Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • ASAP
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Kontsultatu Zure Etxebizitza-Eskaera

Zure etxebizitza-eskaria ikusi nahi? Hemen egin klik.

Etxebide Erregistroan, zure etxebizitza-eskaria gure web-orritik ikusi nahi baldin baduzu, hiru eratara sar zaitezke, inolako arriskurik gabe:

  • B@kQ ziurtagiria – itsasontzi-jokoa: administrazioarekin telematikoki jardun nahi baduzu, elektronikoki identifikatzeko modu bat beharko duzu; bada, hauxe da lortzeko eta erabiltzeko errazena. Hemen bertan ikus dezakezu nola lortu eta erabili Etxebiden.
  • Ziurtagiri elektroniko aitortuak (esate baterako, NANe edo ONA).
  • Espediente-zenbakiaren eta on-line izapideetarako pasahitzaren arteko konbinazioa.

Hortaz, duela urte batzuetatik hona, Etxebiderekin telematikoki jardun nahi duenak aukera bat baino gehiago dauka. Milaka lagunek erabili dute gure web-orria espedientean aldaketaren bat egiteko, hala nola, kontakturako datuak aldatzeko, udalerria aldatzeko, edo eskatutako erregimenak aldatzeko.

Zure eskarien historikoan kontsultarik egin nahi? Zure gaur egungo etxebizitza-eskaria zertan den ikusi nahi? Horretarako, baliozko ziurtagiri elektroniko bat behar duzu -indarrean, jakina- (NANe edo ONA txartela), edo B@kQ ziurtagiri bat.

Zure etxebizitza-eskaria momentu honetan zertan den ikusi nahi baduzu, hemen egin klik.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana