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuko egituraren parte gisa jo ditzakegu udal-eremu publikotik gai horiek arautu eta jorratzen dituzten etxebizitza eta hirigintzako zerbitzuetako pertsona eta erakunde guztiak.

Zerbitzu, organismo eta sozietate horien guztien, eta, bereziki, Euskadin etxebizitzaren zerbitzu publikoaren alde egunero lan egiten duten pertsona guztien lankidetzaren menpe dago ezarritako zerbitzu publikoko helburuak lortu ahal izatea.

Azken aldaketako data: 2016/12/15
Euskadi, auzolana